Avaaz elkarteak COP21 klimaren goi-bileran parte hartzen ari diren zazpi “presio-taldetako” kideen argazkiak zabaldu ditu asteon Parisen, klima aldaketaren aurkako akordio eraginkorra oztopatzearren egiten duten lana salatzeko asmoz. Zazpi pertsona horien dosier bana argitaratu dute, halaber.
Elkarteak bere webgunean azaldu duenez, lobby-egileon argazkiak dituzten 1.000 afixa jarri dituzte Frantziako hiriburuko bost izarreko zenbait hotelen inguruan, bakoitzaren aurpegiaren gainean Wanted oharra gehituta.
Gainera, COP21eko negoziazioak egiten ari diren gunera joateko gehien erabiltzen diren metro geltokien aitzinean esku-orriak banatu dituzte, argazkiokin.
“Ezagun da zazpi pertsona horiek energia garbietaranzko trantsizioa geldiarazteko egindako lana”, dio Avaazek, “eta euretako batzuek kliman adituak diren zientzialariak jazarri dituzte”.
Hauek dira kartelean agertzen diren zazpi pertsonak:
Benjamin Sporton. World Coal Association-eko (WCA) zuzendari exekutiboa. Ikatzaren industriak interesak ordezkatzen ditu WCAk. Ikatza da eguratsera CO2 gehien isurtzen duen erregai fosila, baina WCAk argudiatzen du hura dela munduko pertsona pobre askok energia eskuratzeko duten bide errealista bakarra. “Belarrira hain ondo ematen duen mezu horren emaileek ez dute esaten klima aldaketak kalte izugarria egingo diela munduko pobreenei”, dio Avaazek.
Myron Ebell. Competitive Enterprise Institute-ko (CEI) kidea. Ebellek Energia eta Ingurumen Zentroa zuzentzen du CEI barruan. Klimari buruzko akordio globalaren aurka dago, funtsean. Cooler Heads Coalition-en (Buru Hotza dutenen Koalizioa) bitartez, “klima aldaketari buruzko alarmismoa saihestera eta energia ez errazionatzera” deitu ohi du publikoki. CEI erakundeak erregai fosilen industriatik jasotzen du finantzazioa. 1998 eta 2005 bitartean, ExxonMobil konpainiak bi milioi dolar baino gehiago eman zizkion.
Marc Morano. Climate Depot webgunearen kudeatzailea. Klimari buruzko desinformazioa zabaltzeaz gain, Moranok esan izan du klima aztertzen duten zientzialariak jende aurrean jipoitu beharko lituzketela. Zientzialari horietako askoren posta elektroniko helbideak argitaratu izan ditu, jendea haien aurkako mezuak idaztera animatuz. Climate Depot webgunearen sustatzailea CFACT eskuineko think tank-a da, hainbat petrolio-konpainiaren finantzazioa jasotzen duena.
Chris Horner. Ikatzaren sektoreko lobby-egilea. Myron Ebell bezala CEIko kidea da. Klimatologoak xaxatzen ditu euren posta elektroniko helbideak eskatuz, informazio eskubidearen aitzakiarekin. Ikatzaren sektoreko hainbat konpainiatatik jasotzen du dirua. Hainbat libururen egilea da. Horietan klima aldaketa ukatu eta haren aurako neurriak askatasun ebasleak direla salatzen du.
Bjorn Lomborg. Akademikoa, idazlea eta zinegilea. Azken boladan, Lomborg danimarkarrak –Ekologista eszeptikoa liburuaren egilea da– ekonomia deskarbonizatzeko dirua gastatzeari utz diezaiotela eskatu die munduko gobernuei, eta finantzazioa erabil dadila pobreenei aldaketara egokitzen laguntzeko. Avaazek dio ExxonMobilen dirua jaso izan duela bere liburuak sustatzeko, baina Lomborgek ukatu egiten du hori.
Fiona Wild. BHO Billiton meatzaritza-konpainiako ingurumen gaietako arduraduna. BHP Billitonen klima aldaketari buruzko estrategiaren zuzendaria da. Munduko ikatz ustiatzailerik handienetako bat da konpainia. “Enpresak inbertsioak dituen meategietako ikatza errez gero, milaka milioi tona karbono dioxido igorriko dira atmosferara”, salatu du Avaazek.
James Taylor. Heartland Institute-ko kidea. Beroketa globala mitotzat jotzen du Taylorrek, klima aldaketa ukatzen diharduen Heartland Institutu estatubatuarraren bitartez. Haren esanetan, klima aldaketa gelditu egin da, eta ez da beroketarik izan azken hamar urteetan.
