Zapi berdeak zerua du estaltzen

  • Zapi berdeak zeuden Konpainia plazako oholtza gainean. Eta ez, ez zen La Única Peñak antolatutako kontzertu bat. Zapi berdeak zeuden eta ozeanoaren beste aldetik etorriak ziren San Ferminak musika feministaz astintzera. Qué lindos se ven todos, aquí ustedes tienen el pañuelo rojo, ¡nosotras en Argentina tenemos el verde! Miss Boliviaren hitzak dira, aborto eskubidearen aldeko erreferentzia eginez, uztailaren 12an dantzatzeaz izerditan ari ziren entzuleen aurrean esanak.

Argazkia: Irati Majuelo

2019ko uztailaren 24an - 10:53
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zer: Miss Bolivia
Noiz: 2019-07-12
Non: Konpainia plaza, Iruñea

Jazza egon ohi da iluntzero txaranga, punk-oi doinu, eta DJen patxangeotik urruntzen den Alde Zaharreko plaza horretan, eta jende askok aprobetxatu ohi du lasai afaldu eta gau-giro patxadatsuan egoteko. ¡Se quema el patriarcado! oihuaz, ordea, cumbia elektronikoak hartu zuen plaza, eta erritmo horren aurrean, ez zen geldirik geratu zen zapirik.

Eszenatokiaren erdian Paz Ferreyra, Miss Bolivia proiektuaren bihotza, plaza publikoan espazioa eta hitza sendotasun eta indar handiz hartuz. Argentinarrak banan-bana aletu zituen bere abestirik ezagunenak, letra aldarrikatzaileak eta gorputza askatzeko erritmoak nahastuta. Horren erakusgarri ziren alde banatan zituen dantzariak, abesti bakoitzari koreografia jarri zietenak, eta berriro ere erakutsi zigutenak oraindik ere asko dugula ikasteko gerria mugitzeari buruz.

Miss Boliviak hasieratik esan bezala, entzuleak ipurdia astintzeko gogoz zeuden, eta hala egin ahal izan zuten "Menea" eta "Bien Warrior" kantekin, besteak beste. Abeslari argentinarrak berriz ere erakutsi zuen gaitasun berezia daukala musika digitalaren eta jatorrizko doinuen arteko fusioa egiteko. Izan ere, cumbia dancehall, hip hop eta funkarekin nahasten ditu bere abestietan, baina beti ere auzoko izaera herrikoia eta aldarrikapenak mantenduz. Horren adibide izan zen, "Soy" kanta, Liliana Herrerorekin batera egina, edota "Wachas" ezaguna, bide markatutik ateratzen diren horiei eskeinia.

Kontzertuko momenturik hunkigarrienetako bat etorri zen gero, artistak feminizidioei buruz atera duen abestia errezitatu zuenean, poema luze baten gisan: Salí para el trabajo y no fui, salí para la escuela y no llegué, salí del baile y me perdí, de pronto me desdibujé... Si tocan a una nos tocan a todas, ¡paren de matarnos! Txalo zaparrada jaso zuen entzuleen aldetik. Gora borroka feminista! oihuen artean hasi zuen berriz ere abestia, plaza osoak aho batez koroak egiten zizkiola.

Eta konturatzerako, kontzertua amaierara iritsi zen. Beste bat! Beste bat! mitikoaren ondoren, pare bat kanta gehiago dantzatu ahal izan genituen —"Tomate el palo ezaguna", horien artean—, baina esanen nuke denok geratu ginela gehiagorako gogoz. Behin gerria askatzen hasita gau osoa pasako baikenuke dantzan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Eguneraketa berriak daude