Langile guztiok dakigu greba orokorra nola egiten den, eta zer ondorio dituen. Baina ez genekien greba feminista orokorra egin zitekeenik, ezta eraginik izan zezakeenik ere. Mugimendu Feministak konplexuak alde batera utzi eta erakutsi du zaintza jendarte osoaren auzia dela eta ez “emakumeen kontua” edo “feministen aldarria”, eta badela garaia zaintza sistema iraultzekoa eta, batik bat, gizonek eta instituzioek ardura hartzekoa. Mugimendu Feministak erakutsi du greba feminista orokorra posible baino gehiago, beharrezkoa zela. Nahiz eta batzuek ez duten ulertu –nahi izan–.
Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du zein jarraipen apala izan duen grebak, batik bat Osakidetzan. Beste behin, entzungor egin die milaka eta milaka pertsonen oihuek egin dizkien interpelazioei, EAJk jarraitu du zaintzaren aldeko diskurtso hutsala eta zuritzailea egiten, eta greba gutxietsi nahi izan du. Bide beretik jo dute beste hainbatek ere, esanez greba orokorretan han-hemengo komertzioak itxita egoten direla eta mundua gelditzen dela. Ez, azaroaren 30ean ez da mundua geratu, baizik lurrikara sortu da Hego Euskal Herriko herri, hiri eta landa eremuetan. Zaintza publiko komunitarioaren eta berehalako aldaketen beharrek kaleak astindu dituzte, eta Mugimendu Feministako kideek denbora luzeko hausnarketen –eta eztabaiden– ostean proposatutako greba eredua arrakastaz jendarteratu dute goizean goizetik.
Zergatik kostatu zaie ulertaraztea zaintza eta bizitza erdigunean jartzeko greba egin behar zela? Zergatik izan dituzte oztopoak eta errezeloak, Martxoaren 8ko emakumeen grebetan izan ez dituztenak? Greba feminista orokorrak deserosotasunak piztu ditu alde guztietan, barru zein kanpo. Besteren artean, Mugimendu Feminista 2018 eta 2019ko grebetatik harago joan delako: M8etan emakumeen eskubideen aldeko askotariko eskaerak egin izan dituzte, baina A30ean ondo findutako Herri Akordioa betetzeko eskaera izan dute ardatz. “Desagerrarazi etxeko langile egoiliarren erregimena, utzi zaintza pribatizatzeari, utzi bertan behera Atzerritartasun Legea, bermatu etxebizitza eskubidea...”. Neurri jakinak bezain egingarriak dira, borondatea egonez gero. Eta deserosoa da sentitzea fokua norbere gainean jartzen dutela, patriarkatuari izen-abizenak jartzen dizkiotela, bai erakundeetan bai etxeetan.
Deserosoa da, baita ere, feministek onartzea grebak badituela hutsune batzuk, “ez gaude denak, etxeko langileak falta dira” oihukatuz betetzen ez direnak. Mugimendu Feministarentzat ere erronka izan baita greba antolatzea, eta argi geratu da eragile guztiak ez daudela konforme Herri Akordioarekin edota hura jendarteratzeko moduarekin, prozesuan parte hartu nahi izan ez dutelako edota kanpo sentitu direlako. Ez dago zalantzarik Mugimendu Feministak kritikak entzun dituela, eta aurrez egin bezala, hutsuneak lantzen jarraituko duela.
Baina azaroaren 30a mugarri izan da, eta hori Mugimendu Feministari esker izan da. Erronka gainditu dute antolatzaileek, eta greba egiteko modu berria erakutsi digute. Egun osoko antolaketa eredugarria izan da: piketeetan ederki neurtu dute nor geldiarazi eta non eman azalpenak; interpelazioak toki estrategikoetan egin dituzte, eta hitza hartu dute zaintza lanetan protagonista diren zaintzaile arrazializatuek zein zaharren egoitzetakoek; manifestazioetan indar erakustaldia egin dute, ez baitu edonork biltzen hainbeste jende euripean. Hilabete askotako aurre lanketa plazaratzeko eguna izan da, eta sindikatu eta eragileekin egindako lanaren fruituak ikusi dira. Halere, garrantzitsuena zera izan da: azaroaren 30a antolakuntzarako, politizaziorako eta saretzeko eguna izan zela.