Bihar, larunbatean, deituta daude mobilizazio jendetsuenak. Ikasleek eskola eguna bertan behera utziz hasitako protestei segida emanen diote herritarrek, mobilizazio zabalekin.
Mobilizazioak abian dira Frantziako Estatuan. Goizean lizeoetako ikasle asko kalera atera da. Frantziako Gobernuak gaiaz eztabaidatzera eta kontzientzia hartzera deitu dute. Ikasleek harago joan nahi dute. Bihar larunbatean, nazioarteko mobilizazioek segituko dute karriketan.
Atzo, otsailaren 21ean, Action Non-Violente-COP21 eta bizi mugimenduek, Frantziako Errepublikaren presidente Macronen argazkiak eraitsi zituen Paris, Lyon, Uztaritz eta Biarritzeko Herriko Etxeetan. Macronen gobernuak klimaren arazoaren aurrean daraman politika geldia salatzeko... [+]
Bizi! mugimenduaren iritziz, 2015eko COP21aren karietara hartu ziren engaiamenduek ez dute inolaz ere klimaren egonkortasuna segurtatzen. Galdera da: klimaren borroka galtzen ari ote gara?
Iaz Parisen egindako klimaren gailurrean lortutako akordioa ospatu zutenek akordio horretan AEBak sartu izana nabarmendu zuten ospatzeko arrazoien arte. Aurtengo gailurra hasi eta bigarren egunean, hara zer den bizitza, estatubatuarrek presidente aukeratu dute klima aldaketa... [+]
Azaroaren 7an hasiko da Marrakexen klima aldaketari buruzko COP22 gailurra. Helburu nagusia 2015ean adostutako Parisko Hitzarmena nola beteko den zehaztea da. Momentuz, 72 estatuk berretsi dute hitzarmen hori, baina gas emisoak murrizteko aurkeztu dituzten planak ez dira nahikoa... [+]
Klima aldaketari buruzko lehenbiziko nazioarteko akordio globala utzi zigun 2015ak: Parisko Hitzarmena. Mugarri hori historikotzat joa izan zen, eta hala ospatu zuten adostu zutenek, baina ezin esan aurrerapausoa izan zenik, kontrakoa baizik. Aurreko hamarkada biak alferrik... [+]
Mangladiak, itsas bazterrean marea beteak gerriraino estaltzen dituen eta bajamarrean sustraiak airean erakusten dituzten zuhaitzezko oihanak, suntsitzen ari gara planetako bazter guztietan. Guztietan? Ez: badira tropiko guztietan elkarte eta jendeak zuhaitz ... [+]
Bi gradu, gradu eta erdi, funtsa berdea, erabaki loteslea ala lotzen ez duen asmoa, herrialde garatuak eta garapen bidean daudenak… Kontzeptu ugari erabili dituzte abenduaren lehen hamabostaldian Parisen. Mundu osoko herrialde eta mandatari ugari aritu dira... [+]
Joan Martinez Alier (Bartzelona 1939) Ekonomia Ekologikoaren aitzindarietakoa da, Ecología Política aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria, eta katedratikoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Parisen COP21a amaitzean, Mexikoko La Jornada egunkarian plazaratu du... [+]
NASAko zientzialari ohi James Hansen oso kritiko agertu da Parisen egin zen COP21 bilerako akordioarekin. The Guardian kazetari adierazi dionez, karbono dioxido isuriak murrizteko lorturiko hitzarmena “iruzurra” izan da, “konpromiso hutsalak” besterik... [+]
Mundu guzia Frantziari eta Parisko hiriari begira dago azken denbora hauetan. Bazterrak harriturik utzi ditu azaroaren 13 gauan gertatu zen sarraskiak. Adin gordineko hainbeste gizon ala emazte gazte hilik edo larriki zauriturik izan zen. Erokeria beroaren ondorio gordina han... [+]
Parisen Danoneren egoitza nagusian ekintza egin dute Via Campesinako kideek. Multinazional frantziarra mundu osoan nekazaritza industrialaren bidez "nekazariak hiltzen" ari dela salatu dute. Lerro gorria marraztu diote atean bertan.
Milioika lagun ari dira mundu osoan mobilizatzen, baita Euskal Herrian ere, lurraren berotzeak sorturiko klima aldaketak mehatxaturik dagoen gure planetaren defentsan. Askoz garbiagoak eta jasangarriagoak diren energia berriztagarrien aurrean, erregai fosilak sustatzen... [+]
Abenduaren 4 eta 5ean Parisen da Alexandra Almeida, Ekuadorreko Acción Ecológica taldeko kidea, COP21en inguruan egingo diren ekintza paraleloetan parte hartzen. Joan aurretik, ordea, Euskal Herritik igaro zen, Ekologistak Martxanek, EHUk eta Ekopolek antolatutako [+]