Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak "Duina" izeneko lanketa kolektiboaren ondorioak aurkeztu ditu. Baratze ekologikoen ekoizpen kostuak eta lanorduak zehatz ezagutzeko Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 baratze proiekturen datu xeheak jaso dituzte. Ondorioetako batzuk izan dira zazpi barazki motaren ekoizpen kostuak altuagoak direla salmenta prezioa baino; lan hitzarmenak jasotzen dituen urteko ordu kopurua baino %10 gehiago egiten dituela bataz beste baratzezain bakoitzak; ekologikoan ari diren laborarien urte osoko soldata bataz beste 14.990 eurokoa dela eta jasotzen dituzten diru-laguntzak diru sarreren %5,42 soilik direla. Azterlan hau eta sektoreak bizi duen prekarietatea plazaratzeko, eskualdez eskualde "Duina" proiektuaren aurkezpenak antolatu dituzte.
ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) laguntzaileetako bat izan dutenez, honen Amorebieta-Etxanoko egoitzan aurkeztu ditu Biolur elkarteak irailaren 27an "Duina" azterlanaren emaitzak. Lanketa kolektiboa izan da, eta halaxe izan zen aurkezpena ere: ikerketa garatu duten Biolurreko eta EHUko ordezkariek hartu zuten hitza, baita egunero haien jardunaren datu xehetu mordoa jaso behar izan dituzten 11 baratzezainetik bik ere (hemen, Iker baratzezainak irakurri zuen gutun hunkigarria osorik). Entzuleen artean, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan eta elikadura burujabetzan eragile diren 40 lagun inguru bildu ziren, eta denek txalotu zuten azterlan honen ekarpena, erosleen aurrean prezioak argudiatu ahal izateko eta ekoizleak ahalduntzeko.
2030. urterako, "Baserritik mahaira" europar estrategiaren ildotik, Europar Batasuneko lurren %25a ekologikoan landuak izan beharko dute. Gaur egun EAEn ekologikoan lantzen diren lurren kopurua %4,6a da. “Erronka hori jomuga izanda ezinbestekoa da baserritarren bizitzak duintzea” adierazi dute Biolurreko kideek. Ekologikoan abiatzen diren proiektu askok ez dutela denboran luze irauten azaldu dute, eta ezinbestekoa dela prekarietatea gainditzeko baldintzak jartzea.
ENEEK eta Biolurrek Excell taula landu bat prestatu zuten eta ENEEK-ek aplikazio bat garatu ere bai, baratzezain bakoitzak xehe idatz zitzan egunean egindako lanordu denak, eta jarduera osoari buruzko informazio detailatua. Aurkezpenean nabarmendu dute, datu bilketen lan hau oso nekagarria izan dela, baratzeko lanei gaueko ordu txikitan gehitu zaiena, baina edozein ekoizlek baduela erraminta hori eskura, bere jarduera zehatz aztertu nahi badu, erabili ahal izateko. Proiektuan parte hartu duten baratzetzainak eskertuta agertu dira ikerketarekin ("nekagarria izan da, baina merezi izan du" adierazi dute) eta bakoitzak bere proiektuaz jaso duen txosten berezituarekin, bideragarritasuna hobetzen lagunduko baitie.
100.000 gora datu bildu dituzte eta horietatik ondorioztatu dute, baratzezainek bataz beste 1.953 ordu sartu dituztela lanean, lan hitzarmenak jasotakoa baino %10 gehiago. Baina hau bataz bestekoa izanik, bada baratzezainik lan hitzarmenak definitutako 1.800 ordu horiek baino %53 gehiago sartzen duenik.
Beste ezaugarri bat da, oso lan anitzetan aritu behar dutela: sartutako orduen %65,83 nekazaritzara bideratu dute; %22,9 komertzializaziora; %5,57 kudeaketara; %4,53 kolektibizaziora eta %1,16 zaintzara.
Oso lan lotua dela ere adierazi zuten, gaixoaldiren bat edo oporrak hartuz gero, ez dela batere erraza ordezko langile batek martxa eramatea, eta urteko irabaziak hain prekario izanik, ez dagoela marjinarik ordezkoari txukun ordaintzeko. Ordezkapen zerbitzua hobetzea dela lehentasun nagusia azpimarratu zuten.
