“Zaldibarkoak ere erakutsi digu ezin dugula erraustegia onartu”

  • Gipuzkoako erraustegia piztear direnean, larunbatean Donostian egingo den manifestaziora deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak: “Ez inori eta ez ezeri kasu egin gabe, azkenean Gipuzkoako agintari politikoek eta korporazio handiek egin dute nahi zutena. Proiektu kriminal hau martxan jarri duten agintarien izenak ez ditugu ahaztuko. Olano eta Asensio, zuen erraustegia izango da hau betirako”.


2020ko otsailaren 25ean - 14:52

Larunbateko manifestazioaz gain, Zubietako erraustegia ofizialki inauguratzen duten egunerako (martxoaren 3a da mahai gainean dagoen data, baina ez da ziurra) protestak ari da antolatzen mugimendua. Herri guztietan 19:00etan kandelekin eta beltzez jantzita kontzentrazioak deitu ditu.

Zaldibarren gertaturikoa hartu du hizpide EAM-k: Gutxi batzuen negozioagatik milaka herritarren osasuna jarri dute arriskuan krisia sortu denean ezkutatu egin diren agintari politikoek”. Pribatizazioaren bideak zer dakarren ere erakutsi du Zaldibarrek, EAM-ren esanetan: “Agerian dago hemen aginte makila enpresak daukala eta Aldundian txotxongiloak besterik ez direla. Pribatizazioak erakutsi du zaborraren mafiak ez duela eskrupulurik”.

Erraustegian berdina gertatu daitekeelako kezka agertu du mugimenduak: “Nork ziurtatzen digu Gipuzkoan geroz eta gehiago birziklatzen badugu, ez dituztela kanpoko hondakinak ekarriko hemen erretzera? Eta nork, erretzen dutena erretzen dutela, ez duela kalterik eragingo herritarron osasunean? Zaldibarrera nazioartetik kamioiak iristen ziren han nahi ez dutena hemen botatzera. Nola onartu hori? Noizbait Zubietan halako desastre bat gertatzen bada, agintariek zer esango digute, enpresaren errua dela? Txinako Urbaserri eskatzeko kontuak?”.

Gaikako bilketaren alde

Alternatibak badirela aldarrikatu dute. “PNV-PSOE tandemak hondakinen gaia ez du inoiz konponbidean jartzen. Inguru honetako dioxina eta furanoz kutsatu nahi gaituzte 35 urtez, eta horrez gain, Zaldibarko hondakinak Gipuzkoako erraustegira ekarri nahi dituzte. Zaldibarkoak berriro erakutsi digu Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan, gaikako bilketa sistema eraginkorren politikak aplikatu behar direla. Gipuzkoako herri askotan egin dira hobekuntzak”.

Hain juxtu, udalen gainean jarri du fokua mugimenduak, konpromisoak har ditzaten beraiek bildutako hondakinik Zubietako erraustegira ez bidaltzeko. “Eskaera garbia da: udalez udal, eta batez ere hondakinak bereizita ongi jasotzen direnetan, ez eraman gure hondakinak erraustera”.

Azkenik, erraustegia kudeatuko duen enpresarekin sinatu duten kontratua erakusteko eskatu diote berriz ere Markel Olano ahaldun nagusiari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketarik ez
2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-04-27 | Usurbilgo Noaua
“Erraustegiaren errealitate kutsatzailea” agerian uzteko martxa larunbatean

Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren inguruetako kutsaduraren orain arteko datuak aurkeztuko dituzte Hernanin

Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


2021-11-05 | ARGIA
Elkarretaratze jendetsua egin dute Bergaran erraustegi proiektuaren aurka

Ekologistak Martxan mugimenduak deituta elkarretaratzea egin dute Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde hau izan da hondakin planta berri hori ere erraustegia dela seinalatu... [+]


2021-09-13 | ARGIA
Klima larrialdian jarri du fokua Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Donostian egindako protestan

Donostiako Kontxako badian giza katea egin dute irailaren 12an, estropada ospetsuen bigarren jardunaldia baliatuta. Zubietako erraustegiak klima aldaketa bultzatzen duela nabarmendu dute.


2021-03-25 | Txintxarri
Larunbateko ‘Gipuzkoako erraustegira martxa’ Lasarte-Oriako Okendo plazatik abiatuko da

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekitaldia antolatu du larunbat honetarako, martxoak 27: Zubietako erraustegira joatera animatu ditu herritarrak, Errausketarik ez, ez hiri hondakinak, ez industrialak lelopean protesta egitera.


2020-06-02 | ARGIA
GuraSOS: “Jose Ignacio Asensio gezurretan ari da”

Donostiako erraustegiaren afera ikertzen jarraitzen duela adierazten duen oharra bidali zuen Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordeak, maiatzaren 11n. Aldiz, Asensiok maiatzaren 28an kontrakoa zabaldu zuen, batzorde horrek GuraSOSek eskatutakoa atzera bota zuela esanaz... [+]


2020-03-26 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzaren “irtenbidea” Zaldibarkoaren ostean: erraustegi eta zementerak gizentzea

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eta Mutiloako zabortegia ixteak behartuta, Eusko Jaurlaritzak Agindua atera berri du, orain arte zabortegietara bideratutako hainbat hondakini beste irteera bat emateko. Paper industriarekin lotutako 102.500 tona hondakin erretzea da... [+]


2020-02-05 | ARGIA
Erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu dute, hau piztu bezperetarako

Gipuzkoako mugimendu sozial, politiko, sindikal eta ekologistako kideek osatzen dute Larreko (larrialdi ekologikoari aurre egiteko) mahaia. Otsailaren 29an, 17:00etan Donostiako Easo plazatik aterako den manifestazioa antolatu dute. "Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez... [+]


2019-05-24 | Koldo Izagirre
Astean asteko historia
2018ko urtarrilaren 28a

2019-04-26 | Patxi Aznar
Hautaketa okerra

2016an diputazioko agintariek esaten zuten, (Noticias de Gipuzkoa-k Si la incineradora supera argitaratua 2016/06/24) errauskailuak isuritako dioxinen  kopurua uneoro neurtuko zela. (…) Hurrengo manifestazioa, Erausketarik ez lemapean, maiatzaren 11n, arratsaldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude