Zarama insolidarioak

  • “Ez opa lagun hurkoari zeure buruarentzako nahi ez duzuna” erakutsi omen zuen duela 2.000 urte kristauen fedea sortu zuen profetak. Ez bide da hain erreza, ordea, gizakiaren gene egoista domestikatzea. Elizara txintxo doanari ere barrutik ateratzen zaio platanoaren mamiari kosk egindakoan azala auzoaren ezkaratzera botatzea.


2013ko otsailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Donostiako kontainer bat gainezka.

Insolidaritatearen apologetak dabiltza 2013an ingurukoei burua berotzen ez dezaten onartu nork bere hondakinak txukun sailkaturik entregatzea biltzaileei. Hau da, exijitu dezaten kutsatzeko eskubidea. Ozarki aldarrikatzen dute ez duela merezi endredotan sartzea Orendaingo jendeek bezala zabortegira 10 bidaltzeko, posible baldin bada donostiarrek bezala 65 lasai ederrean pasatzea beste norbaiti. Nori?

Txikiagoari, ahulagoari, bazterragokoari beti. Zarauzko kaletarrak Urteta auzoko baserritarrari oparitu diezaioke berak gaitzetsitakoa, esate baterako; aukeran gertutxo karrika turistikotik, baina begien bistatik kendu behintzat. Antiguako etxekoandrea kexatu daiteke hondakinak bereiztearen kontra, Sarriegiren danborrik merezi ez duen Zubietakoak isilik onartu beharko dizkio etxe-atarian. Irungo ziutate modernoko zaborrak selekzionatzeko sistemarik sortu ez bada oraindik munduan, egongo da Mutiloan zuloren bat Bidasoatik urrun. Bizkaikoak kiskaltzea txintik atera gabe onartzen duten metropolitarrek Gaztelako edo Extremadurako atzeratuei pasako dizkiete Zabalgarbiko labe erraldoian bildutako eskoria eta errautsak, zarama bizkaitarren herenik gaiztoena ez zaielakoan gaizki etorriko urrutiko tierra haietan lanik gabe daudenei, nori axolako zaio basamortu hartan.

Baina insolidario izaten hasita, lekuak adina aukera eskaintzen digu denborak. Hemen bertan ere lagatzen diegu propina ondorengo belaunaldiei. Injustizia, zapalkuntza eta pozoia esportatzeko modu bat, denboran urrutiratzea. Nik nahi ez dudana, bilobarentzako. Espainolei entzuten zaienez: “El que venga detrás, que arree“. Guk mamia aprobetxatu dinagu eta oskolekin hor konpon, 2049ko Mari-Anton.

Artikulu hau Pello Zubiriaren Xehe blogean argitaratu da. Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, baratzeaz... kontu gehiago aurkituko dituzu bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke ‘Prestige’ hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Eguneraketa berriak daude