Zer diote emakume musikariek kolektibotasunaz?

  • Ez da entzuten! musika zikloaren bigarren jardunaldia egin zuen martxoaren 14an Teila Kabrikak: Kolektiboa eta Musikaria? mahai-ingurua, LOU dokumentala eta 404lauzerolau proiektua izan ziren ikasgai. Mahai-inguruaren kronika egin du jarraian Teila Fabrikak:


2021eko martxoaren 16an - 11:16

Mahai-inguruko gonbidatuak, musika munduan ibilbide ezberdina izan duten emakumezkoak izan ziren. La Basuk (Eskina Femenina kolektiboko kide) zioen bere ibilbidea ez dela erraza izan, Euskal Herrian rapa egitea emakume izanik superbibentzia kontu bat ere badelako. Sara Zozayak (Gure Bazterrak-en sortzaile), eremu klasikoan eman zion hasiera bere ibilbideari akordeoia jotzen; rapean ere aritu zen baina ez zuen bere lekua topatu emakume izanagatik zeuden estigmengatik eta urrundu egin behar izan zuen gerora bere proiektu propioa sortzeko. Ines Garcia, elektronika munduan aritzen da eta Bego Aldalurrekin batera KRII (oihua esperantoz) kolektiboa sortu zuen, eta bere hitzetan, haien ibilbidean bultzada handia izan da kolektiboa sortu izana, alde batetik espazio seguruak sortu dituztelako, eta bestetik emakume gehiago pintxatzera animatu dituztelako. Maixa Lizarribar da ibilbiderik luzeena duena, Maixa eta Ixiarrekin egin zuen salto plazara eta gaur egun AMAK taldean dihardu. "Kosta zitzaion gurasoak konbentzitzea akordeoi klaseetara joaten uzteko, gizonezkoen esparrua baitzen", baina argi zeukan berak horixe egin nahi zuela, eta indar horrek lagundu dio gerora plazan jasan dituztenei ere jaramon handirik ez egitera.

Ane Garcia aritu zen mahai-ingurua moderatzen eta etxeko-lan bat jarri zien:

Zein da orain artean egin ez dizuten eta galdetu izana nahiko zenuten galdera?

La Basuk ireki zuen txanda: "Inoiz ez didate galdetu ea aske sentitzen naizen oholtzan" galdera proposatuz. Eta bere buruari erantzunez, hogei urte behar izan dituela, baina lortu duela zioen. Sarak euren buruei galdera hori egitearen garrantziaz hitz egin zuen eta aske sentitzeko bide horretan behar dituztenak identifikatu eta onartzeko egin beharreko lanez. Inesek gaineratu zuen aske sentitzeko, testuinguru eta baldintza jakin batzuk ere behar direla eta horiek lortzeko lan handia dagoela egiteke oraindik. KRIIren kasuan garrantzitsua izan da kolektiboa, eta ados zeuden bestelako emakume* musikarien erreferentzia eta babesa izateak asko laguntzen duela.

Sararen galdera, berriz, hauxe:

"Zeri diozue beldurra?, galdera honek, informazio handia ematen baitigu gure buruaz".

Sarak estigmen inguruan hitz egin zuen, bera askotan etiketatu dutela la que canta bonito gisara eta horri buelta eman eta "nik ere hau egin dezaket eta ahots ona daukat" bezalakoak errepikatu beharrean topatzen dugula geure burua. "Gizartean dagokigun lekutik atera eta gitarra jotzen hasten bagara, segituan eramaten gaituzte leku berera, no toca bien la guitarra pero su dulce voz eta horrelakoekin" gaineratu zuen. Inesek zioen azken batean interesgarria beldurra izanik ere aurrera egitea dela: "Ez da berdina akats bat egitea gizonezko edo emakumezko izanda, ez da berdin neurtzen. Baina tira, onartuta daukat akatsak egingo ditudala eta kitto".

