Zer egiten duzu asteburuetan herrian?


2020ko abenduaren 15ean - 16:45

Ez dakit egundaino aditu ote duzun izenburuko galdemodua, nik anitzetan. Hamaika aldiz galdetu izan didate ea nire denbora librean, asteburuetan, zer egiten dudan herrian.  Herrian hitza azpimarratu dut, espresuki, galdera egiten duenari ez baitzaio inporta zer egiten dudan asteburuetan, ezpada, herri batean zer egiten ahal den, herri batek zer eskaintzen duen. 

Galdemodu hori egiten duenak erantzuna bere baitan du, galdemodu gisa mozorrotzen duten horren gibelean, uste bat dago: herri batek ez du deus eskaintzeko. Hiritar pentsamendu hori da galdemodu gisa mozorrotzen den «zer egiten duzu herrian?» horren gibelean dagoena.

Erran gabe erraten dute, galdemoduaren gibelean beraien erantzuna dago: herri batean bizitzeak ez du inongo eskaintza kulturalik, herri batean bizi denak ez du zinemarik, herri batean bizi denak ez du ostatuetan poteoan aritzeko aukerarik, herri batean bizitzeak kaiku bihurtzen zaitu, hitz batean errateko.

Bizi dugun egoerak ordea, nork nori zer galdemodua norabidez aldatu du, eta akaso bakarren baten pentsamendua ere bai:

  • Zer egiten duzu hirian asteburuetan (kontsumitzeko aukera kendu zaizularik)?

Erantzuna:

  • Hiritik ihes egiten dugu, edozein herritarat, naturaz gozatzera, mendirat, ibilaldiak egitera, herriak bisitatzera, lasai egotera, askatasunaz gozatzera…

Bistan da erantzuna nirea dela, bistan utzi du hiritarrak bere burua, herritarrok asteburuero ikusi baititugu hiritarrak gure herriko karriketan, orain artio herrian zer egiten dugun galdetzen duten horiek berak dira, orain herrietarat heldu direnak.

Bizi dugun egoerak argi erakutsi du hiriak zer eskaintzen duen, hiriak zertarako diseinatu diren: kontsumitzeko. Adituek diotenez, mendez mende osasun publikoaren arazoak izan dira hiria birpentsatzera eraman dutenak. XVIII. mendean hilerriak hirigunetik kanpo eramateko eta karrika nahiz plazetan iturriak paratzeko joera nagusitu zen.  Hondar hilabeteetako egoera daukagun hirigintza eta etxebizitza ereduaz hausnartzeko baliatzea komenigarria litzateke, horretarako hiri eredua eredu ekonomiko hutsetik haratago lantzea ezinbertzekoa da. Pandemia honek bertze gauza anitzen artean hiriak kontsumitzeko diseinatutakoak direla argi erakutsi baitu. Hemendik goiti herri batean zer egiten dugun galdetzen duenak erantzuna bere baitan bila dezala, bitartean, herritarrok herrietan BIZITZEN segituko dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ximun Fuchs
Nora (eta nola)

Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude