Slavyansk hiria bereganatu du asteburuan Kieveko armadak eta Errusiarekin bat egitearen alde borrokatzen ari diren matxinoak Donetskera erretiraturik, garbi dirudi bertan jokatuko dela Europak bizi duen gerra berriko gudu nagusia. Bitartean, Europaren oharkabean, 250 herritar zibil baino gehiagori heriotza ekarri die apiriletik gatazkak.
Hedabideetan ari garenok kontatu ditugu Ukrainiako ekialdean bizi duten gerraren alde geoestrategikoak, ekonomiari dagozkionak, gasaren eta energiaren garrantzia, saltsaren osagai etniko eta hizkuntzazkoak... eta biktimak zenbatzea ahaztu dugu gehienik. Ukraina hurbilduz doa 1991n Balkanetan piztu zen gerraren hasierako itxurara, militarrek Slovyansk hiria morteroz eta artilleriaz bonbardatu dute eta hedabideok arinegi pasatu ditugu hor eragindako biktimak. Zenbat?
Alec Luhn kazetariak The Guardianerako hiritik bidalitako "Life in a war zone" kronikan deskribatu du nola bizi den Slavyanskeko populazioa azken asteotan (erreportajea uztailaren 5ean plazaratu zen), auzo askotan argindarra eta ura etenda, eraikin asko morteroek jota, Semyonovka auzunea birrinduta... Kieveko gobernua hiria bereganatzeko ez da zibilekiko miramentuekin ibili. Luhnek biktimen kopuruak zenbatu ditu Nazio Batuen Erakundearen zifrekin: 423 hildako orotara hiru hilabeteko gatazkan, bi aldeetako borrokalariak eta zibilak batuta, gehi 46.100 ihesean joan direnak. Wikipediak ere zibilen kopuru antzekoa ematen du, 250 inguru; aldiz, bateko eta besteko gudarien artean 1.000 gehiago hil omen dira, eta Errusiara 110.000 herritarrek egin omen du ihes. Slavyansken azken egunotan zenbat gehiago hil diren ikusi beharko da.
Azken informazioen arabera, bai Kieveko armadako militarrak eta bai ekintzaile independentistak ari dira kontzentratzen Donetsk eta Lugansk hirien inguruetan. Munduko potentzia handien arteko ezusteko akordiorik ezean, Slavyanskekoa baino askoz odoltsuagoak gerta daitezke bi horietako guduak.
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]
Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.
Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]
Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.