Zalantzazko zimenduetan eraikitakoa

  • Apirilean Errenteriako Arramendi pasealekuko 3, 5 eta 7 atarietan bizi diren 30etik gora bizilagunen babes ofizialeko alokatze-kontratuak iraungiko dira. Arriskuan dira, enpresa sustatzaileak salgai jarri nahi baititu etxeak.


2022ko martxoaren 25ean - 14:35
Zenbait lagun, Arramendi pasealekuko 3, 5 eta 7 atariak hartzen dituen eraikinaren aurretik paseatzen. Argazkia: Oarsoaldeko HitzaZenbait lagun, Arramendi pasealekuko 3, 5 eta 7 atariak hartzen dituen eraikinaren aurretik paseatzen. Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

Orain dela ia 15 urteko egunkari baten titularrak hala zioen: "Arramendiko 40 babes ofizialeko etxeak [aurrerantzean BOE] esleituak izateko zorian dira". Errenteria-Oreretako Pontika auzoko pasealeku hartan 3, 5 eta 7 zenbakituriko atarietako errentariek gehienez ere 450 euroko hilerokoa ordainduko zuten eta "15 urteko denboraldia igarota", zehazten zuen, "errentariek etxebizitza erosteko aukera izango dute, BOEen erregimenpean".

Aurtengo apirilaren 16ean igaroko da epe hori; alegia, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Jaureguizar enpresa sustatzailearekin duela 15 urte sinatutako hitzarmena iraungiko da, aukera emanez azken horri etxeak salgai jartzeko.

Zioa da, bertan bizi diren 30tik gora bizilagunen artean, gaur-gaurkoz, "erosteko aukera duenik ez dela". Hala azaldu du 3. zenbakiko blokean bizi den Alfonso Gabarrik: "Orain arte ordainduriko alokairua ezerezean gelditzen da, eta hemen bizi garenok ezin diogu aurre egin hipoteka bati".

Atari horren lehen solairuan bizi den 70 urte inguruko bikote baten kondizioa hartu du ahotan egoeraren adierazle, baina baita berea ere: lau seme-alaba ditu, eta aitak azoka txikietan irabazten duenetik bizi dira, "justu-justu", emazteak ez baitu lanik.

Erosteko "aukera" horretan aukerarik ez dela salatu du bizilagunak, apirilaren 16a heltzean etxebizitza erosi nahi edo ezin duenak hura utzi beharko baitu, Jaureguizar enpresa jabearen asmoa bizitoki horiek saltzea baita, jakin ahal izan dutenez.

Jaureguizarreko Gipuzkoako arduradun Estitxu Aranburuk adierazi du eurek "legeak dioena bete" besterik ezin dutela egin [ez du HITZA-n beste adierazpenik egin nahi izan], baina bizilagunak defendatu du teilape horien alokairu-erregimena luzatzea, edo ez, jabeen hautu hutsa dela.

Borondate kontua dela baietsi du, halaber, Begoña Artetxe bizilagun ohiak. Hark 8 urte beteko zituen aurten apartamentu horietako baten alokatzaile gisa, baina egoera ikusita, aitortu du alde egitera behartuta ikusi zuela bere burua, eta La Rosaleda kanpinean (Oiartzun) bizi da joan den abuztuaz geroztik.

Artetxe izan zen, hain zuzen, Arramendi Plataforma sortu zuena Marian Lino bizilagunarekin batera (hark ere Arramenditik alde egin zuen Artetxeren ondoren) orain dela 2 urte inguru, baina etxea utzita ere ez du deslotu nahi izan.

Dozenaka bizilagun "kale gorrian" gelditzeko arriskuan egotea kasualitatea ez dela argi utzi nahi izan du Artetxek: "Urteotako alokatzaileei kontatu zaizkien bertsioak orotarikoak dira; astakeria hutsa". Hark 7 urte eman zituen bertan, baina eraikinen lehen okupaziotik bertan bizi denik ere bada, artean, Lino.

Denbora horretan zehar etxeak betetzen joan direnei horien etorkizunari buruzko informazioari "engainagarri" iritzi dio Artetxek, eta hastapenetara jo du esandakoa arrazoitzeko.

