Gaur egun, zaintza sistemen etenari buruz hitz egin dezakegu; izan ere, kontuan hartzen al dugu gaur egungo zaintza sistemako fluxu guztien Continuuma? Hau da, kontuan hartzen al da baliabide naturalen erabilera gobernatzen duten legeak, horiek sostengatzen dituzten bizi-beharrak, lurraren zaintza lanetan jarduten dutenen lan baldintzak edota pertsonen zaintza lanetan atsedenaldiak eta askatasun eskubidea?
Ez al gara ba maiz gure egunerokoan Continuum horren bilaketan ibiltzen eta talka egiten dugu egiturazko zaintza krisiaren eraginez sortutako etenekin? Fluxu eta bizitza horien guztien arteko erlazioa aitortu, birbanatu eta demokratitzatzeko, beharrezkoa da prozesu eta mekanismo eraldatzaileak aktibatzea. Continuuma-ren konexiorako ezinbestekoa da, besteak beste, ekonomiak prozesu biologikoekin, biologiak hirigintzarekin, antropologiarekin eta politikarekin, kulturak eta sorkuntza kontsumoarekin eta hezkuntzarekin… dituzten loturetan sakontzea, eta jakintza-alor anitz horien elkarloturatik zaintza publiko-komunitariorako proposamenak sortzea.
Zaintza sistemaren Continuum-erako ekodependentzia eta interdenpendientziarekin konektatzera eta elkarlotzera eramaten gaitu; eta gure eguneroko ekintza orotan jabetzera zein den operatibizatzen duen subjetibotasun kolektibo eta politikoa.
"Gogoeta mota oro zainketaren praktika bat da; beraz, oso garrantzitsua da pentsamenduek zer pentsatzen duten, istorioek zer kontatzen duten. Ez da egia denak balio duenik. Hausnartzea eta sortzea ekintza-pentsamendua-zaintza ekintza bat da", Donna Haraway.
"Bizimodu duina eraikitzeko oinarria da zaintza, gure gorputzen eta gure komunitateen iraunkortasunerako ezinbestekoa" Azaroak 30eko Greba Feministarako landutako Herri Akordioa.
• Biodibertsitatearen aberastasun maila: batez beste %69 jaitsi da espezieen populazioa 1970az geroztik. Biodibertsitatearen galera ekoizpen eredu produktibista, intentsibo eta artifizilizatuekin dago zuzenki erlazionatuta (akuikultura, agroindustria, baso landaketak ez birsortzaileak…) (Planeta Bizia Txostena)
• 2018an EAEn ordaindu gabeko etxeko lanen balioa Barne Produktu Gordinaren %28koa izan zen (Eustat)
"Pertsonen ongizate fisiko eta emozionala egunero eta belaunaldiz belaunaldi birsortzen duten jarduerak", Amaia Perez Orozco.
• Etxeko eta zaintza lanen %70 inguru emakumeek egiten dituzte (EAEko denbora aurrekontua)
• Etxeko langileen %80 emakumeak dira; %30 egoera administratibo irregularrean daude, %50 ez dute babes ekomomiko nahikorik (Emagin).
• EAEn adinekoen egoitzen titulartasun publikoa ez da %9ra iristen; Nafarroan 71 egoitzetatik 2 bakarrik dira publikoak (LAB)
• Europan nekazaritzarako banatzen diren laguntzen %30 soilik jasotzen diztuzte emakumeek, eta kopuru baxuagoan (Etxalde eta Bizilur).
• Hurrengo urteetan Euskal Herrian itxas mailaren igoerak, tenperaturen igoera, muturreko fenomeno meteorologikoak eta lehorteak, nekazaritza eta abeltzaintzan zenbait eragina, espezien desagertzea eta alergiak eta arnas aparatuko gaixotasunak areagotzea aurreikusten dira (BC3).
• Gure denboraren %90 baino gehiago igarotzen dugu eremu itxietan, non neurri handiago edo txikiagoan airea kutsatua dagoen (Munduko Osasun Erakundea).
• EAEn 16 urtetik beherako biztanleria populazio osoaren %13 izango omen da 2031n, gaur baino 3 puntu gutxiago; 16 eta 64 urte artekoena %58,8, gaur baino 5 puntu gutxiago; eta adin nagusikoen pisua %28,2 izango omen da, gaur baino 7 puntu gehiago (Eustat).
Guretzat, ekofeminismoa ez da teorikoek eta idazleek garatutako teoria. Kolektibo sozial batean parte hartuta eta beste kolektibo eta erakunde batzuekin harremanetan jarrita eraiki dugun ezagutza da. Eta eraikuntza kolektiboak ikusezin bihurtzeak kezkatzen gaituelako, Desazkunde... [+]
50 inguru herritarrek egun osoko jardunaldia egin dute azaroaren 9an Maeztun, EHn ekofeminismoak gorpuzten lelopean. Goizean Euskal Herriko ekofeminismoak nolakoak diren deskribatzeko hainbat dinamika egin dituzte. Elkarrekin bazkaldu eta kantatu dute eguerdian, eta arratsaldean... [+]
Gure bizitzan zehar, jaberik gabeko zenbat ibaitan bainatu gara? Senarrik gabeko zenbat baratzetatik elikatu gara? Zenbat hazi kreole lorarazi ditugu aitarengandik, osabarengandik edo anaia ezkongabearengandik heredatu ez ditugun lurretan? Azken batean, zenbat emakume ezagutzen... [+]
Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]
Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]
Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]
Ekofeminismoak ekologismoa eta feminismoa artikulatzen dituen begirada eta borroka proposatzen ditu. Horrek irekiera interesgarria dakar, ekofeminismoaren garapenaren zati handi bat ardatz izan duena. Hala ere, irekitasun horrek erronkak eta konplexutasunak ere zabaltzen ditu,... [+]
Zutabe hau esku askoren arteko ereitea da. Idatzi agroekologiko bat, ekofeminismoa sentipentsamendu feminista elikatzeko beste aukera bat bezala proposatzen duena. Uhin horrek lurren desjabetzea, naturaren suntsipena eta sexuen arteko harreman desberdintzailea lotu nahi ditu,... [+]
Sumendi gune okupatua. Gasteiz. 2023ko ekainaren 29an. 9:00ak dira eta lehenengo partaideak ailegatzen hasiak dira. UEUko kideak, antolatzaileak, eta gertuko laguntzaileak dagoeneko espazioa txukuntzen gabiltza. Berehala egiten dugu espazioa gure, edo espazioak gu bere; erraza... [+]