Zer gertatuko da etxerik gabeko pertsonekin “normaltasun berria” heltzerakoan?

Pasa den martxoaren 16an, Gasteizko alkate den Gorka Urtaranek, hainbat neurri plazaratu zituen kalean bizi diren pertsonak Pio Baroja Ikastetxera bideratuak izan zitezen. Neurri hauek COVID-19aren aurreko segurtasun neurriak ei ziren.

Baina, sei egun eskas eta gero, martxoaren 22an, Gasteizko Udalak harrera zerbitzu berri bat jarri behar izan zuen martxan Lakuako frontoian, bertan 50 plaza gaitu ziren etxerik gabeko pertsonentzat, orain arte Pio Barojako ikastetxe zaharreko gimnasioan zeuden bizilagunak Lakuara lekualdatu zituztelarik. Hori bai, 30 ohe huts horiek mantendu egin zituzten, beharra sortzekotan zerbitzua prest egoteko asmoarekin. Sei egunetan baino ez, 30 ohe horiek eskas suertatu ziren.

Gizarte Zerbitzu eta Gizarte Politiken inguruko Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak (SIIS) egindako ikerketa baten arabera, 2018. urtean, Araban, 325 pertsona bizitoki-bazterketa egoera larrian zeuden. 133 emakumeak ziren. Hau da, segurtasun, intimitate eta osasun baldintza minimoak betetzen duen ingurune baterako eskubidea ez daukaten 325 pertsona (zenbaketatik at geratzen dira bidean dauden migratzaileak eta errefuxiatuak). Egunotan mantra bilakatu den #Nietxeangeratukonaiz delakoa maltzurkeriaz jantzitako txantxa bat baino ez da pertsona hauentzat.

Izan ere, egoerak kolpe batez mahai gaineratu du gutxienez 50 pertsonek ezin izan zutela ez etxean geratu, ez eta bestelako edozein ostatu motari heldu. Martxoaren 16a arte Gasteizko Udalerako erabat ikusezin ziren 50 bizilagun.

Osasun krisialdi bat heldu behar izan da gurera hainbat herritarrek pairatzen duten egoera ikusarazteko: baliabide ekonomikoen falta, oinarrizko gizarte zerbitzuetara heltzeko ezintasuna, etxebizitzaren problematika larria… Baina, osasun krisialdi honek, martxoaren 16a baino lehen existitzen zen egoera argiztatu baino ez du egin, emergentzia egoera hor baitzegoen, Udalak urteetan zehar enpresa eraikitzaileen, higiezinen enpresen, bankuen edo funts putreen interesen alde hartutako kudeaketa hautuen ondorioz itzalpetan gero eta larriago bilakatzen.

Apirilaren 23an, Jon Armentia, Gizarte politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zinegotzi ordezkaria etorkizunaren inguruan hala mintzatu zen: “Gure erresidentziak, gure gizarte zerbitzuak, ospitaleak eta anbulatorioak beren ohiko jarduerara itzultzen direnean, lehenengo osasun larrialdia gainditzen dugunean, orain zabaldu den zauria ixteko momentua izango da. Gure hiriko ehun ekonomiko, kultural eta soziala adabatu eta suspertzeko momentua izango da, pandemiak sektore guztietan utziko baitu bere aztarna. Egin dezagun elkarrekin, hiri zein gizarte gisa hobeto joango zaigu eta. ”

Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Ekimenetik ez dugu pandemiaren aurretiko ohiko jarduerara itzuli nahi, ez dugu 50 bizilagun baliabiderik ez izateagatik kalean lo egin behar zuten normaltasunera itzuli nahi. Ohiko erritmo hori, normaltasun hori gizagabea baita, eta argi eta garbi, ez zuen Gasteizko herritar guztien beharrak asetzen.

Zauria ez da orain zabaldu, aitzitik, urteak eta urteak daramatza zabalik baina, Udalak horren existentzia ukatu besterik ez du egin. Zauria ez da itxiko. Ez da itxiko osasun krisialdiak iraun bitartean sortutako larrialdi baliabideak itxita, baizik eta bizitegi-baliabideak modu urgentean handituz eta pertsona ororen duintasuna bermatuz. Hala eskatu genuen pasa den azaroaren 15eko osoko bilkuran, eta EAJk, PSEk eta PPk uko egin zioten, beste behin ere zauriaren existentzia alboratuz.

Hiri eta gizarte gisa indartsuago atera nahi badugu, ezin da inor atzean utzi, etxerik gabeko pertsonak ezin dira kalera itzuli, eta hemendik Jon Armentiari eskatu egiten diogu azal dezala zer gertatuko den Pio Barojako gimnasioan eta Lakuako frontoian lo egiten duten pertsonekin behin konfinamendua amaituta.

Etxerik gabeko pertsonek jasotako arreta COVID-19aren aurkako segurtasun neurrien ondorio zela esan zuen alkateak martxoaren 16an.

Gure ustez, bizilagun hauek guztiak kalera itzuliko balira, eskubidedun subjektu gisa aintzat hartu beharrean infekzio eta kutsatze subjektu gisa tratatuak izan direla baino ez litzateke aditzera emango.

Espero dezagun haien konfinamendua gainerako populazioa ez kutsatzeko egin ez izana eta euren osasuna bermatu eta merezi duten arreta emate aldera izatea.

Gasteizen, inor ez kalegorrian!!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude