Zenbait gogoeta Jazzaldiari buruz

  • Atzo egin zuten Donostiako 48. Jazzaldiko balorazioa eta historiako jendetsuena izan da, 155.500 ikusle izan dituelarik. 84 kontzertu izan ditu, hauetako 57 doako eta horietan bildu omen da ikusleriaren %90a. Prentsa guztian irakurriko duzue. Jazzaldi plusmarkista izan da orduan.


2013ko uztailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
John Zorn Kursaaleko eserlekuetan.

”Baina ez da jazza”

Musika estilo aniztasuna, udako festa giroa... askok diote jazza ez den hainbat musika dagoela eta horrek handitzen duela ikusle kopurua. Ez dut ezetz esango. Izan ere, orain urte batzuk jazza inoiz entzun ez eta urtean behin Jazzaldira joaten ziren horiei zeharka bezala begiratzen nien. Jazzaldira joatea batzuentzat operara joatea bezalakoa delako, ekitaldi sozial bat, ikusia izateko leku interesgarri bat. Baina hainbat estilo bere baitan hartzeko gaitasuna duen musikarik baldin badago, mestizaiatik jaioa eta mestizaiarako tendentzia duen musika bat baldin badago, hori da jazza, dudarik gabe. Beraz, ongi etorriak guztiak.

Aldarrikapen bat bezala

Baina gauzak nondik begiratzen diren...orain guztia beste leku batetik begiratzen hasi naiz. Eta murrizketen garaiotan, lehen egunean kontzertu guztiak beteta, jendea batetik bestera pozik, Jamie Cullum-ekin hondartza bete-beteta ikusi genuenean, haurrez, familiez, gaztetxo, ez hain gaztetxoez beteta, Cullum ezagutzen zutenez eta udako plan eder bat eginez Cullum ezagutu zutenez, poztu egin nintzen. Zentzua ematen baitiote guztiari. Festa giro batean, baina kontzertuetara joanez egiten dira hauek beharrezko.

Tramankuluak eta libretatxo gorria

Eta batzuk mobilarekin momentuan abestiak bilduz. Zein kanta den esaten dizun aplikazio horrekin, han zebilen jendea bere “faboritoen” lista eginez edo whatsappean konpartituz, edo kontzertuko bideoak eginez...Gasteizko eta Donostiako Jazzaldietan harrituta gelditu naiz eta nago ez ote den guztiz kontzertuak aditzeko modua aldatzen ari. Entzuteaz gain, asko entzundakoa momentuan konpartitzen ari dira edo informazioa bilatzen edo...guztiz aktibo eta multifuntzio. Nola, entzuten eta gozatzen bakarrik? Gozatzen ari zarela esan gabe? ...nola aterako nuen ba nik poltsan apunteak hartzeko neraman libretatxo gorria!?

CD-ak nostalgiaz

CD batzuk erosi nituen, poz-pozik. Baina ez daukagu ia salan CDak entzuterik! Bafleak barnean dituen balda musikala, iritsi eta ipod-a jartzen diozu gainean, mp3ak entzuteko. Hori dugu. Eta CDak ia ezertarako. Zer gertatuko da hemendik aurrera? CDetako liburuxkak maite ditut, beraiekin bueltaka ibiltzea. Uste dut horregatik erosi nituela eta nostalgiagatik. Baina aurrerantzean, ze postu jarriko dute?

...txikijazz haziko da...

Larunbatean joan ginen lagun bat eta biok haurrekin. Ipuin kontalari balekoa, egia esan, dantza-jazz-ak ez zuen jazzetik ezer (deigarria da “dantza-jazz”ak ez baitu jazz musikarekin zerikusirik, uste dut Fama serie mitikotik datorrela eta amerikar musikaletatik baina egun hemen, ikusi nuen ezetz) eta gazteleraz ari zen  (ez dakit arrazoia, edo dantzariari euskaraz aritu behar zuela esan ziotenik ere). Badirudi Blamik egindako jarduera berriro ere egin behar izan zutela, eskaria zela-eta. Aurten hasitakoa da ekitaldia eta urtetik urtera fintzeko eta borobiltzen joateko aukera egongo da, ideia eta izandako harrera oso onak izan  baitira.

Zorn eta Krall

Zaila egiten ari zait honi buruz idaztea. Prentsan irakurtzen ari naizen kritikekin ez bainator bat. Eta nola esan zerbait beste guztiek kontrakoa diotenean?

Larunbateko John Zornen Masada Marathoia Jazzaldiko ekitalditzat jo dute. Garrantzitsuena. Prentsa internazional gehiena erakarri duena. Eta diote egin den Maratoirik onena izan dela.

Euskal kulturako jende oso ezaguna entzuten.

