Zer ez galdu Gasteiz eta Donostiako Jazzaldietan

  • Costa Bravako masia batetik ateratako abesti frexko sujerenteetatik, New Yorkeko Blue Note Jazz Club-eko inprobisaziotara, New Orleans uhinak kaleetan edo euskal musikaren aintzina eta abangoardia... guztietarako dago lekua Gasteiz eta Donostiako Jazzaldietan. Badago zer, nola, non erabakitzeko lana.


2013ko uztailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zer ez galdu Gasteiz eta Donostiako Jazzaldietan.

Guztietara joaterik ez eta aukeraketa txiki bat egin dizuegu, gu geu bertara joan eta gertatutakoa kontatuko dizuegularik.

Gasteizko Jazzaldia kronologikoki lehena izanik, ostiralean Tom Harrel Quintet eta Brandford Marsallis Quartet-a entzutera joango gara. Jazz-jazz kontzertua izango da, jazz-latino, coll-jazz abizenik gabea.

Harrel tronpeta jolea jazz ikono bilakatu da bere soinu bero,brillanteari esker eta armonia zein erritmo sofistikatuak darabizki bere jardunean.

Eta ondorengo kontzertu erdian Brandford Marsalis saxo-jolea izango dugu. Marsalis-i buruz kritikoek “munduko saxo sopranorik onena eta 3 tenorerik onenen artean” dagoela diote (ez dakit baina nola kontatzen duten jarduera artistikoa kritikoek, armoniako plusmarkista edo sonoritate errekorren bat lortu ote duen Brandford-ek). Baina marketing teknika izan edo ez, polikiroldegi bat betetzeko estragegia balitz ere, esan behar dut Brandford Marsallis-ek duen interesgarritasuna, jotzerakoan duen naturaltasuna eta hainbat mundutan mugitzeko duen gaitasuna miresten dudala. 

Larunbatean Chick Corea eta The Vigil taldea entzungo ditugu eta ondoren Paco De Luciarekin elkartuko da, orain 12 urte bezala. Diotenez, bi musikariak izugarri pozik daude berriz ere elkartuko direlako. Jazza eta flamenkoaren nahasketak hainbesteko arrakasta eta bidea izan du, genero bat bilakatu dela.  Eta jazzaldietan badakite jende ugari erakartzen dutela nahasketok.

Donostiako Jazzaldia uztailaren 24an hasiko da eta Igelaren Banda gomendatuko nizueke hasteko; Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaravillek osaturiko taldeak kantu zaharrak hartu eta inprobisazioaz baliatuz euren ikuspegi propioa eskainiko digute.

Ondoren, udako jaialditako kontzertu jendetsuren bat nahi baldin baduzue, azken tendentziatan murgildu eta Jamie Cullum hondartzan izango duzue. Eta Shibusa Shirazu Orchestra gauerdian. Interneten bazabiltzate, eman begiratu bat orkestra honen “Live at Fuji 2002” bideoari. Sustorik ez hartzeko esan nahi dut. Espektakulu gisa ulertuta, Javier Gurruchagaren eskenatoki horiek ekarri dizkit gogora, baina japoniar erara. Bertan erlez mozorroturikoak, flamenka japoniarrak, manga marrazkien eragina, panpin puzgarriak diruditen dantzariak...eta Shibuza Shirazuren kontzertuko jantzia... ez dakit nola azaldu. Japoniar kulturako alde elegante, delikatu, minimalista alde batean eta beste muturrean, hau.

Larunbatean Trinitatean The Swallow Quintet arituko da. Steve Swalow baxu jotzailearen taldea.

Eta bigarren zatian Jorge Pardo saxo eta flauta jolea Huellas XL proiektuarekin. Huellas-en (2012) egindako 18 lanen garapena izango da hau. Bertan, flamenkoko musikariak jazz musikariei lotuko zaizkio eta horrela flamenkoko kitarra, palma, cante, eta kajoiari  Bartzekonako Taller Musics-eko Big Banda gehituko zaio. Bertan kontrabaxu, marinba, saxoak, tronpetak... guztira 25 musikari izango dira oholtza gainean. “Inoiz kontatu den jazz eta flamenkoaren arteko maitasun istoriorik handiena” izango dela dio Jorge Pardok. 

