Zenbat ikasle zaurgarri hartuko dituzte ikastetxeek EAEn?

  • Ikasleen segregazioari aurre egin asmoz datorren ikasturteko matrikulazio prozesuan Eusko Jaurlaritzak egin dituen aldaketek hainbat eragileren kritikak piztu ostean, ikasle zaurgarrien kopuruaz, ikastetxe bakoitzak hartutako ikasle zaurgarri proportzioaz eta egin dituzten salbuespenez mintzatu da Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua: “Familien %94,1ak lehen aukeran eskolatuko ditu seme-alabak”.

Jokin Bildarratz: "Hezkuntza saila da matrikulatzen duena, “eta hor hasten eta bukatzen da dena". Argazkia: Eusko Legebiltzarra

2023ko maiatzaren 09an - 11:08

2023-24ko matrikulazio prozesuan aldaketak egin ditu Jaurlaritzak, familia bakoitzari dagokion eragin-eremuari, ikastetxearen eskaintza doitzeari, ikastetxe bakoitzak ikasle zaurgarrientzako plaza kopuru bat erreserbatzeari eta eskolaratzeko irizpideetan hurbileko ikastetxea lehenesteari lotuta, besteak beste. 2 urteko haurren matrikulazio prozesuari baino ez diote eragin aldaketek, baina zalaparta sortu zuen aurre-matrikulazioak, familiek aukeratutako ikastetxea ez beste ikastetxe bat esleitu zitzaiela salatu baitzuten. Datuak eman ditu orain sailburuak, Eusko Legebiltzarrean.

Zenbat ikasle joango dira aukeratu ez duten zentrora?

2 urteko gelan, 11.969 matrikulazio eskaera izan dira, eta horietatik 11.252k (%94,1) gurasoek egindako lehenengo aukeran lortu dute plaza. 462 kasutan, familiek aukeratu duten beste ikastetxe bat esleitu zaie eta 255 eskaritan (%2,1), eskatu ez den plaza bat eman zaie.

Zenbat publikora, zenbat itunpekora?

6.384 familiak ikastetxe publiko bat eskatu du lehen aukera gisa eta 5.585 familiak, itunpekoa. Irizpide berriei jarraiki matrikulazio aginduan egindako aldaketekin, izena eman dutenek baino 82 ikasle gehiago jasoko ditu azkenean eskola publikoak.

Zenbat ikasle zaurgarri daude?

Aurten, galdetegi bat bidali du etxeetara Jaurlaritzak, eta galdetegi horretako erantzunen arabera zehaztu du ikasle bat zaurgarri den ala ez. Medikuaren diagnostikoa dutenak ere hartu ditu kontuan. Irizpide horiek jarraituta, 2 urteko geletan matrikulatutako 1.874 ume zaurgarri gisa identifikatu ditu, alegia %15,4.

Eta zenbat ikasle zaurgarri hartuko ditu ikastetxe bakoitzak?

Ikastetxe bakoitzak bere eragin-eremuan dagoen zaurgarritasun indizeari erantzutea da helburua. Alegia, bere eremuan ikasle zaurgarrien proportzioa %5ekoa bada, eremu horretako ikastetxe bakoitzaren plazen %5 ikasle zaurgarrientzat izatea. Jokin Bildarratzen hitzetan, 160 ikastetxetan ez da esku-hartzerik egin behar izan, eskaintzari dagokionez; beste 261 zentro (ikastetxeen %50,8) beren eragin-eremuari dagokion zaurgarritasun indizera hurbildu dira; eta 17 ikastetxek ez dute dagokien zaurgarritasun-indizea betetzen.

“Lehen pausoa da”, nabarmendu du Bildarratzek.

Salbuespenak: zein ikasleri bermatu zaie lehen aukera?

Diagnostiko medikua duten eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek nahi duten ikastetxea hautatu ahal izan dute. Ikastetxe berean anai-arrebak dituzten 2 urteko haurren kasuan ere, hasieran plazarik lortu ez arren, ikastetxe horretan plaza bermatzea erabaki da azkenean.

Zer erantzun die kritikei?

Aurre-matrikulazio epean, aukeratutako ikastetxea egokitu ez zitzaiela salatu zuen hainbat familiak. Ikastolen Elkartea bera gogor mintzatu zen: adierazi zuen ikastolaren batean matrikulatu diren ikasleak ez dituztela beste zentroetara bideratuko.