Fuerteena, altuena, boteretsuena

Zorn atera zenerako guztiak ero, zutik, dena ematen. Ezer jo baino lehen. Ni mesfidati nindoan kontzertura, egia da. Zorn entzunda nuen eta a priori jazz esperimentala gustatzen zaidan arren, halako jainkotua zutela ikustea ez zitzaidan batere gustatu. Uste dut kamuflaje galtza batzuekin atera zela (urrun nengoen) eta, sentitzen dut, badakit guztiz mania pertsonala dela baina hori gehi klezmer musikarekin egindako nahasketak, judutar kutsua eta ejerzito moda, gehi zeukan leader jarrera... ba ez. Ez dut atsegin. Jotzen hasi eta fuerte, fuerteago, sobreagudoak (nota oso zorrotzak)... bale, baino etengabe pitatzen duen bokila super ireki batekin sobreagudoak jotzea ez da zaila eta publikoa zoratu beharrean zegoen, bazirudien zenbat eta altuago, zenbat eta boteretsuago, orduan eta hobeto zela.

Baina izugarrizko musikariak ditu alboan. Talde guztiak. Banan-banan, izugarriak dira. Eta guztiak daude Zornekin honek sorturiko Tzadik disketxean. Askok beste talde batzuetan edo solista bezala jotzen zuten Jazzaldian; Dave Douglas tronpetista bikaina, Marc Ribot kitarra jolea, Erik Friedlander txelo jolea... beharbada proiektu interesgarriak proposatzen dizkie edo jazza, klezmer musika eta esperimentazioa tartekatzen zuten proiektuan bide interesgarriak aurkitzen zituzten...argi dago honelako ingurua duen artista batek zerbait oso ona behar duela izan, onenak baititu ondoan. Eta kontzertua zirraragarria izan zela. Eta ongi pasa genuela. Baina fuerteena, altuena, boteretsuenarena gailentzea... berriro ere...

Krall

Diana Krall-en kritikak berriz ez dira hain onak izan prentsan. Ez dela iristen, pianista juxtua dela, ez dela ahotsarekin oso ona, “jatetxeko pianista/abeslaria” izan zitekeela baina “ezin da ulertu nola, easy-jazz” produktu bilakatu dela.

Ba nik beste irakurketa bat egin dut, egia esan. Honetara ere mesfidati joan nintzen. Kontzertu ñoño samar bat espero nuen, egia baita ez duela erregistro anitzik Dianak. Baina beste zerbait topatu nuen; eszenatokia antzezleku zahar bat bezala dekoratua, terziopelozko kortinoi gorri luze batzuekin eta argizko ilargi eta izar batzuekin, alfonbra gorri haundi bat eta gramola bat. Eta argiarekin lan polit eta sujerentea. Eta bera 20-30 garaiko errebisio modernu bat egiten, argazkiko body sujerentea utzi eta soineko luze itxi batekin, hanketako irekietatik larruzko bota batxu biguinak ikusten zirela (dauzkan bikien atzetik korrika ateratzeko erosoak) eta larruzko txaketa batekin. Musikari handiak ondoan (Marc Ribot bera) eta bera pianoan, solo batzuk erdi esbozatuak, oso gainetik pasata bezela, jendearekin hizketan “zer nahi duzue jotzea?” eta horrelakoekin. Egia da solorik onenak Marc Ribot edo Stuart Duncan bibolinjolearenak izan zirela baina Dianak, osotasunean hartuta badu doai handi bat, gauza sinple eta politak egitea. Eta abestiak egitea oso zaila da. Eta askok egin dutena hartu eta zure egitea oso zaila da. Eta kontzertua halako osotasunez jaztea zaila da. Ahal dudanean berriro joango naiz ikustera, ea zer egiten duen. Eta kontzertu batetik sentsazio honekin ateratzea ez da erraza!

Bukatzeko esango dut, Kursaalen halako proposamen ezberdinak entzungai izateko aukera, lekua (akustikoki plazera da)... eta, oro har, Jazzaldia, luxu bat izan direla. Datorren urtean dastatzen jarraitzeko desiratzen gaude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Jazzaldia
2016-07-04 | ARGIA
Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu diote Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari

Uztailaren 20an hasiko da Donostiako Jazzaldia eta Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak kezka adierazi du: urtero jazz jaialdiaren babesle nagusia den garagardo marka iragartzeko kartel handi bat jartzen du Trinitate plazan, hain justu gazteek joan den apiriletik auzo... [+]


Swalow Quartet eta Jorge Pardo Huellas XL

Ostegun gauean Trinitate Plazan Swalow Quintet lehen zatian eta Jorge Pardo Huellas XL proiektuarekin izan genituen.


Jazzaldiaren txupinazoa eta Txikijazz

Sekulako giroa atzo Donostiako Jazzaldian eta gaur Txikijazz, haurrentzat eta haurrekin gozatzeko jazzaldi berriaren hasiera.


2013-07-19 | Judith Montero
Zer ez galdu Gasteiz eta Donostiako Jazzaldietan

Costa Bravako masia batetik ateratako abesti frexko sujerenteetatik, New Yorkeko Blue Note Jazz Club-eko inprobisaziotara, New Orleans uhinak kaleetan edo euskal musikaren aintzina eta abangoardia... guztietarako dago lekua Gasteiz eta Donostiako Jazzaldietan. Badago zer,... [+]


Eguneraketa berriak daude