Ostirala 26an Lee Konitz Quartet izango dugu Kursaalean. Cool jazz-eko sortzaileetakoa izaki, aukera historikoa dugu bera zuzenean entzun ahal izatekoa. Erretirorik aurreikusten ez duten izarrak, bizitza musika dutenak, musika bizitza. Bizi diren artean oholtza gainean arituko direnetakoa. Hauetakoa dugu Lee Konitz.

Baina ahal duzuenok, ez galdu Silvia Perez Cruz gau horretan. Victoria Eugenian, gauerdian. Costa Bravako bihotzean jaioa jazza, fadoa, flamenkoa, musika brasildarra... guztiak ditu bere baitan Silviak, modu ezin natural eta frexkoagoan emanez. Jazzaldiko informazio orriko argazki artistikoko lekuan Frida Kalhoren erretratoa zitekeen postura eta orrazkera duela, lunare txikiko kamiseta sinplea soinean, izen-emate bateko argazkia bailitzan azaltzen da. Baina badu esatekorik! Ahal baduzue behintzat, ez galdu!

Larunbatean, John Zorn saxojole esperimentala: Masada Marathon izeneko ekitaldia eskainiko du Kursaalean. John Zorn eta lagunak, alegia. Berak gonbidaturiko 12 talde arituko dira, Zornek sorturiko Tzadik disketxean parte hartzen dutenak. 3-4 orduko kontzertua izango dela abixatu dute eta taldeak batak bestearen atzetik joko dute.

Igandean larunbateko mozkorraldi musikala baretzeko aukera izango dugu Diana Krallekin, momentuko jazz abeslari eta piano-jole ezagun eta komertzialena da seguruenik, “jazz dama” deitzen dioten horietakoa. Noizean behin klasikoen errepaso propio bat egin ohi du. Kasu honetan XX. mendeko 20-30 hamarkadetako abestiak bere egin ditu, gurasoen etxean betidanik entzun izan dituen horiei bere ahotsa eta pianoa jarriz.

Eta bukatzeko, San Telmo Museoan gaueko 23:00etan proposamen paregabe bat duzue. Uncommon Deities proiektua Norvegiar poesian oinarritutako ikus-entzunezko instalazio batetik sortzen da eta Sidsel Endresen abeslariaren ahots sailkaezina izango du lagun. Jan Bang Norvegiako musikari berritzaileenetakoa da eta “live remix” kontzeptua garatu du, musika tresna konbentzionalekin ari diren musikariekin jotzen ari dela, aparatu elektronikoekin momentuan inprobisazioak eta nahasketak eginez.

Sonoritate magikoak, sujerenteak, orijinalak iruditu zaizkit. Norvegiatik etorri izan ohi diren proposamenetan nabari da beste mundu erreferentzial bat dutena, ederra eta harrigarria. Benetan gomendagarria, entzuteko lekua ere guztiz egokia baita honetarako. Ikus-entzunaldi onak izan!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Pierre Boulez: matematikaren eta abangoardiaren artean

Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.

Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


2025-03-27 | Iker Barandiaran
Faxismoari kontra beti eta bortizki

Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena

---------------------------------------------------------

Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]


Olaia Inziarte. Animalia artean kantari
“Nire izateko manera nire ardura da, baina ez nire kulpa”

Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]


2025-03-21 | Xalba Ramirez
Verde Prato, tropismoa eta Dolce Vita

Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024

--------------------------------------------------------------

Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Abeslari sorta ederra

FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.

[+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Su ta Gar, Kaotiko, Gatibu, Maruxak eta Leihotikan ere Hatortxu Rockeko azken jaialdian

22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]


2025-03-07 | Iker Barandiaran
Bizirik eta bidean gaudela ospatu

Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024

--------------------------------------------------

Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]


Eguneraketa berriak daude