Musikari-Euskal Herriko Musikariak elkarteak zuzendaritza batzorde berria aurkezteko prentsaurrekoa egin du ostegunean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Zazpi musikarik hartu dute ardura hori, eta zazpiak dira emakumeak.
Eneritz Dueso, Idoia Hernández, Olatz Salvador, Miren Narbaiza, Lide Hernando, Izaro Andrés eta Garazi Esnaola: horiek dira Musikari elkarteko zuzendaritza batzorde berria osatuko duten musikariak. Lehen laurek atzoko prentsaurrekoan adierazi zutenez, horizontaltasunez jarduten ahaleginduko dira, euskal musikari guztiek, elkarteko kide zein ez, hitza izan dezaten.
Zazpiek osatzen duten taldea otsailean hasi zen saretzen, Gernikan ehundik gora emakume musikari bildu zituen topaketaz geroztik, eta Musikari elkartean aurkitu dute haien behar eta aldarrikapenei bide emateko tresna.
Azaldu zutenez, elkartearen helburu nagusia musikariak saretu eta jarrerak elkartuz sektorearen beharrak eta aldarrikapenak bideratzea izango da. Horregatik, euskal musikariei elkartearekin harremanetan jartzeko gonbita luzatu diete. Duesoren esanetan, egun bizi dugun krisiak aurretik prekarioa zen egoera agerian utzi du eta horrek “gure egoerari buruz hausnartzera eraman gintuen, musikari bezala eta musikan aritzen diren langile bezala aspalditik bagenituen arazoei buruz”.
Horren guztiaren inguruan zerbait egiteko garaia zela iritzita erabaki zuten Musikariren zuzendaritza hartzeko beren burua aurkeztea. Bestalde, guztiak emakumeak izaki, jakitun dira generoak nola eragiten dien taula gainean eta azpian: “Helburuen artean egongo da arrakala ezabatzeko tresnak ipintzea, horien artean babesa eta formakuntza eskaintzea”.
Aurrean duten lan handiaz kontziente, musikarien sektorean erregulazio eta hitzarmenen falta dagoela salatu du Narbaizak, bai eta musikariak kontratatzeko orduan dagoen argitasun falta ere: “Legea 1985koa da, eta zaharra izateaz gainera oso anbiguoa da eta interpretazio asko egin daitezke bere gainean”. Era berean, Hernándezek gaineratu zuen horrek denak musikari asko utzi dituela laguntzak jasotzetik kanpo krisialdi honetan. Biltzeko eta saretzeko deia egin zuten, hobekuntzak lortu ahal izateko ezinbestekotzat jota. Kultura eragile guztiei ere dei egin diete, antolatzaile, teknikari eta abarrei elkarlanerako eta elkarguneak bilatzeko prest daudela azalduz.
Ekonomian duen pisuaz, Salvadorrek adierazi zuen kulturak baduela termino horietan neurtu ezin den balio erantsi bat, eta hori babesteko ere elkartu direla: “Kultura oinarrizkoa da gizartearentzat”. Ildo horretan, Duesok gaitzetsi zuen kulturari buruz termino ekonomikoetan hitz egiten dela datu errealik izan gabe: “Kolektibo oso heterogeneoa gara, askotan era alegalean lan egitera behartuak, eta jende horrek guztiak sortzen duen ekarpen kulturalaz gain, ekonomikoa jakitea ia lan ezinezkoa litzateke”.
Dagoeneko lanean
Euskal erakundeei Artisten Estatutua landuko duen mahaia sortzeko eskaera egin zieten, orain inoiz baino beharrezkoagoa dela iritzita: “Hainbat bidetatik bidaltzen zaizkigu mezuak zin eginez hau eta bestea emango zaigula, baina benetako konpromisoa eskatu nahi genuke”, adierazi du Duesok. Hari beretik, erakundeek sektorearekiko ezagutza falta nabarmena dutela salatu dute, Eusko Jaurlaritzak maiatzean kultura arloko diru-laguntzak jasotzeko jarritako baldintzak adibide bezala jarriz. Musikari elkarteak baldintza horiei emendakina aurkeztu zizkien, baina ez zituzten kontuan hartu. Sektorearen izaera intermitentea kontuan hartzen ez delako kexu agertu dira. Dena dela, adierazi dute prest daudela “ahal den jende guztiarekin hitz egiteko”.
Gainera, urte honetan bertan Espainiako Estatuko beste 14 musikari-elkarterekin bultzatu duten Unión de Músicos Porfesionales federazioaren baitan Musika Sektorea Berreraikitzeko Plana landu dute. Hiru lan-ildo nagusi dauzka: musikarien lana eta jarduera ekonomikoa babestea, sustatzea eta bultzatzea; musikariei behar bezalako babes soziala eskaintzea eta egoera ekonomikoa hobetzea; eta musikak eta kulturak herritarren bizitzan duten funtsezko balioa azpimarratzea eta aitortzea. Plana datozen asteetan aurkezteko asmoa dute.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]
Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke.
“Bi urteko gogoetaldia” iragarri zuten urte hasieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ez da geldialdia izaten ari, etorkizunean izan ditzaketen oztopoak aurreikusten eta atontzen ari baitira erakunde publikoak. Horrez gain, uda betean,... [+]
Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]
Gobernu berriak sorkuntza indartzeko asmoa adierazi du, "batez ere emakumeena eta euskaraz eginikoa". Sailburu berriak esan du aurreko gobernuak onartutako Plan Estrategikoa izango dutela ardatz, baina dokumentu horrek "euskarazko eskaintza handitzea"... [+]
Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]