Zaldibarko dioxinak aztertu dituen Madrilgo laborategia ez dago Europa mailan horretarako akreditatuta

  • Madrilgo CSIC laborategira bidali ditu Eusko Jaurlaritzak Verter Recyclingen zabortegi inguruetan hartutako aire mostrak, dioxina, furano eta PCB kopurua neurtzeko. Baina Espainiako estatuan, bi laborategi baino ez dira airean dauden dioxinak neurtzeko Entidad Nacional de Acreditación (ENAC) erakundearen autorizazioa dutenak, eta biak daude Bartzelonan: IDAEA-CSIC laborategia eta Institut Químic de Sarrià. Jaurlaritzak zergatik ez ditu bidali laginak Europa mailan berme gehien ematen duten laborategi hauetara?


2020ko otsailaren 24an - 07:39
Irudian, Bartzelonako IDAEA-CSIC laborategiak dioxinen gaian duen ENACen akreditazioa. Madrilgo CSICen laborategiak ez du Europa mailan bermea ematen duen autorizazio hau, eta bertan egin dituzte Zaldibarko aire laginen dioxina neurketak. Zergatik?

ENACek horrela azaltzen du bere webgunean, zergatik egin behar diren frogak eta kalibrazioa akreditatutako laborategietan: "Gaitasun teknikoen berme handienak jaso nahi badira arriskurik hartu gabe, akreditatutako laborategiak hartu behar dira, horiek frogatu dutelako badutela beharrezkoa den gaitasun teknikoa. Aldiz, akreditaziorik ez duten laborategien kasuan, laborategiak esaten duenak pertsonari sortu ahal dion konfiantza soilik dago oinarrian".

Madrilgo CSIC laborategi horretan diharduen Begoña Jimenez Luque ekarri du Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegi inguruan jasotako dioxina analisien emaitzak azaltzeko. El Mundo egunkariak otsailaren 19an galdetu dio ea zergatik eraman dituzten analisiak Madrilgo CSIC laborategira, analisi horiek egiteko akreditatuta dagoena Bartzelonakoa baldin bada. Bere erantzuna: "Guk ere gaitasun bera dugu analitika horiek egiteko". Bere adierazpenek hori diote, frogatzeko ENACen ziurtagiririk ez du Madrilgo laborategiak, ordea. Jimenezek berak otsailaren 18an prentsaren aurrean egindako agerraldian azaldu zuen froga hauek egitea oso dela konplexua: "Analisiak egiteko teknikak oso konplexuak dira eta instrumentazio oso sofistikatua eskatzen dute: espektrometria erresoluziorik handiena duena".

Ikusirik analisi horiek egiteko hain konplexuak direla, eta jakinik Zaldibarko zabor-jauziak eta ondorengo suteak herritarrengan sekulako konfiantza falta piztu duela kutsadura eta osasun kontrol sistemekiko, zergatik ez ditu Jaurlaritzak analisiak Europako Batasunean sinesgarritasuna duten laborategi akreditatu batera eraman? Zer nolako emaitzak emango zituzkeen horretarako autorizatutako laborategi batek egin izan balitu dioxina eta furano azterketak?

 

 

 

Irudian, ENACen zigilua darama Zabalgarbi erraustegiaren inguruko lur, landare eta uretako dioxinak neurtzen dituen txostenak (2018an Tecnaliak egina, Zabalgarbiko Ingurumena Zaintzeko Programaren barruan). Zaldibarko zabortegi inguruko aire analisien txostena ez dago publiko eta beraz, ezin da ikusi ENACen zigilurik ba al duen. ENACen webgunean Madrilgo CSIC laborategia ez da ageri dioxinak ikertzeko laborategi autorizatuen zerrendan.

 

 

 

Zer da akreditazio hori?

Nazioartean, laborategi klinikoen gaitasun teknikoaz konfidantza sortzeko erreminta bat da dugun akreditazioa (UNE-EN ISO 15189 nazioarteko araudia jarraitzen du). Akreditazioak adierazten du, berau jaso duten laborategiak egoki burutzen dituela Konformitatearen Ebaluaziorako Jarduera deitzen zaien horiek: entseguak, kalibrazioa, ikuskaritza, zertifikazioa, egiaztapena eta abar.

Akreditazio hau Europar Batasuneko 765/2008 erregelamenduak arautzen du eta estatu bakoitzean erakunde bakarrak du berau emateko baimena. Espainiako estatuan ENAC da.

"Baina agian ISO ziurtagiria izango du"...

ENAC-ek bere webgunean azaltzen du bi gauza direla ISO ziurtagiria eta akreditazio hau. "ISO 9001 ziurtagiria duen erakundeak frogatzen du bere kalitatea kudeatzeko sistemak betetzen dituela ISO 9001ek ezarritako baldintzak. Baina ENACen akreditazioa duenak frogatu du konpetentea dela akreditatuta dagoen jarduera horietan ebaluazioa egiteko eta zehazki laborategientzako den nazioarteko araudia betetzen duela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Jaurlaritzako hiru teknikariren deklarazioak bertan behera, epaitegietako lanuzteengatik

Ostegunean ziren deklaratzekoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko hiru teknikariak, baina justizia auzitegietako lanuzteen ondorioz ezin izan dute egin. Verter Recycling enpresari Ingurumen Baimen Bateratua nolatan eman zioten azaldu beharko dute.


Eusko Jaurlaritzako hiru teknikarik deklaratuko dute ostegunean, istriputik hiru urtera

Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu dute Durangoko epaitegi aurrean.


2023-02-14 | Ula Iruretagoiena
Estoldak

Hirien hondakinak bildu eta txikitzen diren lekuetara bisitaldia egitea eskoletako derrigorrezko txangoa izan beharko litzateke. Gaileta paketetxo bat ireki barneko bi gaileta irensteko, eta pakete azalaren ibilbidea mentalki eraiki. Helmugan paratzen da giza aktibitatearen... [+]


Zaldibargo zabortegia ez da oraindik zigilatuko

Hondamenditik hiru urte bete direnean prentsaren aurrean aitortu du Tapia sailburuak "ikuskapen teknikoak" egiten ari direla, zabortegia "egonkor eta seguru" dagoela, baina oraindik ez dela zigilatuko horretarako baimena eduki arren. Izan ere, Verter... [+]


2023-02-06 | ARGIA
Zaldibarko auzian ardura politikoak hartzeko eskatu dute, luiziaren hirugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak deituta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak omendu dituzte Eitzaga auzoan, zabortegian harrapatuta geratu zirenetik hiru urtera. Auzia argitzeko beharra berretsi dute eta ardura politikoak hartzeko eskatu.


Bizkaiko hondakinen kudeaketa

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]


Zaldibar Argitu plataformak Sololuze eta Beltran oroituko ditu zabortegia amildu eta hiru urtera

Datorren igande eguerdian, otsailaren 5ean, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitu eta argipenak eta erantzukizunak eskatuko ditu Zaldibar Argitu plataformak.


Eguneraketa berriak daude