Maixak elkarren artean laguntzearen garrantziaz hitz egin zuen. Ez da kasualitatea orain ere emakumezko talde bateko partaide izatea, harreman horietan behar dituen konfiantza eta babesa topatzen baititu, "sinestarazi nahi digutenaren aurka". Askotan entzun behar izan du emakumezkoen artean konpetentzian erortzen garela eta horrelakoak gizonezkoek asmatutakoak direla zioen: "Guk elkar laguntzen dugu". La Basu, berriz, beldurra normalizatzearen alde agertu zen: "Badirudi oholtzara igotzen garenak heroiak garela eta ez, pertsonak gara. Beldur asko ditugu, ez da erraza zure etxean pijametan idazten duzuna oholtza batean defendatzea".

Inesen txanda gero: "Zer egin behar da egoera aldatzeko?". Eta galdera potoloaren aurrean isiltasuna eta barreak, biak batera.

Basu: "Indarra egiten ari gara eta gauzak aldatzen ari dira baina ez da hain erraza. Nire karrera osoan agian bi emakume teknikari bakarrik topatu ditut. Bidea babestu behar diegu datozenei, errazago izan dezaten. Ni gehienbat emakumezkoek kontratatu naute, gure artean babesten gara". Sara: "Bakoitzak berea egin, besteena errespetatu eta elkarrekin lan egin. Eszenari begiratu behar zaio eta publikoa sortu eszena horri bizitza emateko. Musika sortzen dugunok espazioak eta zirkuitoak behar ditugu publiko batekin, eta eszena hori guztia martxan jartzen duen makinaria da. Horrek guztiak euskarri bat behar du oraintxe bertan ez daukaguna".

Ines: "Askotan hitz egiten da musikariari buruz baina entzulearengan ere jarri behar da fokoa. Informazio eta ezagutza transmisioa ezinbestekoa da. KRII kolektiboarentzat horregatik da oso garrantzitsua emakumeei pintxatzen erakustea. Estigma dauka, gaua eta drogekin lotura daukalako (eta ze musika estilo ez?), eta horrekin puskatu nahi dugu. Gainera alderdi oso teknologikoa du, gizonezkoen munduarekin lotuta dagoena".

Maixa: "Nik esperantza daukat. Oraintxe emakumezkoen* proiektu asko ari dira agertzen eta pozgarria da. Nire akordeoi ikasleen ehuneko handiena emakumezkoa da, gero oholtzara ez dute guztiek salto egiten, baina aldaketa nabaria da".

Kolektibotasunak zer eman dizuete musikari bezala?

Basu: "Konturatu nintzen jendeak ez zekiela emakumezkoek* rapa egiten genuenik. Gure kolektiboaren lana izan da emakumezkoak* ezagutaraztea eta beraiek ere elkarren artean ezagutzeko eta elkarlanean jarduteko espazioak sortzea. Beraiek ere aske sentitzea. Kolektibitateak askatasuna eman dit. Kolektiboak indartzea beharrezko da kalean gertatzen direnei aurre egiteko. Hori gabe jan egiten gaituzte".

Maixa: "Niri babesa. Hasieran bi neska ginen eta elkarren babesa geneukan. Emakumezkoak izan nahi genuen taldean, eta orain ere halaxe aukeratu dut".

Sara: "Gure Bazterrak-ek industriaren alderdi zatarrena erakutsi dit, baina asko ikasi dut. Oraindik ere gizonezkoz josita dagoen eremua da eta 'inpostore sindrome' handia dago, gainditu behar duguna".

Ines: "Kolektiboan egotea pertsonalki oso aberasgarria izan da. Begorengatik ez balitz, orainartean egin dugun guztia ez zen posible izango. Guk asko ikasi dugu baina beste pertsonengan ere utzi dugu ondare bat. Do it yourself esaldiak ez du zentzu handirik, do it together-ek zentzu gehiago dauka. Behar dugu taldea, behar ditugu ezagutza ezberdinak. Ez da bakarrik gu ondo sentitzea egiten dugunarekin baizik eta beste batzuk ere inplikatzea".

Basu: "Beharrezkoa da zoratuta ez zaudela sentitzea, eta gure artean elkartzeak laguntzen du eta erreferenteak izatea ezinbestekoa da".

 

 

 

Argazkia: Teila Fabrika.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Gabriel Fauré: Requiem bat baino askoz gehiago

Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


2024-11-22 | Iker Barandiaran
Burmuinen borborra ezin eutsi

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


Kronika: Artea eta politika
Hoberena etortzeko dago-eta

Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Eguneraketa berriak daude