Hugo Chavez Venezuelako presidente ohiaren hileta gaur egingo da Caracasen. Azken egunotan bere gorpua bisitatzera joan den jendetzaren ostean, milaka lagun biltzea espero da gaur. Atzo, akademia militarraren ateetan, zazpi kilometroko ilara osatzera iritsi ziren hari bisita egitera joan zirenak. Nicolás Maduro orain arteko presidente-ohiak hiletaren ostean hartuko du presidente kargua.
Orain arte 22 estatu edo gobernuburuk eta 54 ordezkaritzetako goi kargudunek eman dute baiezkoa bertaratzeko, Berriak argitara eman duenez. Horien artean, ideologikoki muturrekoak diren ordezkariak ere badaude, Elias Jaua Venezuelako Atzerri Ministroak nabarmendu duenez: “Chavez denentzat izan da garrantzitsua”. Euskal Herritik, Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia joango da Sorturen ordezkari bezala.
Presidente ohiaren gorpua bisitatzera joandako jende andana ikusita, Nicolás Maduro jarduneko presidenteak gorpua ikusteko aukera astebete luzatuko duela iragarri du. Horrela, “herritar guztiek ikusi ahal izango dute”, argitu du. Gorpua baltsamatu egingo dutela ere esan du.
Maduro, presidente berria
Asanblada Nazionaleko presidente Diosdado Cabellok iragarri du orain arte estatuko presidenteordea izandako Nicolás Maduro izango dela Venezuelako presidente berria. Hugo Chavezek hala agindu zuen arren eta, Cabelloren hitzetan, legeak dioen arren presidentea hil ostean kargua presidenteordeak hartu behar duela, oposizioak Maduro izendatzearen kontra egin du. Haien ustez, Asanblada Nazionaleko presidenteak izan beharko luke gobernuburu berria.
Cabello irmo azaldu da bere erabakian, ordea. “Saio berezi bat antolatuko dugu Madurok errepublikaren presidentetza onartzeko”, esan du. Hiletaren ostean hartuko du kargua.
Chávez bizirik zegoenean bere figurarekiko atxikimendua sekulakoa zen herri venezuelarraren sektore oso zabal batean. Chavismo hegemonikoa zen, ikuspegi soziopolitiko batetik zein emozionaletik ere. Venezuelako sektore apalen artean, baita ekonomikoki hobeto zeuden beste... [+]
Chavismoa eta oposizioa protesta egitera irten dira Venezuelako kaleetara eta hiru hildako eta hamarnaka zauritu eta atxilotu izan dira. Oposizioak Nicolas Maduro presidenteak kargua uztea eskatu du eta Gobernuaren aldekoek, aldiz, hura defendatu eta estatu kolpe saiakera salatu... [+]
Venezuelako udal hauteskundeetan Nicolas Maduroren PSUV alderdiak jaso du boto gehien, bozken %49,2. Henrique Ceprilesen MUD koalizioa ez da urruti ibili emaitzetan 700.000 boto gutxiago (%42,7) baina Venezuelako hiri garrantzitsuenetako alkatetzak eskuratu baititu.
Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto... [+]
“Chavez presidentea” esate hutsak erantzunak eragiten ditu interneteko sare sozialetan: Presidente? Diktadore esan nahiko duzu”, dio internauta batek. Edo: “Hitler ere hautestontzietan aukeratu zuten
Venezuelako jarduneko presidente Nicolas Madurok azaldu du Chavez pozoitu izanaren susmoa dutela. Horregatik, “egia argitzeko bidean”, aukera hori ikertuko dute. Gobernuak azaldu duenez, bertako ikerlariak ez ezik, atzerriko zientzialariak ere gonbidatuko dituzte.
Hugo Chavez hil dela iragarri du Venezuelako Gobernuak astearte arratsaldean. 58 urte zituen eta 2011ko ekainean detektatu zioten minbizia. Ordutik lau aldiz operatu dute Habanan. Nicolás Maduro izendatu zuen bere ondorengo eta bera izango da behin behinean presidente... [+]