Zaintza lanen egoera prekarioari aurre egiteko eta zaintza langileen kontratazio duina sustatzeko, sektore horretara diru laguntzak bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak. Irailetik aurrera hasiko dira menpekotasunen bat duten familiei laguntzak banatzen, BERRIAk jaso duenez.
Errealitate Sozialaren Behatokiko zuzendari Patxi Tuñónek eta Pertsonen Autonomia eta Garapeneko Nafarroako Agentziako zuzendari Ines Francések ostegunean aurkeztutako ikerketaren arabera, 10.300dik gora dira menpekotasunen bat dutenak Nafarroan, eta horien ia erdiak pertsona bat kontratatuta du zaintza lanetarako. Alabaina, zaintzako langileen %25,7 kontratu gabe jarduten dela jakinarazi dute Tuñónek eta Francések.
Orobat, kontratupean jarduten duten langileen egoera prekarioa nabarmena da. Batez beste, 800 euroko soldata jasotzen dute hilean 30 orduko kontratudunak.
Datu hauen aurrean, hiru eginahal finkatu ditu Nafarroako lauko gobernuak. “Sektorean enplegua sustatzea, kalitatezko zaintza profesionala eta kualifikatua eskaintzea, eta menpekotasuna dutenei etxean bizitzen segitzeko aukera bermatzea”, esan du Francések.
Helburu horiek lortzeko, diru laguntzak banatuko dituzte irailetik aurrera menpekotasunen bat dutenen familietara, zaintza langile kreditatuak kontrata ditzaten. Horrez gain, sektorea profesionalizatzeko xedez, behin-behineko ziurtagiriak eta formakuntza saioak eskainiko dituzte kreditaturik gabeko langileentzat, baimenak lor ditzaten.
Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.
2020ko... [+]
Zestoa Gipuzkoako Urola bailaran dagoen herria da. 3.800 biztanle ditu. 2019tik zaintza sarea garatzen ari dira: herriko baliabide profesional guztiak koordinatu eta zestoarrek elkar zainduko duten eredu komunitario bateranzko bidea egiten hasi dira. Udalak du egitasmoaren... [+]
Etxeko langile diren eta zaintza lanetan aritzen diren emakumeentzako etxea abian jarri dute Berriozarren. Zortzi pertsonendako lekua duen pisua gaitu dute zaintzan diharduten langileak 6-12 hilabetez espazio duin eta seguru batean bizi daitezen. SOS Arrazakeria Nafarroak eta... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]
Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.
Sakanako pertsona zaharrei babesa emateko proiektu pilotua da Teknoadineko Landab. Bizilagunen parte hartzea “funtsezkoa” dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.
Bizitza Zaintzeko izenpean, ekonomia soziala ardatz duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dute etxez etxeko sei langilek, Urola Kostan (Gipuzkoan). Ideia sinplea da: enpresen irabaziak langileen esku uztea. Merkatuaren prezioak mantenduko dituzte; hau da, erabiltzaileek... [+]
Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.
Iraultza txikien akanpadan parte hartu nuen uztailean, zaintzari buruzko hausnarketa egiteko. Mahaiaren inguruan bost emakume eseri ginen: Arabako etxe- eta zainketa-langileen elkarteko Laura eta Shirley; Denon bizitzak erdigunean taldeko Paula eta Ainhoa; eta Kukuso taldeko... [+]
Donostiako La Paz egoitza Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du, Egiako auzoan. Hain goiz esnatzeak adinekoentzat lan karga handiagoa eta arreta okerragoa ekartzen du.
Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]
Maria Josefari alzheimerra diagnostikatu ziotenetik ahizparen eta alabaren artean zaintzen dute; gaixotasunak eragindako beldurrez, zailtasunez eta zamaz mintzatu da Maite, Maria Josefaren alaba.