Kataluniako Berga eskualdean (Bergedà, katalanez) 2011n itxitako zentral termikoa zaharberritu eta hondakinentzako erraustegi bihurtzeko asmoa du EmSpain Waste&Treatment enpresak, lekuko agintari nazionalisten oniritziarekin. Gauetik goizera proiektua gainean dutela aurkitu diren herritarrak mobilizatzen hasi dira.
Urriaren 2an hartu zuten ezustekoa herritarrek Cercs herrian eta Berga hiriaren inguruko eskualdean: urte askotan ingurua kutsatu ondoren 2011n itxitako zentral termikoa orain erraustegi bihurtuta berpizteko asmo bat zegoela oso aurreratua.
Konpainiaren komunikazio zerbitzuaren prentsa oharra hitzez hitz kopiatu zuten hedabideetan ez zen ez erraustegi eta ez hondakinik aipatzen: "la primera planta de España que generará energía a partir de la combustión de materiales sobrantes de la industria", "generará energía a partir de la combustión de materiales sobrantes de la industria, siguiendo el ejemplo de otras plantas similares de Dinamarca, Holanda, Suecia o Alemania"... Eskerrak beste hedabide batzuek hizkera gardenagoz mintzatu ziren: "La tèrmica de Cercs cremarà residus industrials per produir energia elèctrica". Regio 7 egunkariak zehaztu zuen: " L'energia es generarà principalment a partir de la combustió de tres tipus de residus".
Errausketaren industriak isilpean egiten du lan: konpainiak albistea hedabideei filtratu eta aste bete beranduago, urriaren 9an, Damià Calvet Generalitateko Ingurumen sailburuak esan zuen horrelako proiektu baten inolako berririk ez zuela. Ez ote zion ezer aipatu Cercseko alkateak? Honek justu biharamonean, urriak 10, herritarrei dei egin zien gaiaz hitz egiteko udaletxean: Jesus Caldererrek (Democrates de Catalunya) azaldu zuen proiektu interesgarria zela, herrian 60 lanpostu sortuko zituela eta urte bete zeramala enpresarekin proiektua lantzen. Urte betez jendeari informazioa ezkutatu izana aurpegiratu zioten bertan bildutako 300 herritarretako gehienek.
Directa hedabideak "Massiva oposició a una incineradora al Berguedà" kronikan eskaini ditu aferaren xehetasun nagusiak. EmSpain Waste&Treatment konpainiak urtean 332.000 tona hondakin industrial erre nahi ditu Cercsen 2023tik aurrera, tartean inbertituz 130 milioi euro ikatzez funtzionatzen zuen zentral termikoa zaharberritu eta erraustegi bihurtzeko. EmSpain Waste&Treatment 2006an sortu zuten baina orain artean batere negoziorik ez du egin. Lluís Basiana da konpainiako burua, lehengo Convergencia Democratica de Catalunyari lotua, hondakin industrialentzako hiru zabortegiren jabea eta –Directa-ren esanetan– Panama Papers famatuetan agertzen dena, Jordi Pujolen garaiko %3aren afera delakoan ere inplikatua.
Errausketaren Aurkako Cercseko Plataforma antolatu dute albistea zabaldu bezain fite eta, antza, erraustegiaren proiektuaren aurka azaldu dira ERC, CUP eta Els Comuns taldeak ere.
Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]
“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.
Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.
Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]
Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]
Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egin die Gipuzkoako herritarrei hondakinen errausketaren aurka mobilizatzera Donostian irailaren 11n, estropadak jokatzen diren ordu berean. Urteak daramatzate EAMeko militanteek bere protesta azaltzen Zubietan eraikitako erraustegiaren... [+]
Larramendiko Arnasa taldeak deituta, lagun ugari bildu du Valogreen enpresak Bergaran eraiki nahi duen erraustegiaren aurkako manifestazioak, igande eguerdian. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute.
2018an Airenet plataformako herritarrek auzitegian jakinarazi zituzten Bartzelona eta inguruko metropoliko hondakinak erretzen dituen Sant Adriá de Besòseko erraustegiak legea urratzen duela behin eta berriro. Horren ikerketaren haritik tiraka, orain fiskaltzak... [+]
Zero Waste Europe-k (ZWE) Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiri buruz argitaratu duen ikerketa berri batek egiaztatu du instalazio horien inguruetan kutsadura maila handia dagoela, eta hori arriskutsua litzateke ingurumenerako eta gertu bizi diren pertsonen... [+]
Zumarragan 2023 amaierarako eraiki nahi duten plastikoak tratatzeko plantan pirolisia erabiliko da olioa lortzeko (takoil), eta olio hori plastiko berria eta erregaiak egiteko erabiliko da. "Hondakin solidoak errez erregaia sortzen du, eta Europar Batasunaren beraren... [+]
Bergarako Udalaren webgunean irakur daiteke albistea izenburu honekin: 200 langileko kooperatiba batek Bergaratik joatea erabaki du Valogreene-k bertan ezarri nahi duelako hondakinen planta. "Paper-industriaren hondakinen tratamendurako planta Bergaran ezarri aurretik,... [+]
Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]
Ekologistak Martxan mugimenduak elkarretaratzea deitu du Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde ekologista hori izan da Larramendi industrialdean eraiki nahi duten hondakin... [+]
Bergaran paper lantegien hondakinak tratatzeko planta bat eraiki nahi dutela iragarri du Alacanteko Greene Waste to Energy S.L enpresak, Euskadiko Paperaren Klusterrak sustaturik.