Pandemiaz geroztik itzalita zegoen Mugimendu Feminista antolatuta eta jendetsu itzuli da Euskal Herriko plazetara. Eta greba egunetik harago, lorpen nagusia izan da herriz herri ehundutakoa: zaintzaren kontzeptuaren inguruko eztabaida zabaldu dute, militanteak aktibatu dituzte, eta talde mistoak osatzeko ausardia izan dute; modu berriak probatu dituzte, hanka sartzeko beldurrik gabe. Jada ezinezkoa da A30eko aldarriei entzungor egitea, beraz, senti dezagun deserosotasuna: “Hau hasi besterik ez da egin”.
Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak bide ematen digu ekonomian genero ikuspegiak ekartzen duen begirada berriaz eta emandako urratsez hausnartzeko. Ekonomia konbentzionalak soilik etekinak lortzeko ahalegina egiten duen bitartean, genero ikuspegiak jendartearen eta... [+]
Eguraldi gogaikarri, hotz eta euritsu batek Donostiako greba feminista lagundu zuen. Grebak estereotipoak hautsi eta adinekoen zaintzaileek emakume langile gisa dituzten eskubideak eskatu ditu, etxeko langile gisa kontratatuak baitira. Greba feminista orokorra! oihuka ibili... [+]
Herri Akordio bat osatu dute prozesu honetan batu diren mugimendu feminista, eragile sozial eta sindikatuetako kideek. Greba Feminista Orokorra “mugarritzat” jo dute.
Zaintza sektoreko langileen baldintza txarrak eta zaintza zerbitzuen kalitatearen okertzea salatu dituzte. Sektore feminizatuetan borrokan diharduten emakume langile asko batu dira mobilizazioetara; Correosek eta beste hainbat enpresak azpikontratatutako garbitzaileak,... [+]
Euskal Herriko feminismoarentzako gu guztion bizitzak badira nahikoa arrazoi greba orokor bitartez karrikak inarrosteko, berdin etxe barnak ere. Denon bizitzen aldeko aldarriak eta ideiak berak badakarzkielako, bere baitan, bateren batzuek oasitarako duten jendarte hau... [+]
Mugimendu Feministak ausardiaz jokatu du, lan handia egin du, eta zaintza, bizitza, erdigunean indartuta jarri du. Eragileen artean egin den elkarlana ere garrantzitsua izan da. Azaroaren 30ean Euskal Herriak urrats handia egin du. Gaur egungo zaintzaren eredua irauli egin behar... [+]
Elikadura Burujabetzaren alde gauden emakume baserritar feministak gara eta ohituak gaude gure proiektu txiki agroekologikoak ez direla errentagarriak entzuten. Ez baititugu produkzio sistema oso mekanizatuak edo teknifikatuak erabiltzen, gure sistemak ez baitira bere tratamentu... [+]
Iruñea
(Argazkiak, ARGIA CC BY SA)
(Argazkiak: Ekinklik)
[+]
Greba Feminista Orokorra “historikoa” izan dela adierazi du Denon Bizitzak Erdigunean koordinakundeak, egunaren balorazioa egitean. Egungo zaintza ereduak baztertuen dituen sektoreak hartu ditu gogoan, eta enpresari, instituzio eta alderdiak salatu ditu feminismoari... [+]
Azaroaren 30ean ARGIAk greba egingo du, gizarte mailan zaintza krisi gordina bizi dugula ikusten dugulako eta bat egiten dugulako zaintza publiko eta komunitarioaren defentsan mugimendu feministak eta hainbat gizarte eragilek planteatu dituzten helburu zehatzekin. Atari honetan... [+]
Neska gazteok ez dugu zaintzen, guk ez dugu grebara joateko arrazoi garrantzitsurik. [...] Zeren “benetako” arrazoiak, “benetako” lana, “benetako” greba, “benetako” dena beste batzuena baita beti.