Zer dago Beppe Grilloren mugimenduaren atzean?

  • Italiako azken hauteskundeetako sorpresa izan da: Beppe Grillo umoregilearen Bost Izarren Mugimenduak botoen %25,55 eskuratu du diputatuen ganberan eta herrialdeko politika baldintzatzeko aukera dauka.


2013ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Beppe Grilloren mugimendua dibertsiboa dela uste du Wu Mingek.

Wu Ming idazle kolektibo italiarrak Internazionale.it webgunean dioenez, sistemaren aurkako diskurtsoa eduki arren, sistema orekatzeko lan egin du Grillok. Artikuluko pasarte esanguratsuenak euskaratu ditugu.

Bost Izarren Mugimendua (M5S) hauteskundeetan “lehertu” dela ikusirik, uste dugu ezin dela gehiago atzeratu gogoeta bat Grilloren eta Casaleggioren mugimenduak ordezkatzen eta kudeatzen duen hutsunearen, absentziaren inguruan. M5Sk kudeatzen du Italian mugimendu erradikalen gabezia. Espazio huts bat dago, M5Sk okupatzen duena… hutsik mantentzeko.

Itxura eta erretorika iraultzailea gorabehera, uste dugu azken urteetan dagoenaren defendatzaile eraginkorra izan dela M5S. “Tapoi” gisa funtzionatu duen indar bat, sistema orekatzeko.

(…)

Azken hiru urteetan, beste herrialde euromediterranearretan eta mendebaldean zalantzarik gabe murrizketen eta liberalismoaren kontra egin duten mugimenduak hedatu eta errotu diren bitartean, hemen ez da halakorik gertatu. Borroka garrantzitsuak egon dira, bai, baina eremu itxietan konfinatuta geratu dira, edo oso gutxi iraun dute.

(…)

Hemen “haserrearen” kopuru handi bat Grillok eta Casaleggiok –60 urteren bueltako bi aberats, entretenimenduaren eta marketinaren industriatik etorriak–, atzeman eta antolatu dute frankizia politiko-enpresarial baten bidez, copyright eta marka erregistratuen dosi handiekin. Erpin batetik hertsiki kontrolatu eta gidatutako “mugimendua" da, herri mugimenduen aldarrikapenak jaso eta emulatzen dituena, kapitalismo “sanoaren” aldeko apologiekin nahastuz, baita politikari/administratzaile indibidualaren honestitateari buruzko azaleko diskurtsoekin, programa nahasgarri baten bidez non aldi berean dauden proposamen liberalak, antiliberalak, zentralistak, federalistak, libertarioak eta ezker muturrekoak. Passepartout programa bat, handik eta hemendik biltzen duena, mugimendu dibertsiboek egin ohi duten moduan.

(…)

Occupyk jendartea %1aren eta %99aren artean banatzea proposatu zuenean aberastasunaren banaketari buruz ari zen, zuzenean desberdintasunaren zentrora joanez: %1a multimilioidunak dira. Ezagutu izan balu, Occupyk Grillo ere talde horretan sartuko zukeen. Italian Grillo %1aren parte da.

(…)

Hastera doan fasea ulertzeko modu bakarra da, bukatzera doan fasean Grilloren eta Casaleggioren rola zein izan den ulertzea. Askorentzat piromanoak bezala portatu dira. Guretzat, suhiltzaileen gisan.

Posible al da mugimendu dibertsibo gisa sortu zen zerbait mugimendu erradikal bihurtzea, “gu” eta “haiek” haustura lerro justuen bidez banatzeko eta gai erabakigarriei heltzeko? Horretarako, lehenago beste zerbait gertatu beharko litzateke. Gertakari bat, diskontinuitate bat ekarriko lukeena, eszisio bat (edo gehiago) mugimenduaren barruan. Hitz gutxitan: Grilloren mugimenduak saihestu beharko luke bere buruaren “preso” izatea. Oraingoz ez da halakorik gertatu, eta zaila da gertatzea. Baina ez da ezinezkoa. Gu, beti bezala, matxinadaren alde. Baita Bost Izarren Mugimenduan ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Italia
MICEk ordezkatuko du Euskal Herria hizkuntza gutxituen ‘Eurovision’ moduko jaialdiaren finalean

Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


La Fábrica Bonita: energia eta elkar-laguntzari buruzko istorio txiki bat

"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


4.000 urteko ezpain-margoa

Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko  barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]


Harakin eta zirujau

Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]


Etruriar emakumeak greziarren begietan

Grezia, K.a. IV. mendea. Hainbat greziar pentsalarik, esaterako, Aristotelesek edo Heraklidesek, etruriarrei buruz idatzi zuten, Italiar penintsularen erdialdean eta iparraldean bizi zen herriari buruzko iritzi negatiboa jasoz. Etruriar emakumeak kritikatu zituzten bereziki, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude