Zaintza, familia zabala eta greba feminista


2023ko azaroaren 24an - 11:26
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azkeneko 2.500 bat urteetan gizakion bizitzari “zentzua” eman liezaiokeen xede bila dabil Filosofia. Emaitzarik ala amaierarik gabeko ariketa izan daitekeela sumatzen dugun arren, lan hori erabat beharrezkoa dela uste dut.

Ez litzateke txarra izango, ordea, saiakera horrekin batera bestelako ariketa batzuk ere egitea. Esaterako, aberasgarria da oso gu aurretik egon diren pertsonei, taldeei eta kulturei so egitea, gure espeziea orain arte bizirik iristeko bidea ez baita batere xamurra izan. Zer nolako trikimailu, tresna edota euskarri izan zituzten, gu bezalako izaki xelebreak gaur arte irits daitezen?

Familia Zabala

Munduko kultura gehienen tresnetako bat Familia Zabala da. Ez dezagun pentsa, berriz, Familia Zabalak seme-alaba asko munduratzea esan nahi duenik. Antolaketa eredu hori nagusiki ahaidetasunean oinarritzen bada ere, ezaugarri askoz konplexuagoak ditu. Familia Zabala askotan ahaidetasun sinbolikoak elkartutako kideek osatzen zuten, gertuko komunitatea sortuta, sare iraunkorra eratuta eta zaintza kolektiboaren ardura banatuta.

Bi eremu nagusi egon ohi dira: Familia Zabalaren gune intimoa eta sare eraginkorra. Bi eremu horiek erabat beharrezkoak dira pertsona ororentzat bizitzak dituen gorabehera materialak, sozialak, kulturalak eta psikologikoak artatzeko. Gune intimoan etxeko guztiak, gurasoak, izeba-osabak, aiton-amonak, lagun minak, kokatzen dira; sare eraginkorrean, beste ahaideak, lagunak eta auzokideak. Komunitate horien ardura ziren bizi-kalitatea, bizipoza, gaixoak zaintzea, zaharrak babestea, umeak heztea, gatazkak ondo kudeatzea

Hamaika ikastaro eta maskulinitate berriari buruzko saiotara joanda ere, gure pribilegio guztiak ez ditugu baztertuko. Baina behintzat saiakera zintzoa egin dezagun, sar gaitezen buru-belarri zaintza kolektiboaren lan mardulean

Baina eredu hori birrindu zuten hainbat eragilek. Jauntxoek, erregeek, elizak eta enparauek mende luzez jo zuten berdinen arteko sare horiek deuseztatzera. Egitura guztiak birrindu eta berrosatu behar ziren agintarien mesederako eta herri xumearengan menpekotasuna lortzeko.

Azkeneko zartako handiena kapitalismo korporatiboak eman du, jendarte sareak erabat txikituta, bakoitzak bere zilborrari baino ez diola begiratu behar proposatuta, eta asegaitza izango den hedonismoa elikatuta.

Zaintza

Egun, zorionez, “zaintza erdigunean” agenda soziopolitikoaren erdigunean dagoen leloa da, baita zaintza negozio bilakatu nahi duten eragile ziniko askoren ahotan ere.

Haatik, etiketa berrien itxura hartzen duten aldarrikapen asko, beste hainbat aldarrikapenekin gertatzen den bezala, betiko eskaera historikoak dira.

Jendarte guztien antolaketaren helburu nagusia taldearen zaintza da. Bizitzaren etapa guztietan norbanakook taldearen laguntza behar izaten dugu. Gertukoen babes sarea hausten eta husten bada, gure menpekotasuna erabatekoa da. Zenbait ereduren arabera, estatuek ala bestelako erakunde publikoek hutsune horiek betetzeko agindua dute. Aldarrikapen hori zuzena izanagatik ere, indibidualismoaren ereduari egurra ematen ez badiogu, ez da aski izango. Jendarte-sareak eta gertuko subjektu kolektiboak ere berreraiki behar ditugu.

Greba Feminista Orokorra

Hilaren 30ean Mugimendu Feministak greba orokor baten deialdia egin du. Zaintza publikoaren aldeko deia da, baita zaintza kolektiboaren aldeko aldarria ere.

Deialdiaren muinak bete-betean asmatu duelakoan nago. Familia Zabalen sarea eroritakoan, jendarte-egitura ahultzen ari direlarik, dena komertzializatu nahi duen kapitalismo korporatiboaren erasoaren aurrean, berriz ere, emakumeen bizkarren gainean “bota” nahi dute zaintzaren ardura. Neurri estrukturala duen arazo larri hau bi tokitatik baizik ezin da bideratu. Hau da, greba deialdia egiten dutenek esaten duten lez, babes publiko zorrotza eskatuta, eta zaintza kolektiboa saretuta.

Ziria ederki sartu ziguten. Etxezuloan aspertzen ziren emakume burgesek lanera joatea eskatu zuten, munduko emakume gehienek, baita Euskal Herrikoek ere, bizitza osoa lanari ematen ziotela ahaztuta. Maitasun erromantikoaren mitoa bizitzaren ardatz nagusia izan daitekeela sinetsarazita; familia nuklearra autonomoa izan daitekeela ametsarazita; etxebizitza eskubide nagusi bat izan beharrean, negozio itzela izan daitekeela pentsarazita.

Egun, gure piramide demografikoak harrapaturik, kapitalismo korporatiboak sortu dituen fikziozko beharren menpe, sindikatua ordezkatu duten psikiatrak aholkutako botikei loturik, etxean lortzen ez duguna gimnasioko erronka berrien bidez ase dezakegula sinetsita, zaintzaren krisi larria pairatzen dugu.

Josebe Iturriozek dioen moduan, ziurki gizon heterosexualok (batik bat iragan den mendeak hazitakook) ezin gara feministak izan. Hamaika ikastaro, saiakera eta maskulinitate berriari buruzko dozenaka saiotara joanda ere, gure pribilegio guztiak ez ditugu baztertuko. Baina behintzat saiakera zintzoa egin dezagun, sar gaitezen buru-belarri zaintza kolektiboaren lan mardulean. Hilaren 30ean egin dezagun bat greba feminista orokorrarekin.

Agian filosofoek askatu nahi duten enigma, bizitzaren xedea, alegia, ez dugu inoiz askatuko, baina hel diezaiogun gure aurrekoek heldu zioten erronka nagusiari, elkar zaintzari; ulergarria eta ukigarria izan daitekeen erronkarik garrantzitsuena.

Patxi Azparren, antropologia sozial eta kulturalean lizentziaduna

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


Eguneraketa berriak daude