Hainbat hilabeteko talde lanaren ostean, ARGIA.eus berritu dugu. Diseinu aldaketarekin webgunea tendentzia berrietara egokitzea izan da asmoa, eta horrekin batera, erabiltzaileak ikusiko ez badu ere, administrazio atal osoa berritu dugu, zeinak lagunduko digun kazetaritza hobea egiten.
Nagusiki, informazioa hobeto antolatu, hierarkizatu eta aurkeztea da aldaketaren helburua. Argia.eus-eko orain arteko bi zutabe bertikal nagusien eskema alde batera utzi eta bloke horizontalagoen bidez sailkatuko dugu aurrerantzean informazioa. Besteren artean, gailu mugikorretarako askoz egokiagoa da egitura hau.
Diseinua ere findu dugu: tipografiak aldatu ditugu, koloreen erabilerarekin webgune garbiagoa egiten saiatu gara eta atal ugariak hobeto bereizi ditugu. Azken batean, egitura aldatu dugu, irakurterrazagoa izan dadin webgunean publikatzen dugun informazioa.
Ikusita mugikorren bidez sartzen direla milaka lagun egunero ARGIAra, gure webgunearen mugikorren bertsioa ere berrituko dugu. Artikuluen diseinu orokorrak aldatu direla ohartuko dira maiz bisitatzen gaituzten irakurleak.
Multimediak ere bultzada jasoko du, eta podcastez gain, ikus-entzunezkoen produkzioak ere leku nabarmena izango du. Esparru honetan berrikuntzak dauzkagu. Orain dela hainbat urte hasitako elkarlana sakondu dugu ARGIA eta Redfishen artean. Bigarren hedabide hau, Ukrainako guda hasi denetik, zentsura eraso handia jasotzen ari da eta egiten dituzten nazioarteko aktualitateari buruzko bideoak ARGIAn zabalduko ditugu, azaletik bertatik.
Gure ustez, mundu mailan jaun eta jabe den botere mediatiko neoliberalaren aurrean, kazetaritza independentea egiten duten hedabideek elkar lagundu behar dute, batez ere agendak partekatzen eta intereseko gaietan, elkarri oihartzun egiten. Hedabide handienek oso tresna boteretsuekin etengabe egiten dute hori, hala nola agenda partekatzen, albiste-agentziekin informazioak azkar eta ikuspegi berarekin zabaltzen, eta sare sozialetako multinazionalen konplizitatearekin beti hedabide hauek sustatuz.
ARGIAren webguneak 25 urte dauzka –hemen gaiari buruz Itsaso Zubiriak landutako erreportajea–, eta ikusten ez bada ere, barrualdeko administrazio gunea adabakiak bata bestearen gainean jarriz eraikita dago. Hasieran, digitalizatuta zeuden elkarrizketak eskaini ziren webgunean, gero astekariko erreportajeak, ondoren albisteak idazten hasi ziren, hemeroteka sareratzen hasi, multimediak, blogak, etiketak, online azoka… Atal bakoitza egin zen unearen erradiografiak dira ARGIAren webgunearen tripak –gaur gaurkoz 120.000 artikulu ditugu indexatuta, eta etorkizun hurbileko proiektua da 1919 urtera arteko guztia berdin eskaintzea–, eta lanerako moldatzen baginen ere, honetan ere, garai berrietara egokitzeko beharra ikusten zuen lantaldeak.
ARGIAren kazetaritza proiektua estimatzen baduzu, ARGIAkoa egitera animatu nahi zaitugu. Prezio finkorik gabe eta elkartasunean oinarrituta, zuk zeuk aukera dezakezu zenbateko ekarpena egin nahi duzun eta bueltan zer jaso nahi duzun.
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.