EH Bilduk zaintza partekatuaren 2015eko legea erreformatzeko proposamena egin du, indarkeria matxistagatik auzipetutako gurasoei seme-alaben zaintza partekatua ukatzeko asmoz. Legea berrikustea onartu da Legebiltzarrean: alde agertu dira Elkarrekin Podemos, EAJ eta PSE, abstenitu egin da PP, eta kontra bozkatu du VOXek.
Legebiltzarrak zaintza partekatuaren 2015eko legea berrikusiko du, EH Bilduk lege hori erreformatzeko proposamena egin ostean. Aurreko legegintzaldian bide hori hasi bazen ere, hauteskundeak deitzearekin batera tramitazioa bertan behera geratu zen, eta ostegunean eraman du berriz ere ekinbidea Legebiltzarrera koalizioak. Proposamena onartu egin da; berorren alde agertu dira Elkarrekin Podemos, EAJ eta PSE, abstenitu egin da PP, eta kontra bozkatu du VOXek.
EH Bilduren lege proposamenaren helburu nagusia da indarkeria matxistagatik auzipetutako gurasoei seme-alaben zaintza partekatua ukatzea. Gaur gaurkoz indarrean den legeak soilik “sententzia irmoa” duten gurasoei ukatzen die zaintza, edo epailearen arabera indarkeria “zantzu sendoak” dauden kasuetan.
Erakundeen adierazpenetan oinarrituta, EH Bilduk adierazi du egun indarrean den legeak hainbat adingabe babesik gabe uzten dituela, eta ondorioak larriak izatera iristen direla zenbait kasutan: “Ezin dugu inola ere onartu azkenaldian adingabeen aurrean jazotako emakumeen erailketa, adin txikikoen erailketa edo haurrei egin zaien jazarpen sexual edo psikologiko larriak bezalako kasurik berriz gertatzerik”. Mahai gaineratu duten datu baten arabera, hainbat azterketaren arabera indarkeria matxistagatik aldentzeko agindua jaso duten gizonen %97ari haurren bisita erregimena onartu die epaileak, eta zaintza partekatua ere bai hainbat kasutan.
Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona... [+]
Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]
Zein egitura behar ditugu herrian, haurrek herriko erabakietan parte har dezaten edota beharren bat badute bideratzen jakin dezaten? Galderari tiraka esperientzia pilotua egin dute lau herritan eta emaitza ezberdina izan da lauretan. Prozesua gidatu duen Oinherri Herri... [+]
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]
Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du duela 35 urteko egoera berean daudela.
Iruñerriko 18 urteko mutil bati urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote, adimen artifiziala erabiliz institutuko bi ikaskide, bi neska, biluzik irudikatzen zituzten irudiak sortu eta zabaltzeagatik.
Behin eta berriz itzultzen ohi den lanbideak gaia suertatu da ikasturte hartan eskolan. Maistrak, betiko gisan, bat-banaka galdetu die... [+]
“Gehiago Gara” ekimena aurkeztu dute abenduaren 16an Donostian hainbat elkarteren artean, "haurren heriotzaren aurrean naturaltasunez eta humanitatez jardutea posible dela gogoratuz, dagoneko horrela jarduten dutenen erakundeei aitortza eginez, eta alor... [+]
Elkarretaratzea egin dute Iruñeko Udal Plazan datorren ikasturtean Donibane, Mendillorri eta Printzearen Harresi Udal Haur Eskolak murgiltze ereduan (euskara hutsean) bilakatzeko eskariarekin.
Iruñean errepide bat moztu eta jolasleku bilakatu dute hainbat orduz, Getxon klaseak eman dituzte parkean, beste leku batzuetan bizikletek hartu dute kalea; mota horretako 500 ekitalditan 150.000 lagun bildu dira han-hemenka, nagusiki Europan, asteburu honetan: haurrak... [+]
“Oraintxe bertan, zebrabidea berdean gurutzatzea bera arriskutsua da gurean”, kontatu dio ARGIAri Aitziber Sagarminaga Atxuriko eskolako gurasoak. Eskola inguruko espazio falta (espaloi estua dute), segurtasun-eza (Bilboko sarrera-irteera nagusietakoa da) eta autoen... [+]
“Indarkeria bikarioa: emakumeei eraso egiteko seme-alabak erabiltzen direnean” jardunaldiak egin dituzte astearte honetan Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Errealitate lazgarri honetaz ohartaraztea, sentsibilizatzea eta profesionalak psikologikoki eta legalki... [+]
Hezkuntzaren ardura konpartitua dela eta familiaz eta eskolaz harago herria bera eremu hezitzailea dela, herritarrak hezitzaile ere badirela ulertzen du Herri Hezitzaileen Sareak. Otxandiok (irudian) bat egin berri du sarearekin eta dagoeneko 36 herri direla jakinarazi dute.