Luiziaren ondorioz hildako Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeaz gain, Zaldibar Argitu plataformak otsailaren 6a baliatuko du Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak bere gain har ditzan eskatzeko.
“Ez zen istripua izan, hilketa baizik”, gogorarazi dute Zaldibar Argitu plataformatik, hondamendiaren urteurreneko manifestazioaren aurkezpenean. Igande honetan, otsailaren 6an, bi urte beteko dira Zaldibar zabortegian bi langile luizi batek harrapatuta hil zirela; Beltranen gorpuak bertan dirau, bilatze lanak gelditu baitzituen Eusko Jaurlaritzak. Sololuze eta Beltran oroitzeko manifestazioa antolatu dute Zaldibar Argituk, Ekologistak Martxanek, Larreko Mahaiak eta Aldaketaldiak; 12:00etan abiatuko dira Ermuko plazatik, eta ekitaldi batekin amaituko dute, zabortegia dagoen Eitzaga auzoan.
Halaber, aldarrikapen eguna izango da, “zigorgabetasunaren aurrean ekintzak” exijitzekoa. Eusko Jaurlaritzari ardurak eta erantzukizunak beren gain hartzeko eskatuko diote. Izan ere, zabortegia amiltzearen ondorioz bi langileak hiltzeaz gain Eitzaga auzoko herritarrak ere kaltetu ziren, zabortegiak igorritako kutsadura dela-eta. Plataformako kideek oroitarazi dutenez, auzokideek osasun azterketak egiteko eskatu zuten, baina Jaurlaritzak nahiz Zaldibarko Udalak ukatu egin zieten.
Jaurlaritzak hondamendiaren aurrean izan duen jarrera salatu dute, baita gertaerak argitzeko oztopoak jarri izana ere. Azken adibidea aipatu dute: Europako Parlamentuko Eskarien Batzordeak urtarrilaren 27an aho batez erabaki zuen zabortegiaren ikerketarekin segitzea, eta horretarako informazioa emateko galdegin zieten Jaurlaritzari zein Europako Batzordeari. Gasteizko Legebiltzarrak, aldiz, uko egin zion ikerketa batzorde bat eratzeari.
Manifestazioaren antolatzaileek nabarmendu dute Espainiako Gobernuko Cedex esperimentu zentroko peritu txostenak erakutsi duela luizia saihestu zitekeela. Zaldibarko zabortegiaren kudeaketan hainbat akats egin zirela azpimarratu dute.
Desazkundea eta trantsizio ekosoziala
Zabortegiko amiltzearen ondorioak mahai gainera ateratzeaz gain, beste eskaera bat ere egin dute Aldaketaldia-ren baitan, eta trantsizio ekosozialaren premia nabarmendu: “Euskal Herriko desazkunde justurako 2030erako txoke plana onartzeko eskatzen dugu”. Horrez gain, Tapia Legearen kontra agertu dira, eta herritarren erabakitzeko gaitasunaren “erasotzat” jo dute.
Ehunka lagun ibili dira iganean Ermuko plazatik Zaldibar auzoko Eitzagara, Verter Recycling zabortegia bertan behera erori zeneko bigarren urteurrenean.
Zaldibarko zabortegia kudeatzen zuen Verter Reyclingeko arduradunek astelehen honetan deklaratu dute Durangon, auzia daraman epailearen aurrean. Haietako bik uko egin diote epailearen galderei erantzuteari eta hirugarren batek ezin izan du auzitegira joan, koronabirusarekin... [+]
Zuhurtziagabekeriazko hilketagatik eta langileen segurtasunaren aurkako delituagatik auzipetuko dituzte zabortegia kudeatzen zuen enpresako hiru arduradun, horrela espetxea saihestuz.
Zaldibarko zabortegiaren hondamendian hil zen bi langileetako bat da Joanquin Beltran zallarra. 463 egun igaro dira haren gorpuaren bila hasi zirenetik. Ostiralean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak publikoki jakitera eman duenez bilaketa lanak bertan... [+]
Jaurlaritzak ohartarazi du aurkikuntzak Joaquín Beltrán langilearenak direnik ezin daitekeela ziurtatu, hala egiteko aztarnen faltan.
Eusko Jaurlaritzak ondorioztatu du Zalbibarko zabortegia kudeatzen duen Verter Recycling enpresa dela zabortegiak eragindako ingurumen kalteen erantzule.
Atxondoko eta Zaldibarko eskolek eta Iurretako Juan de Orobiogoitia institutuak sukaldea izango dute udatik aurrera, eta Durangoko Zabalarra eskolan 2022ko udan hasiko dira eraikitzen, Gure Platera, Gure Aukera taldeak jakinarazi duenez.
Zaldibarko zabortegia amildu zenetik ia urtebete igaro den honetan, elkartasun ekitaldia antolatu dute ondoko helburuekin: gertatu zena oroitzea, erantzukizunak eskatzea eta epaiketan herri akusazioa martxan jartzea. Ekitaldia urtarrilaren 23an egingo da Eibarko Armeria Eskolan.
Hamaika hillabete pasatu dira Alberto eta Joaquinek lana egiten zuten Zaldibarko zabortegia amildu zeneti. Gertatutako ezbeharraren erantzuleak argitzea eskatu du beste behin Zaldibar Argitu plataformak Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herrietan egindako mobilizazioetan.
Urtarrilaren 6an 11 hilabete beteko dira Zaldibarko Verter Recycling zabortegia erori zenetik, azpian harrapatuz Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán langileak. Zaldibar Argitu plataformak sei herritan deitu ditu mobilizazioak egun horretako eguerdirako.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Zaldibar Argitu plataformak “kalean erakutsitako kezka eta indarra epaitegietara eramateko garaia” dela azaldu dute. Erantzukizun “zehatzak” argitzea eskatuko dute herri akusazioan.
Asteazkenean gizon batek bere bikotekideari eraso egin zion. Dominika Zaldibarko Talde Feministak elkarretaratzea deitu du ostegun iluntzean.