‘Zauria(k)’ dokumentalaren aurkezpen birari ekingo diote ostegunean

  • Ostegunean, Hego Euskal Herrian zehar egingo duten aurkezpen birari hasiera emanez, Iruñeko Katakrak-en jarriko dute dokumentala lehen aldiz ikusgai. Lanak ondoeza psikosozialak eta genero bizipenak uztartzen ditu, buru osasunaren gaia ikuspegi feministatik landuz.

Dokumentalaren trailerreko irudia

2019ko otsailaren 14an - 11:30

Hilabeteetako lanaren ostean, ostegunean ikusiko du argia Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak izenburu duen dokumentalak. Ikus-entzunezko lanak eromenaren, ondoezen eta osasun mentalaren inguruan hausnarketa bultzatu nahi du, ikuspegi feministatik. Dokumentala bederatzi pertsonari egindako elkarrizketek osatzen dute, gaiaren bueltako beren ikuspegia jasoz. Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriaga dira proiektuaren egileak.

Izenburutik bertatik hasita, eromenaren edo buru osasunaren inguruan eratua den iruditegian errepataru eta berau deseraikitzea bilatzen du dokumentalak. Irigoienek azaldutakoaren arabera, “Zauria(k)” jarri diote izenburua lanari, “zauria” kontzeptua arrunta izanik pertsona “ero” eta “osasuntsuaren” arteko distantziak murrizteko gaitasuna duela iruditu zaielako: “Edonork antzeman dezake edo identifikatu dezake zauri bat bere gorputzean, bai fisikoki zein emozionalki, edonork pairatu dezakeen zerbait da. Modu honetan, pertsona gaixo edo ‘eroaren’ eta ‘pertsona osasuntsuaren’ arteko distantziak murriztu egiten dira. Hein handi batean logika dikotomiko hori apurtu edo apurtzen saiatzen den hitza da: ez dago haiek eta gu bat, beste logika bat planteatzen du. Pertsona orok izan dezakeelako zauri bat, eta izan daitekeelako zaurgarri”.

Generoa du ardatz lanak, “genero eraikuntzak gure bizitzaren esparru guztiak gurutzatzen eta baldintzatzen” dituelako. “Nola pentsatzen dugun, zein praktika ditugun, gure identitatea nola sortzen dugun, nola sentitzen dugun”, denak du zerikusia generoarekin, Irigoienen arabera.  Eta horrek “ezinbestean ondoezean ere eragiten du”. Izan ere, mugatua izateagatik “genero eraikuntzak, genero kategoriak berak, ondoezak sortzen ditu” muga horietatik ateratzen diren norbanakoengan. Horrez gain, ondoezak identifikatzeko eta kudeatzeko erak ere generoarekin lotura estua dutela azaldu du. Edozelan ere, “guk ez dugu ikerketa lan bat egin, guk dokumental bat egin dugu, eta dokumentalak askotan erantzunak baino galdera gehiago ditu”, azpimarratu nahi izan du.

Gaia jorratzeko ikuspegi feminista erabili dute, osasuna eta bereziki buruko osasuna ulertzeko tresna dela baiteritzote. “Dokumentalean agertzen den protagonistetako batek, Nagorek, feminismoa tresna analitikoa dela dio, ondoeza ulertzeko eta izendatzeko gaitasuna ematen diguna”, azaldu du Irigoienek. “Feminismoak bizitza eta zaurgarritasuna erdigunean jartzen ditu, eta honek gure ondoezak izendatzea, ikustea eta legitimatzea ahalbidetzen du. Feminismoak ahalbidetzen digu osasuna bere osotasunean ulertzea”, dio.

Aurkezpen bira

Ostegunean, otsailak 14, Iruñeko Katakraken proiektatuko dute lehen aldiz dokumentala, 19:00etan. Hala ere, Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egongo da dokumentala ikusteko aukera: otsailaren 15ean Donostian, 19:00etan Emakumeen Etxean; otsailaren 22an Gasteizen, 19:00etan Landatxo Gizartetxean; eta otsailaren 23an Bilbon, 18:00etan Bira Kulturgunean. Aurreikusitakoaren arabera, dokumentalaren proiekzioaz gain, solasaldiak ere tokia izango du aurkezpen guztietan.

Dokumentalaren trailerra:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


“Esplorazio martxak” egingo dira Amurrion ikuspegi feministatik, hiri segurtasuna hobetzeko

Hainbat saio zuzenduko ditu Col·lectiu kooperatibak urriaren 1, 2 eta 3an, eta espazio publikoetako segurtasun-pertzepzioan eragina duten elementu fisikoak eta sozialak identifikatzea izango dute helburu.


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
Analisia
“Nahi duena izango da”

“Hankartean hau dauka baina berak erabakiko du neska edo mutila den” –guraso aurrerakoien modako esaldia–. Elkarrizketarik ez da sortzen plazan, ea bakoitzaren ustez “neska” edo “mutila” izatea zer ote den hankartean genital bat... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


2024-09-16 | ARGIA
Emakumeek gose greba hasi dute Irango espetxeetan, Aminiren hilketaren bigarren urteurrenean

Narges Mohammadi Bakearen Nobel Saridunak eta beste 33 preso politikok gose greba hasi dute irailaren 15ean. Gaur, irailak 16, bi urte dira Mahsa Amini emakume kurdua Irango Poliziaren jipoiaren ondorioz hil zela. Buruko zapia gaizki jarrita eramateagatik atxilotu zuten.


Ugalkortasunarentzat sendabelarrik ez

"Kaixo Garbiñe! Asko gustatzen zait egiten duzuna. Ugalkortasunarentzat sendabelar baten bila ari naiz baina zure liburuan ez dut aurkitu. Bizi naizen lekuan inork ez daki horri buruz”. Mezu hori jaso nuen hilabete dela Instagrameko pribatutik eta eragin... [+]


Eguneraketa berriak daude