Astelehenetik aurrera Hego Euskal Herriko lau lurraldeak egoeraz aldatuko dira, Espainiako Gobernuak agindu duen fase banaketen arabera. Espainiako Gobernuak lehen fasean daudenei baimendutakoa murriztu du Eusko Jaurlaritzak. Aldaketa nagusiak bildu ditugu artikulu honetan.
Deseskaladaren 1. fasean, berriz ere harreman soziala izateko aukera baimentzen da, hamar pertsona baino gutxiagoko talde txikietan. Beti lurralde berekoak edo erreferentziazko lurralde-unitate beraren barruan (osasun-eremuak, eskualdeak, etab.) izanik. Topaketa horiek lagunekin edo senideekin egin daitezke, etxean, aire zabalean edo terrazetan. Arauak dio pertsonen kopuruari dagokion muga ez dela aplikatuko pertsonak elkarrekin bizi badira. Kanpoan geratzen dira birusarekiko kalteberak diren taldeetako kideak, sintomak dituztenak, isolamenduan daudenak edo etxean berrogeialdian daudenak koronabirusa diagnostikatutako norbaitekin kontaktu estua izateagatik. Nolanahi ere, taldeko topaketa horiek segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatuz egin behar dira: eskuak garbitzea eta bi metroko distantzia mantentzea, edo "babes fisikoko neurri alternatiboak" ezartzea, maskarak, esaterako.
Eusko Jaurlaritzak pertsonen mugimendua udalerri barrura mugatu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta soilik lanera edo eskolara joateko bidaiak eta salbuespen kasuetarako baimendu ditu.
Bai, salbu eta isolamenduan daudenak edota koronabirusak kutsatutakoak. Adinekoak edo arrisku-talde batekoak diren pertsonak ere ezin dira bisitatu, kalteberagoak direlako.
Etxe bereko pertsonek bederatzi plaza arteko autoa parteka dezakete. Etxe berean bizi ez badira, bi lagun joan daitezke kotxe berean: gidaria eta atzealdean joan behar duen bigarren pertsona bat.
400 metro koadro baino gutxiagoko saltokiek soilik ireki ahal izango dute, 0 fasean bezala, baina jada ez da beharrezkoa izango hitzordua eskatzea, ezta banakako arreta ematea ere. Dendek bezeroei sartzeko aukera emango diete, gehienez ere edukieraren % 30era arte; gutxienez bi metroko segurtasun-tartea mantendu beharko da, eta adinekoei arreta emateko ordutegi bat ezarri beharko da. Gainera, merkatariek egunean bi aldiz desinfektatu beharko dute lokala. Langileen uniformeak ere 60 eta 90 gradu artean garbitu behar dituzte. Aireztapen egokia eta paperontziak izatea bermatu behar dute, ahal dela tapa eta pedalarekin.
Segurtasun-distantzia mantentzea ezinezkoa duten zerbitzuen kasuan (ile-apaindegiak edo estetika-zentroak, adibidez), babes-ekipoak erabili behar dira. Saltokiek bi metroko segurtasun-distantzia seinalatu behar dute, zoruan markak eginez edo kartelen bidez, eta bezero eta langileen eskura jarri behar dituzte gel hidroalkoholikoak.
Bezeroek ezin dituzte lokaletako komunak erabili, "Behar-beharrezkoa" ez bada behintzat, eta kasu horretan, ondoren desinfektatu egin behar dira. Erabilera bakoitzaren ondoren, arropa-dendetako aldagelak ere garbitu behar dira, eta pertsona bakar batek hartu ahal izango ditu. Norbaitek erosten ez duen jantziren bat probatzen badu, dendak "higienizatu" egin behar du.
Tiket-irakurgailudun aparkalekua duten establezimenduetan, kontaktua eskatzen duena, langileek eskuz kontrolatu beharko dute. Igogailuak "ezinbesteko kasuetan" erabili beharko dira, eta pertsona bat gehienez, bi metroko distantzia bermatu ezean.
Infektatuta, sintomak dituzten edo berrogeian dauden langileak ezin dira beren lanpostuetara itzuli. Langileen arteko segurtasun-distantziak bi metrokoa izan behar du; horretarako, enpresariek postuen kokapen fisikoaren eta txanden antolaketa aldatu behar du. Distantzia hori langileen komun, aldagela edo atsedenguneetan ere bete behar da, baita sukaldeetan ere, jatetxeen edo tabernen kasuan. Azken horien langileentzat, enpresaburuak leku bat prestatu behar du txanda hastean eta amaitzean arropaz aldatu ahal izateko. Eta bi metroko distantzia errespetatu ezin den guztietan, derrigorrezkoa da maskarak erabiltzea.
Azkenik, terrazak beren gaitasunaren %50ean erabil daitezke, %30eko irizpideak kritika handiak jaso ondoren. Tabernek eta jatetxeek ziurtatu behar dute bi metroko distantzia dagoela mahaien artean (edo mahai multzoen artean), eta gehienez ere hamar lagun bildu daitezkeela. Udalek espazio-lizentziak handitu ditzakete, baina beti errespetatu beharko da mahaiak/azalera proportzioa, eta oinezkoen zatia ere proportzionalki handitu beharko da.
Establezimenduetako jabeek mahaiak eta aulkiak garbitu eta desinfektatu behar dituzte, eta erabilera bakarreko mahai-zapiak lehenetsi. Ezinezkoa balitz, hainbat bezerok erabiltzea saihestu behar da. Dendetan bezala, gel hidroalkoholikoak jarri behar dituzte eskura, kreditu-txartelarekin ordaintzea sustatuko da eta datafonoa garbituko da erabilera bakoitzaren ondoren. Komunetan gehienez pertsona bat, laguntza behar duenean izan ezik.
Aire zabalean egiten diren merkatuen jarduera baimenduta dago, baina mugak ditu postuen arteko urruntzeari dagokienez, segurtasun-indarrek jende kopurua behar bezala kontrolatzeko. Ohiko postuen kopurua % 25era mugatu dute.
Kirol-instalazioak aire librekoak badira eta jarduerek kontaktu fisikorik ez badakarte (tenisa edo atletismoa, adibidez), egiteko aukera jaso du BOEk. EAEn, ordea, Arantxa Tapia sailburuak adierazi duenez "ez da onartuko aisialdiarekin, kulturarekin edo kirolarekin lotutako jarduerarik". Eliteko kirola eta kalean ariketa fisikoa egitea baimendu du Jaurlaritzak, baina kirol instalazioak itxita egongo dira lehen fasean ere.
Liburutegiak
Martxan hasiko dira baina mailaka, erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko zenbait neurriri jarraituz. Hala, fase honetan liburutegiek maileguak eta irakurketa-espazioak eskaini ahal izango dituzte, jende kopurua mugatuta. EAEn itxita jarraituko dutela aditzera eman du Arantxa Tapia sailburuak.
Museoek ere irekitzeko aukera izango dute bisitari kopurua murriztuta, baita hotelk eta establezimendu turistikoak ere, baldin eta gune komunak itxita badaude. EAEn museoek itxita jarraituko dutela aditzera eman du Jaurlaritzak.
"Tokian-tokiko klimatologia kontuan hartuta, gobernu autonomikoek ordu-tarteak egokitzeko aukera izango dute.
Aginduak zabaldu egiten du beilatokietan bil daitekeen jende kopurua. Gehienez 15 pertsona elkar daitezke aire zabalean egiten direnean eta hamar instalazio itxietan egiten bada.
Era berean, kultu-lekuak irekitzen dira, higiene- eta babes-neurriak errespetatuz gero, baina jende kopurua herenera murriztuz.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.