Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi dute ebaluazio arduradunek.
Eusko Jaurlaritzaren aginduz, ikasleak ebaluatzeaz arduratzen da ISEI erakundea, eta azken datuen berri (labur) eman du Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak. 2023an, tarteko etapetan dauden ikasleak ebaluatu zituzten (Lehen Hezkuntzako 4. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. maila); eta 2024an berriz, amaierako etapetan daudenak (LH 6 eta DBH 4).
ISEIren txostenera jotzen badugu, gorabehera ugari ikus daiteke etaparen eta konpetentziaren arabera, eta aldaketa horiek ohikoak direla ondorioztatu du ISEIk, baina emaitzak aletu aurretik, nabarmentzeko moduko bi emaitzetara jo dezagun, maila jaitsiera handia baita horietan ("beherakada zakarra", dio ISEIk): 2023. urtean DBH 2n egindako ebaluazioan, gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia batez beste 16,9 puntu jaitsi zen eta zientziakoa 17 puntu. Ezarrita dauden errendimendu-mailetan, mailarik baxuena duten ikasleen kopurua asko hazi izanak ekarri du ondorio hori.
Bi beherakada handi horiei tamaina hartzeko, zuhurtziaz egin beharreko "hausnarketa konplexua" gomendatu du ISEIk. Batetik, azpimarratu du jaitsiera horiek ez dutela loturarik edizio bereko beste hurbileko arloekin. Alegia, gaztelaniaren beherakada ez dela islatu euskara eta ingelesean, eta zientziarenak ez duela islarik izan matematikan. Bestetik, ebaluazio arduradunek nabarmendu nahi izan dute elkarren aurkako joerak jaso direla ondoz ondoko bi promoziotan, ondoz ondoko bi urtetan. Alegia, 2024an, DBH 4ko ikasleek (gehienak, 2023ko emaitzak izan zituzten ikasleak baino urtebete lehenago jaioak) gorakada izan zutela gaztelanian eta aurreko urteetako joerarekiko egonkor mantendu zirela zientzian.
Ebaluazio arduradunek nabarmendu dute elkarren aurkako joerak jaso direla ondoz ondoko bi promoziotan, ondoz ondoko bi urtetan
Kontuak kontu, ez da azalpen argirik ematen, halako beherakada argudiatzeko. Etorkizunean datu horien jarraipena egitea gomendagarria dela dio ISEIk, eta horretarako bi erreferentzia hartzen ditu kontuan: aurtengo PISAk zientzia konpetentzia neurtuko duela hain justu 2023ko ebaluazioan parte hartu zuten ikasle horien zati baten artean, eta aurten berriro ere ebaluazio diagnostikoa egingo zaiela uneotan DBH 2 egiten ari direnei.
Modu orokorragoan, hezkuntzako emaitzetan eragiten duten faktoreen berri bai ematen du ebaluazio diagnostikoaren txostenak. COVID19aren pandemiak hezkuntza-prozesuetan eragin handia izan zuela eta oraindik ere presente dagoela dio; familien indize sozioekonomiko eta kulturala estuki lotuta dagoela hezkuntza emaitzei; eta ikasleen jatorriak ere eragina duela.
LH2, LH6, DBH2 eta DBH4: emaitzak konpetentziaka
Lehen Hezkuntzako hobekuntzetan, LH2ko ebaluazioan ingelesak izan du hobekuntza handiena (4 puntu gora) eta LH6n berriz, zientziak (6 puntu). Beherakadetan, gaztelaniak izan du jaitsiera handiena 2. nahiz 4. mailan (4 bat puntu). Lehen Hezkuntzako gainerako konpetentzietan, emaitzak ez dira kasik aldatu aurreko edizioekin alderatuta.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, hobekuntza handienak DBH4n izan dira: 5 puntu gaztelanian, 3 ingelesean, 1 matematikan eta egonkor mantendu da zientzian. DBH2n, aurrez aipaturiko deskalabruez aparte, ingelesean puntu 1 behera egin zuten ikasleek eta beste 1 matematikan.
Eskola orduz kanpo, LH3n irakurketa-ulermena indartzeko errefortzuak eta LH4n matematika lantzekoak iragarri ditu Hezkuntza Sailak
Irakurketa eta matematika errefortzuak LHn
Bestalde, ebaluazio diagnostikoarekin batera, 2024-2028ko emaitzak hobetzea helburu duen hezkuntza estrategia ere aurkeztu du Hezkuntza Sailak. Besteak beste, eskola orduz kanpoko errefortzuak iragarri ditu Lehen Hezkuntzan: irakurketa-ulermena indartzeko errefortzuak LH3n eta matematika lantzekoak LH4n. Iragarri ditu, baita ere, Haur Hezkuntzan ikaskuntza zailtasunak dituzten ikasleak lehenago identifikatzeko bideak, 12-16 urteko ikasleentzako ikaskuntza sozioemozionalean sakontzeko programa, DBHn aniztasuna kudeatzeko estrategia berriak eta adimen handiko ikasleak artatzeko baliabide gehiago. Lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak zientzien didaktikako prestakuntza jasotzen ari direla ere nabarmendu du.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]