Jokin Bildarratzek “epe luzerako begirada” eta “gizarte osoaren erantzukidetasuna” eskatu ditu: “Diru publikoarekin finantzatutako ikastetxe guztiek elkarrekin lan egin behar dute gizarte kohesionatu baten eta ikasle guztiek aukera berdinak izango dituen sistema baten alde”. Garbi utzi nahi izan du, Hezkuntza Saila dela matrikulatzen duena, “eta hor hasten eta bukatzen da dena”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola segregazioa
Hamar urtetan EAEko ikastetxeen %20 ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


Ikastetxe segregatzaile bat sortzeko lanean ari dira Nafarroako Opus Deiko familia batzuk

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxetako ikasleen guraso talde batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitz egin du ikastetxe pribatua sortzeko prozedura ezagutzeko.


Eskola estigmatizaturik ez Judimendin: familia euskaradunek ere izena eman dute auzoko eskolan

A ereduko eskola D ereduko bihurtzea erabaki dute Gasteizko Judimendi auzoan, eta aurre-matrikulazioak emaitza nabarmena utzi du: orain arte profil erdalduna zuen eskolan, 2 urteko gelan izena eman duten 15 umeetatik erdia inguru familia euskaradunetakoak dira... [+]


Nerea Zubia Blazquez
“Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea”

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Helburuetan kale eginda erditu da Hezkuntza Legea

Bilatzen zuen babes sozial eta politikoa lortu gabe argi berdea eman diote EAEko Hezkuntza Legeari, asteazken honetan Hezkuntza Batzordean. Hiru erronka zituen legeak: ikastetxe publiko eta kontzertatuen sistema duala gainditzea, ikasleen euskalduntzean jauzia ematea, eta... [+]


A eredutik D eredura igaroko da Gasteizko Judimendi eskola

A ereduko eskola D ereduko bihurtuko dute Gasteizko Judimendi auzoan, familia erdaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emateko eta familia euskaradunak erakartzeko. "Estigmatizatuta dagoen eskola da eta buelta eman nahi diogu, auzo-eskolaren izaera berreskuratu nahi... [+]


Batzen gaituen hezkuntza eredu bakarraren alde

Benetako integrazioa, gizarteratzea eta laneratzea errazteko gaitasunak garatzen dituena da.


2023-10-04 | Estitxu Eizagirre
Andoaingo Ondarreta
“Eman aukera bat herriko eskolari”

Andoaingo Ondarreta Herri Eskola ezagutzen al duzu? Herri erdi-erdian dagoen hori? Nirekin batera sarrerako atea zeharkatzen baduzu, patioan topo egingo duzu eskola publiko honetako 201 ikasleekin, guztien artean 24 jatorri eta 17 hizkuntza batzen dituztenekin. Barneratuko gara... [+]


Hezkuntza Legea ahulduta iritsi da azken txanpara

Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]


Matrikulazio prozesuak hautsak harrotu ostean, EAEko Hezkuntza Legea jomugan berriro ere

Eusko Jaurlaritzaren planifikazio dekretua eta onarpen agindua kritikatu ditu Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, salatu du ikastetxe publikoan matrikulatu nahi eta itunpekora bideratu dituztela familia batzuk, eta Ikastolen Elkartearen... [+]


Eskola segregazioari aurre egiteko itun soziala proposatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak txostena aurkeztu dute eskola segregazioa amaitzeko helburuarekin. Nabarmendu dute beharrezkoa dela "gizarte osoaren inplikazioa". Gasteizen Hezkuntza Lege berriaren aurkako prozesioa egin dute.


EAEko ikasleen %56 klase partikularretara doa

Klase sozialen erakusgarri dira klase partikularrak, diru gehien duten etxeetako seme-alabak direlako horietara gehien jotzen dutenak, baina joera orokorra da: urteotan hazi egin da klase horietara familiek bideratzen duten dirua. Espainiako Estatuan egindako azterlan baten... [+]


Ikasleen matrikulazio prozesuko aldaketak, segregazioari aurre egiteko nahikoa?

Ikasleen matrikulazio prozesuan aldaketak egin ditu Eusko Jaurlaritzak, “aniztasuna eta zaurgarritasuna modu orekatuan banatzea” helburu. Baina 2 urteko haurren matrikulazioari baino ez diola eragiten, ikastetxea hautatzeko eragin-eremua handitzeak arazoak dakartzala... [+]


Ikasleen matrikulazio prozesuan aldaketak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak

2 urteko haurren matrikulazioari eragingo diote aldaketek, “aniztasuna eta zaurgarritasuna modu orekatuan banatzea” helburu, eta dagoeneko eskolatuta dauden ikasleei ez die eragingo. Behin ikasturtea hasita matrikulatzen diren adin guztietako ikasleen prozesuari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude