Garoñaren jabe den Nuclenor enpresako bi bazkideek, Endesak eta Iberdrolak, zentral nuklearraren etorkizunaz hitz egiteko bildu dira asteazken arratsaldean. Goizean, Endesako presidente Borja Pradok akziodunen aurrean adierazi du –noiz eta Txernobyleko istripuaren 31. urteurrenean– enpresak ez duela erabakirik hartu oraindik, eta ez diola Garoña berriro irekitzeari uko egiten oraingoz.
Greenpeacen galdera bati erantzunez egin ditu adierazpenok Pradok. Gogoan izan behar da Iberdrolak, Nuclenorren beste erdiaren jabeak, Garoña berriro martxan ez ipintzeko borondatea adierazi duela dagoeneko. Ez dago argi bazkide biek asteazkeneko bileran behin betiko akordiorik lortuko ote duten. Endesak, bere aldetik, esan du Espainiako Gobernuak zentralaren geroaz erabakitzeko irekitako sei hilabeteko epea amaitu arte –abuztuan gertatuko da hori– itxaron nahi duela.
Industriak klima aldaketa darabil energia nuklearra defendatzeko argudiotzat
Bestalde, nuklearraren sektoreko industriak biltzen dituen Foro Nuklearreko presidente berria, Ignacio Araluce, energia mota horren alde mintzatu zen apirilaren 24an Diputatuen Kongresuan egindako ekitaldi batean. Araluceren esanetan, “gustatu ala ez gustatu” zentral nuklearrek mix energetikoaren parte izaten jarraitu beharko dute aldi batean behintzat, edo oso zaila izango da Espainiak klima aldaketari buruzko Parisko Hitzarmenean hartuta dituen konpromisoak betetzea, ez bailegoke modurik nuklearrek sortutako energia iturri berriztagarriez ordezkatzeko epe laburrean.
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]