Bizitza modernoa estresagarria, polarizatua, politizatua, birtuala eta izugarria da. Irtenbidea landareak dira”. Joseph Tychonievich baratzezain eta idazlearen esaldi horrekin irekitzen da 2024ko Ilargia eta landareak agenda. Bada, irtenbidea landareak badira, horiek zaintzeko eta mimatzeko tresna ederra da Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak urtero osatzen dutena. Oraingoan, haien festara gonbidatu dituzte berriz hamabi animalia laguntzaile: sai zuria, zirauna, antzandobia, kiribilarra, sugea, muxarra, erbinudea, eskilasoa, oilagorra, txepetxa, satorra eta azkonarra. Eta, 2024ko honek badu beste berritasun bat ere: ‘ekoedizio’ zigilupean argitaratu da, lehenengoz. Irailaren 28an Orion aurkeztuko dute agenda Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga egileek, eta Unai eta Eñaut Agirre anaiek piztiei buruzko bertso zaharrak kantatuko dituzte. Errekondo elkarrizketatu dugu.
Oraindik despistaturen bat balego, azaldu iezaiezu zer den agenda hau…
Agenda arrunt bat da, oharrak hartzeko egina dagoena, baina, aldi berean, landareekin egiten ditugun lanak apuntatzeko ere prestatua dagoena.
Eta, zer apuntatzen du Jakoba Errekondok bertan?
Lanak noiz egiten diren: ongarriketa noiz, lur bat noiz prestatzen den, landareak zein egunetan landatzen diren, ea ilgoran den, edo ilbeheran, zein barietateko landareak diren –ongi funtzionatzen badute hurrengo urtean barietate horiekin errepikatzeko–, uztak noiz jaso ditugun… norberak nahi duen informazio guztia jaso dezake agendan.
Informazio eta baliabide ugari eskaintzen dituzue agendan. Zein atal ditu?
Tresna honen barruan lau atal ditugu: baratzea, fruta arbolak, lorategia eta basoa. Hilero, horietako bakoitzean zein lan egin behar diren azaldu dugu. Bestetik, hilero zein barazki fresko ditugun ere jaso dugu, sasoikoa eta bertakoa jaten ikasteko eta osasunezko elikadura edukitzeko. Ilargia nola dagoen ere astero jaso dugu, bere bi zikloekin: ilgora-ilbehera, eta ilzaharra-ilberria. Ilargiaren funtzionamendua, berriz, agendaren hasieran dago azaldua.
Zenbaterainokoa esanen zenuke dela ilargiaren eragin hori baratzean eta basoan, eta zertan eragiten du bereziki?
Tira, nik beti diot, ilargiak ez duela miraririk egiten, baina lagundu, laguntzen duela baratzean. Baina, noski, horretarako, aurretik beste lan guztiak ongi eginak eduki behar dira. Ongarritzen ez baduzu, lurra ongi ezagutzen ez baduzu, landatzeko eta ongarritzeko sasoiak errespetatzen ez badituzu… alferrik eskatuko diozu ilargiari deus. Baina, eragina, noski baduela. Arbolak egurretarako noiz bota, fruta noiz jaso, noiz landatu, noiz ongarritu, noiz txertatu… guztian du eragina!
Urtero-urtero agendan oharrak hartu dituenak entziklopedia ederra izanen du honezkero…
Pentsa! Ilargiaren agenda argitaratzen dugun zazpigarren urtea da. Bada, aurretik aipatutako informazio hori guztia jasotzen aritu den baratzezain horrek izugarrizko informazioa dauka bere lurrari eta baratzeari buruz. Azkenean, guk esan dezakegu perrexila maiatzetik irailera egin daitekeela, baina agian beste nonbait apirilean ere ongi etortzen da. Apuntatuz ikastea da agendaren proposamena, norkbere baratzea gehiago ezagutzeko tresna da hau.
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]