Zalantzan jarritako Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2023ko apirilaren 27an, Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBBen LPS) jendaurrean jartzea agindu zuen, Aldizkari Ofizialean 2023ko maiatzaren 10ean argitaratutako agindu baten bidez. Alegazioak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 21ean amaitu zen, epe hori luzatzeko eskaera ukatu egin baitzuen Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak. Gauzak horrela, informazio publikoaren aldia udal-hauteskundeekin batera igaro zen, eta horrek eragin nabarmena izan zuen herritarren eta erakundeen partaidetza-prozesuan, hauteskundeak egin bitartean udalak funtziorik gabe gelditu eta epea laburtu baitzitzaien.

Energia berriztagarrien LPSaren egokitasunaren justifikazioa funtsezko sei printzipio kontuan hartuta egin behar zen: EAEko energia elektrikoaren beharren benetako kuantifikazioa, energia elektrikoa lortzeko prozesuen dibertsifikazioa, energia berriztagarriak sortzeko eredu zentralizatuak ala deszentralizatuak hautatzea, Lurralde Antolamenduaren ikuspegitik kokaleku egokienak aukeratzea, eta plana egiterakoan gardentasuna eta herritarren parte-hartzea nahiz tokiko erakundeen subiranotasuna errespetatzea.

Jakina da EAE bere lurraldetik kanpo sortzen diren energia-iturrien mende dagoela erabat; horregatik, beharrezkoa da kontsumoa murrizteko eta energia-kontsumo txikiagoa eskatzen duten jarduerei pizgarriak emateko politika ezartzea. Hau da, energia-kontsumo txikiagoa dakarten produktuak sustatu beharko lirateke merkatuan, materialen eskurapenetik hasi eta ekoizpen nahiz ondorengo banaketa prozesuaren balio-kate osoa kontuan hartuta.

Alabaina, energia elektrikoaren beharrizanei buruzko eztabaidarik ez da eman: funtsean, etekin ekonomikoak metatzeko logika kapitalistari jarraiki, LPSak eskala handiko proiektuak ezartzeko balizko kokapen ugari planteatzen ditu. Nazioarteko kapital-funtsek babestutako proiektu horiek, gainera, sare elektrikoa nazioarte mailan energia garraiatzeko korridore handiekin lotzeko aldi berean bultzatzen ari diren egitasmoekin batera heldu dira. Ondorioz, planaren estrategia ez dago inola ere tokiko hornidurara zuzenduta, EAEn sortutako energia Europako beste kontsumo-gune batzuetara esportatzera eta komertzializatzera bideratuta baizik. Sorkuntza-lurraldeak zinez 3.0 energia-koloniak bihurtzera darama eredu horrek.

Energia berriztagarria sortzeko instalazio mota ezberdinak planifikatzeko tresna izan behar luke LPSak, baina egungo proposamenak zentral eolikoak edo fotovoltaikoak lehenesten ditu batez ere, autokontsumoaren eta sorkuntza deszentralizatuaren eta banatuaren kaltetan. Hori dela eta, ez da gai gizarte-eragileen artean ahalik eta adostasunik handiena lortzeko, ezta lurralde-antolamenduaren arloko irizpideetara egokitzeko ere. Hala, Lurralde Antolamenduaren Artezpideen (LAA) eta Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eremu funtzionaletako Lurralde Plan Partzialen hainbat zehaztapenekin talka egiten du.

EAE bere lurraldetik kanpo sortzen diren energia-iturrien mende dago erabat; horregatik, beharrezkoa da kontsumoa murrizteko eta energia-kontsumo txikiagoa eskatzen duten jarduerei pizgarriak emateko politika ezartzea

Izan ere, lurralde osoa ustiapen-baliabidetzat hartzen duen irizpide baten arabera idatzi da LPSaren egungo proposamena. Planaren helburua da zentral eolikoak eta fotovoltaikoak sustatzen dituzten enpresentzat energia sortzeko aukera ahalik eta errentagarriena eskaini dezaketen gune asko ezartzea, soilik ekonomiari dagokionez. Hartara, alde batera utzi dira mendietan zentral eolikoak bereizi gabe eraiki ez daitezen Lurralde Antolamenduaren Artezpideetan ezartzen diren premisak. Halaber, planak alde batera utzi ditu lurzoru urbanizaezinen erabileraren inguruan Nekazaritza eta Basogintzaren, Itsasertzaren, Ibai eta Erreka Ertzen eta Hezeguneen Lurralde Arloko Planetan ezartzen diren erregulazioak. Ildo honetan, nabarmenak dira indarrean dauden Eremu Funtzionaletako Lurralde Plan Partzialekiko bateraezintasunak, bai eta Udalen plangintzetan lurzoruaren erabilera zehazten duten arauen urraketak ere.

