Onkologikoa Osakidetzan saretu nahiak zeresana du kargugabetze, dimisio eta protesta olde honetan. Osakidetzaren jarrera "zentralizatu eta bertikala" salatu dute Donostia Ospitaleko profesionalek, uste baitute ez dela entzuten beraien iritzia zerbitzua kudeatzeko orduan, "egoera konpontzen saiatzen dena" kaleratua izan ohi baita.
Osakidetzak kudeatzen du Donostia Ospitalearen alboan dagoen Onkologikoa, baina batak ez du besterako sarbidea bideratzen; hau da, Onkologikora jo beharra duenak, hala eskatzen duenak, zuzenean jo dezake bertara, eta ez du zertan ohiko kontsultatik pasa. Dena den, aurrera begira, Osakidetzaren, Osasun Sailaren eta beraz, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Onkologikoak kudeaketa propioa izateari uztea eta aipaturiko kasuan, esaterako, Osakidetzak bideratzea pazientearen Onkologikorako kontsulta. Osakidetzako goi-kargudunen plan honekin ez zetorren bat Donostia Ospitaleko aurreko zuzendaritza-taldea.
Bestalde, Osasun Sailaren asmoa ere bada Gurutzetako Ospitalea izatea osasun-zentrorik espezializatuena, eta beraz, erreferentea. Horren ageriko, kirurgia zerbitzua Basurtutik Gurutzetara lekualdatzeko proiektua –etenda dago prozesua Gasteizko epaile baten aginduz, nahiz eta Jaurlaritzak planarekin aurrera jarraitzeko konpromisoa berretsi–. Oro har, osasun sistema publikoaren gainbehera eta zerbitzuaren pribatizazioa ere hizpide dira azken hilabete eta urteotan; ESI Donostiako 28 zerbitzuburuk salatu duten gisan, giza-baliabideak "beheranzko joeran" dira.
Abenduaren 1ean, ostegunean, Osakidetzako zuzendaritzak kargugabetu egin zuen Itziar Pérez ESI Donostiako zuzendari gerentea. Hasiera batean, publikoki argudiorik eman gabe, baina Pérezek lankideei ohar bidez jakinarazi zienez, zuzendaritza nagusiarekin bat ez etortzeagatik gertatu zen.
Abenduaren 2an, ostiralean, Osakidetzak bigarren pertsona bat kendu zuen kargutik: Idoia Gurrutxaga, ESI Donostiako zuzendari medikua. Ordu gutxira, Adolfo Begiristain kirurgia arloko zuzendariordeak dimisioa aurkeztu zuen, salatuz, "jarrera diktatoriala" duela Osakidetzak. Hain zuzen ere, Osasun sailburuak eta Osakidetzak "irizpide politiko eta laguntasunagatik" hartzen dituztela erabakiak adierazi zuen EiTBn.
Abenduaren 5ean, astelehenean, dimisioa aurkeztu zuen Maite Martínez zuzendariorde medikuak, "kargugabetze bidegabeak" seinalatuz.
Egun horretan bertan, Donostia Ospitaleko 28 zerbitzuburuk idatzi gogorra helarazi zuten Osakidetzaren eta Osasun Sailaren jardunaren aurka. Hain justu, "politiak suizidak" uzteko exijitu zieten.
Dokumentu horren eskutik iritsi ziren erreakzio gehienak. Azalpenak exijitu zituzten sindikatuek, eta salatu zuten Osakidetzak jarrera berbera mantentzen duela Mahai Sektorialeko bileretan: "Bertikalak dira eta ezinezkoa da negoziatzea".
Oposizioko alderdi politikoek, berriz, dimisio hotsak luzatu zituzten. Azalpenak exijitu eta sailburuaren premiazko agerraldia eskatzeaz gain, bai EH Bilduk eta baita PP-C'sk ere, sailburuaren dimisioa edo kargugabetzea eskatu zuten.
Arratsaldean heldu zen Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren prentsa-agerraldia, ordu eta erdiz Urkullu Lehendakariarekin batzartuta egon ondoren. Kargugabetzeak guztiz logikoak zirela eman zuen ulertzera, Osakidetzako goi-zuzendaritzak agindutakoa betetzea delako zentro-zuzendarien zeregina. Kargugabetzeen arrazoiak ez zituen aletu sailburuak, kazetariek dozena erdi galdera eginda ere.
Sagardui sailburuak, agerraldi horretan iragarri zuen ESI Donostiako zuzendaritza-taldea berrantolaketa prozesuan zegoela. Ziurtzat jo zuen zerbitzua ez dela kalteturik irtengo, ordurako Agustin Agirrek hartua baitzuen zuzendari kargua, behin-behinean bada ere. Sailburuaren hitzetan, "konfiantzazkoek" hartu dute kargu: bada, 2018ko Lan Eskaintza Publikorako deialdian iruzurrak salatu zituen langiletako batek, Roberto Sánchez anestesiologoak salatu du, egoera "jasanezina" egin ziola Agustin Agirrek, orduan Debagoienako ESIan zuzendari zela.
Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuak deitu du greba, eta udako murrizketek eragindako lan karga arintzeko neurririk ez hartzea leporatu dio Osakidetzari.
Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.
Hamar zentrok uda osoan itxiko dute eta 72 zentrok ixteko ordua aurreratuko dute. Sindikatuek salatu dute langileen lan karga "handituko" dela.
Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.
Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.
Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]
Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.
Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]
Minbiziaren aurka egiteko CAR-T terapia abian jarriko du Osakidetzak urte eta erdi barru; non eta Donostia Ospitalean soilik eskainiko da zerbitzua. Horregatik, zentroak erreferentzia galdu baino, irabazi egingo duela jakinarazi du Sagarduik. Dena den, oposizioko... [+]
Eguerdian iragarri dute erabakia, “elkarrizketan aurrera pausoak” ematen ari direla argudiatuta.
Politika egin eta Jaurlaritza edota EAJri min egitea ez dela osasun langileen asmoa, eta gatazka hau ez dela zentroen arteko lehia ere adierazi du Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUetako buruak Euskadi Irratian.
Azken egunotan larriagotu egin da Osasun sistemako profesionalen eta zuzendaritzaren arteko talka. Donostiako Ospitaleko 28 zerbitzuburuk gutun ireki bat sinatu dute eta salatu zuzendaritza taldeak funtzionatzeko modu inposatzailea darabilkila luzaroan. Gainera, komunikazio... [+]
2018ko Lan Eskaintza Publikorako deialdian iruzurrak salatu zituen langiletako bati, egoera "jasanezina" egin zion orduan ESI Debagoienan zuzendari zen Agustin Agirrek. Orain, ESI Donostiako zuzendaritza kargua hartu du, eta Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du... [+]
"Zentzuzko" kargugabetzeak eta "antolakuntza-aldaketak" egin dira Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren iritziz, "Osakidetzaren eta herritarren mesedetan". Organigramako eskala bakoitzak betebehar jakin batzuk dituela defendatu du sailburuak, eta ESI... [+]