Dokumental bat independentziaz zalantzak dituzten kataluniarrak konbentziteko

  • Europa mailan crowdfunding bidez babesik handiena lortu duen proiektua daL’Endema dokumental kataluniarra dagoeneko. Eta dagoeneko diot, hamaika egunetan bakarrik lortu dutelako helburu jarri zituzten 150.000 euroak lortzea. Oraindik 20 egun falta dira, eta beraz, jendea ekarpenak egiten ari da. Sarrera hau idazteko unean, 177.465€ jarri ditu jendeak, eta gora jarraituko duela dudarik ez.


2013ko otsailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
L'endema filma zalantza dutenei zuzenduta doa.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

L’endema, repostes per a decidir edo Biharamuna, erabaki ahal izateko erantzunak 2014rako amaitu nahi duten dokumentala da. Kataluniako independentziaren gaia jorratuko du, baina independentzia erreferendumean zer bozkatu erabaki ez duten horiei zuzenduta. Hortik izenburuko ideia: etorkizuna fundamentuz erabaki ahal izateko batek dituen galderen erantzunak. Zuzendaria Isona Passola izango da, sari pila irabazi dituen Pá Negre filmeko produkzio arduraduna eta Catalunya-España dokumentaleko zuzendaria, ikusi hemen azken honen trailerraOndorengoa dio proiektua azaltzeko orrian: "Kataluniarrok eraikitzear gauden Estatuari buruzko filmea da, eta behin betiko argumentu teknikoak jasoko ditugu, jendeak baietz erabakitzeko izan ditzaken beldurren aurkako pildorak bailiran".

Inkestek diotenez, Kataluniako konderriko herritarren %51k independentziaren alde bozkatuko luke balizko erreferendum batean, baina hauetatik  %15 batek oraindik atzera egin lezake momentuko klima sozial eta politikoaren arabera.

Herritarren beste erdian, %20k aurka bozkatuko luke, eta gainontzeko %29a zalantzan dagoen jendea da. Azken honen erdia, hau da, %15, independentista izan gabe, gauzak ongi egingo lituzkeen estatu erradikalki demokratiko baten alde egon litekeela kalkulatzen dute dokumentalaren egileek. Horiek herrialde berri baten aldeko botoa eman dezaten konbentzitzea izango da proiektu honen helburua.

Zein alor ukituko ditu filmeak?

Beraiek diotenez, argumendu argi, solido, fidagarri eta kontrastatuak emateko asmoa dute,  eta horretarako herrialdeko eta nazioarteko figurak elkarrizketatuko dituzte. Behin proiektua amaituta, “Beldurraren aurkako pildorak” izenburupean sarean jarriko dituzte ondorioak bideo solteetan.

Erantzun asmo dituzten hainbat galdera ere aipatzen dituzten webgunean:

  • Zer gertatuko da Kataluniak independentzia lortzen badu?

  • Ba al dakizue gure herrialdeak behar duguna baino energia gehiago produzi dezakeela?

  • Ba al dakizue gure hezkuntza proposamenak, hain mespretxatua izan denak, Frantzian eta Erresuma Batuan baino hobeto erraz dezakeela igogailu soziala?

  • Imaginatzen al duzue zer nolako eragin kulturala izan genezakeen gaur egun jada munduko hautazko kulturarik garrantzitsuena bagara?

  • Ba al dakizue gatazka sozialik gutxien duen Europako herrialdeetako bat izan gaitezkeela?

Noizko? Dena lotuta

Aurreprodukzioa 2013ko apirilean egingo dute, grabaketak 2013ko maiatzetik ekainera, postprodukzioa 2013ko uztailetik abendura eta beraz, estreinaldia: 2014ko urtarrilean. Dena prest 2014ko galdeketara buruak berotzeko! Filmea ateratzen dutenean komentatuko dugu blog honetan.

Eta amaitzeko, komentatu, Facebooken hasi direla independentziaren aldeko lan horretan. Aipu borobilak inprimatuta dauzkaten irudiak modan jarri dira Facebooken azken aldian, eta L’Endema-koak halako material independentista zintzilikatzen hasi dira. Hemen adibide bat.

Oharra: Artikulu hau Lander Arbelaitzen Taupadak blogetik hartua da. Bertan estaturik gabeko nazioen albiste gehiago topatuko dituzu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


EAJk eta Juntsek energia enpresa handiei ezarritako zerga ezabatu dute

Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.


2025-01-14 | Jon Torner Zabala
Infiltratutako polizien jarduna Konstituzio Auzitegira eramango dute kaltetuek

Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Ipar Kataluniako udaletan katalana erabiltzea debekatu du Frantziako justiziak

Okzitaniako Tolosako Apelazio epaitegiak eman du epaia, eta horren arabera, udaletan ezingo da katalana lehen hizkuntza moduan erabili, eta izatekotan, frantsesez egin ondoren, hura katalanera itzuli ahal izango da.


Juana Dolores. Agitazioa eta propaganda
“Neure buruari galdetzen diot zer egiten genuen emakume langileok emakume burgesen ondoan manifestazio berean”

Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]


2024-11-13 | Jesús Rodríguez
Gainezka egiteko falta zen tanta

Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]


Valentziakotik ikasi behar duguna: eman arnasa lurrari

Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]


Valentziako presidentearen aurkako salaketa jarri dute, eta haren dimisioa eskatu

Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.


31.000 milioi euro: Valentziako erkidegoak bere urteko aurrekontuetako adina diru eskatu dio Espainiako Gobernuari

Uholdeek hartu duten zonaldea "katastrofiko" izendatuko du Valentziako Generalitateak, eta 31.400 milioi euroko laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, tanta hotzak eragindako kalteak konpontzeko. Pedro Sánchez presidenteak astearte eguerdiko agerraldian... [+]


Eguneraketa berriak daude