Askotariko bertsioak

"Denetarik esan izan digute" deitoratu du sortzaileak, "Marian [Lino] eta hasierakoei pisua erakustean esan zieten 15 urteak igarota zer gertatuko zen ezjakina zela, ez zegoela araudirik oraindik". Beste bizilagun bati hamabostaldia igarota erosteko aukera izango zuela azaldu zioten, eta ordura arteko alokairuan inbertitutakoa deskontatuko zitzaiola, kasu horretan, azken preziotik.

Deskontu hori ez da existitzen. "Hemen bizi garenok kanpotik datorren erosle baten prezio berbera ordaindu beharko genuke etxea eskuratzeko", dio Gabarrik. Azken horri honako azalpena eman zioten sinatzerako orduan: "Epea pasata salgai jarriko dira, baina lasai, orduan zerbait egingo da zuen alokairuak mantentzeko".

Artetxek aitortu du hari informazio osoagoa eman ziotela, erosteko aukeraren jakitun egin zutenean deskonturik ez baitzioten aipatu. Edonola ere, erosketa hautazkoa zela ulertu zuen hark, eta inolaz ere ez zuela etxea utzi beharko hura eskuratzeko baldintzak izan ezean.

Begoña Artetxe. Arramendi Plataformaren sortzailea: "Eusko Jaurlaritza guztiz deslotu da; urteak daramatza gugandik deslotuta"

Sinaturiko kontratuak zer dioen galdetuta, bide beretik jo du: "Dokumentuak dioena, hitzez hitz, honakoa da: ‘Gutxienez 15 urteko alokairua’". Gutxieneko hori nabarmendu du: "Gutxienez dio, eta ez gehienez. Ez du aipatzen ere hori igarota zer gertatuko den".

"Iruzurrezko" kudeaketa

2007tik honako errentamendu-kontratuak nahiz hutsik gelditu diren etxeen esleipenak nola egin diren ere gaitzetsi du egun kanpinean bizi denak, hitzarmenen luzapenak "iruzurrezkoak" izan direlakoan.

Legez, pisu hutsak betetzeko ardura Etxebiderena eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzarena da; horiek nork okupatuko zituen, ordea, Jaureguizarrek erabaki izan duela salatu du bizilagun ohiak. "Etxebidek zerrendak enpresari helarazi eta hura hasi zen aukeraketa egiten. Etorkizunean erosle bilakatzeko aukerak zituztenei esleitzen zizkieten".

Kontratuen luzapenekin antzeko jarduten zutela azaldu du: hots, horiek Etxebidek egin beharrean, Jaureguizarrek kudeatzen zituela zuzenean. "Eusko Jaurlaritza guztiz deslotu da; urteak daramatza gugandik deslotuta".

Ezjakintasuna da nagusi Arramendi pasealekuko bizilagunen artean, apirilaren 16ra arte ez baitiete jakinarazpen ofizialik helaraziko. Etxebizitzen merkatuko prezioak ikusita, beste edozein alokairu "imajinaezin" zaio Gabarriren familiari [366 euroko alokairua ordaintzen dute orain], eta are zaurgarriago dira orain Pontikako bizilagunak, antzinatasuna galdu baitute alokairu publikoko etxebizitzen eskatzaile gisa. "Gu ez goaz inora", irmo adierazi du, "lau seme-alaba ditut eta ezin naiz kalean gelditu, beste inora joaterik ez dut".

Artetxek garrantzia eman dio eraikina altxatzeko aldeek sinaturiko akordioari: Errenteriako Udalak Eusko Jaurlaritzari utzi zion orubea babestutako etxebizitzak egin zitzan, eta Jaureguizarrek funts publikoak izan zituen horiek eraikitzeko.

"Orain 15 urte zaurgarri zirenek zaurgarri izaten jarraitzen dute", eta horri gor ez egiteko galdegin du. Eskaera garbia da: babes ofizialeko alokairuak mantentzea eta bizilagunek euren diru-sarreren araberako errenta ordaintzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


Eguneraketa berriak daude