Barazki bakoitzaren ekoizpen kostua kalkulatzeko hainbat aldagai hartu dituzte kontuan: lan zehatz bakoitzean sartutako orduak, baratzeko zein azalera hartu duen labore horren lanketak eta zenbat denboraz, jasotako uztaren zenbatekoa, zehazki gai horietatik zenbat saldu den eta zein preziotan... Ekoizpen kostuak eta salmenta kostuak erakusten dituen taulak bihotza uzkurtuko dio herritarrari, eta baratzezainari, agian, lehendik bazekiena zenbakitan erakutsiko dio:
- Azenarioa: Ekoizpen kostua 4,8 euro eta prezioak gutxienekoa 3 euro eta gehienekoa 4,5 euro
- Brokolia: ekoizpen kostua 5,44 euro eta prezioak gutxienekoa 3,5 euro eta gehienekoa 4 euro
- Ilarra: ekoizpen kostua 11,43 euro eta prezioak gutxienekoa 6 euro eta gehienekoa 12 euro
- Kalabaza: ekoizpen kostua 2,33 euro eta prezioak gutxienekoa 2 euro eta gehienekoa 4 euro
- Leka: ekoizpen kostua 12,65 euro eta prezioak gutxienekoa 4 euro eta gehienekoa 7 euro
- Letxuga: ekoizpen kostua 1,14 euro eta prezioak gutxienekoa 0,8 euro eta gehienekoa 1,2 euro
- Piperra (Gernika): ekoizpen kostua 13,17 euro eta prezioak gutxienekoa 6 euro eta gehienekoa 12 euro
- Piperra (Italiarra): ekoizpen kostua 3,47 euro eta prezioak gutxienekoa 3 euro eta gehienekoa 5,5 euro
- Porrua: ekoizpen kostua 5,38 euro eta prezioak gutxienekoa 3,6 euro eta gehienekoa 4,5 euro
- Tipula: ekoizpen kostua 4,87 euro eta prezioak gutxienekoa 2 euro eta gehienekoa 3,5 euro
- Tomatea: ekoizpen kostua 4,07 euro eta prezioak gutxienekoa 3 euro eta gehienekoa 5,5 euro
- Zerba: ekoizpen kostua 2,32 euro eta prezioak gutxienekoa 2 euro eta gehienekoa 3,5 euro
Komertzializazio bide bakoitzak ematen duen salmenta marjina ere aztertu du "Duina" proiektuak. Azpimarratu dute baratzezain ekologikoen %40ak bi salmenta bide dituela, eta gainerako %60ak hirutik gora salmenta bide dituela. Bide hauek denak dira zirkuitu laburrekoak, tokikoak, bertako ekonomia garatzen laguntzen dutenak eta erosleekin harreman zuzenak sustatzen dituztenak. Alde handiz, kontsumo taldeak eta otarrak dira baratzezainei marjinarik handiena ematen diena (%56,97); ondoren dator komertzio txikia (%26,14); hirugarren azokak (%12,2) eta bestelakoak (%4,19).
Eskubide Sozialen Kartak soldata duina 16.800 euroan jarria duela hartu dute abiapuntu alderaketa egiteko: baratzezain ekologikoek bataz beste 14.990 euro irabazten dituzte urtean. Baina aldea handiagoa da Nekazaritza Ministerioak erreferentzia modura jartzen duen 30.000 eurorekin alderatuta.
Nabarmendu dute zenbaki hauek denek oinarrizko premisa bat dutela: lurra jabetzan izatea. Eta hau arazo handia dela etorkizuneko nekazari ekologikoak gerturatzeko.
Osasuntsu elikatzeko eskubidea herritar guztiek bermatuta beharko luketela nabarmendu dute Biolurreko kideek, eta ekoizleak eta herritarrak uztartuko dituen kanpaina abiatuko dute, Duina ikerlanean jasotako ezagutza plazaratzeko: "Ekoizpen Duina, kontsumo herrikoia" izango du lema.
Gipuzkoan eta Bizkaian hitzordu hauek jarri dituzte, ikerketa herritarrei aurrez aurre azaltzeko:
- Urriak 6 Bergara. 8:30 etan Irizar aretoan
- Urriak 13 Tolosa. 19:00etan Zerkausian
- Urriak 20 Azpeitia. 19:00etan Elikagunean
- Urriak 27 Durango.17:30ean Etartien
- Azaroak 3 Lazkao. 19:00etan Biziolan
- Azaroak 8 Zizurkil. Fraisoron, 12:00etan saio teknikoa
- Azaroak 10 Oiartzun. 19:00etan Labore Oarson
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]
Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua sortu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute publikoki... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.
Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.
Sektoreko beharrak hainbat eragilerekin identifikatu ostean, lurrak ezagutu eta martxan jartzeko aitzakia tarteko erronka zehatz bati ekin zion Amillubik: baratzezainentzat porru landare ekologikoa bertan ekoiztea. Igandean hogei lagun baino gehiago bildu ziren, Amillubiko talde... [+]
Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]
Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]
Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzea eta bertan elikadura burujabetzari loturiko laborantza proiektu agroekologikoak martxan jartzea; horixe du helburu Biolur elkarteak. Horretarako, besteak beste, abenduan ekin zion interneteko diru bilketa kanpainari eta... [+]
Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzeko eta bertan elikadura burujabetzari loturiko Amillubi proiektu kolektiboa martxan jartzeko apustua egina du Biolur elkarteak: "Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak bermatuta izatea izango litzateke mugimendu... [+]