Kontraesan horiek energia berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren egungo proposamenaren deuseztasun osoa edo partziala dakarte berekin, Lurralde Antolamenduari buruzko Legeak ezartzen duenaren eta arau-hierarkiaren irizpidearen arabera.

2021ean izapidetzen hasi zen LPS hau adostasun sozialik txikiena ere izan gabe eta lehenbailehen onartzeko xedeak argi eta garbi erakusten du plana interes pribatuen mende dagoela. Lurraldearen antolamendua bere jatorritik ezaugarritu duten arauen espiritua aldatzen du horrek, gutxietsi egiten baitu interes komunari zuzendutako planteamendua izan beharko lukeena, natura- eta landa-ingurunea errespetatuz.

Zentral fotovoltaikoak eta eolikoak masiboki instalatzeak eragin handia du ingurumenean, eta paisaiari eragindako kalteak ez ezik, azpiegitura horien eragipean diren jarduera eta gizarte-egitura ere behin betiko eta atzera bueltarik gabe aldatzen ditu. Horregatik, plan hau birplanteatu egin behar da, eta proposatutako ereduaren egokitasunari buruzko azterketa sakona egin behar da, batez ere interes sozialari erantzuteko. Plan horrek dakartzan arriskuei dagokienez, kontrako txostenak egin dituzte foru aldundietako sail teknikoek, baina ez dira kontuan hartu. Era berean, beren eskumenen esparruan plan horrek dakartzan legezkontrakotasun urbanistikoak salatu dituzten udalak ere utzi dira alde batera. Kalteturiko udalek ez dute inolako erantzunik jaso.

Bereziki larria da tokiko erakundeek eta udalek energia berriztagarrien LPSaren idazketan parte hartu ez izana, are gehiago landa-lurzoruan proposatzen diren zentral energetiko horiek udalerrietako hirigintza- eta lurralde-arauekin bateraezinak direnean, eta kasu askotan eremu babestuei eragiten dietenean. Era berean, kezkagarria da zentral fotovoltaikoen kokapen ia guztiak interes estrategikoa duten balio agrologiko handiko nekazal-lurretan aurreikusten direla.

Horri gehitu behar zaio interes gatazka nabarmena gertatzen ari dela, energia berriztagarrien LPSa egiteko eskumena duen saileko titularra haren ingurumen-inpaktua ebaluatzen duen bera baita.  Honi dagokionean, planaren ingurumen-inpaktuari buruz ingurumen-organoak eman behar duen  nahitaezko ebazpena argitaratzeke dago, baina ingurumen-organo hori eta energiaren arloan diharduen industria organoa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sail bereko Orcajo jaunaren zuzendaritzapean daude bi-biak, eta hori ezohiko egoera irregularra da, noski.

Gaur egun, hainbat Udalek, Administrazio Batzordek, elkartek eta herritarrek energia berriztagarrien LPSari 4.000 alegazio aurkeztu genizkionetik zazpi hilabete igaro direnean, oraindik ez dugu erantzunik jaso Plan hau izapidetzeko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailetik.

Bitartean, eta EEBBen LPSa onartu gabe dagoela, zentral fotovoltaikoen eta eolikoen proiektuak EAEko lurralde osoan zehar zabaltzen segitzen dute, nahiz eta hedapen horrek ez duen inolako balio juridikorik. Ondorioz, arbitrariotasun nabarmena dago, zuzenbide-estatua degradatzen duena eta herritarren aurka doana, landa-eremua eta ingurune naturala arriskuan jartzen baititu.

Mugak non daude?

Apirilaren 13an Azpeitian egingo dugun manifestaziora gonbidapena luzatzen dizuegu. Etorri gurekin!

Igor Bernaola eta Jon Arias, Euskal Herria Bizirik Sarearen partaideak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Eguneraketa berriak daude