Zaintza Babestu federazioa osatu dute adinekoen eskubideen aldeko hainbat elkartek

  • Babestu Araba, Babestu Bizkaia, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteek denbora daramate zaintza sistema "publiko eta duina" aldarrikatzen norbere bidetik, baina orain indarrak batzeko beharra ikusi dute. Horretarako, Zaintza Babesten federazioa sortu dute. Zaintza eraldatzeko bidean, egoitzetako egoiliarrek eta senideek esateko dutena entzuteko eskatu diete instituzio publikoei.

Babestu Araba, Babestu Bizkaia, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteek Zaintza Babesten federazioa sortu dute.

2022ko abenduaren 30ean - 11:09

Adinekoen eskubideen alde indarrak batze aldera, Zaintza Babesten federazioa sortu dute Babestu Araba, Babestu Bizkaia, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteek. Zaintza zerbitzuen erabiltzaileen eta senideen ordezkari gisa, "sistema publiko eta kalitatezkoaren" alde borrokan ari dira norbere bidetik. Federazio bateratuan biltzeko beharra ikusi dute orain, ordea, “administrazioak entzungor” egiten diela ikusirik.

Elkarteek norbere lanarekin ere jarraituko dute, baina aurrerapauso batzuk denen artean ematea adostu dute. Elkartasun horren fruitu den Zaintza Babesten federazioa aurkeztu zuten Bilbon ostegunean. Lehenik eta behin, EAEko eta Nafarroako instituzio publikoei exijitu diete zaintza sistema "duin" baten eraikuntzan egoiliar eta senideen hitza aintzat hartzeko. Izan ere, uste dute eztabaida foroetara gonbidatzeak irudia zuritzeko soilik balio duela, gero ez badituzte ekarpenak entzungo.

Egoitza publikoak "desagertzear"

Zaintzaren pribatizazioan jarri dute jopuntu nagusietako bat; egoitza publikoak “desagertze bidean” daudela salatu dute, "administrazioek hori ahalbidetzen dutelako". Gogorarazi dute enpresa pribatuen helburua "etekin ekonomiko handiena ateratzea dela, ez zerbitzuaren kalitatea bermatzea". Azaldu dutenez, egoitza ugari diru publikoz hornitzen diren arren, "esku pribatuek" kudeatzen dituzte.

Zaintza langileen grebarekin bat egin dute, "beraien duintasunaren eta egoiliarrenaren alde"

Modu berean, federazioaren aurkezpenean babesa adierazi diete greban dauden eta egon diren zaintza langileei. Are, lotuta doazen borrokak direla uste dute: “Lan baldintzen prekaritateak, langileen duintasunari ez ezik, egoiliarrenari ere eragiten die zuzenean”. Besteak beste, salatu dute egungo ratioekin ezinezkoa dela zerbitzu egokia ematea.

Zaintza Babesten federazioa jendarteratu baino lehen, pasa den urrian manifestu bateratua egin zuten elkarteek. Aurkezpenean hizpide izan dituzten aldarrikapenak xehetzen dituzte bertan. Eskakizunetako bat da egoitzetako ikuskaritza handitu eta hobetzea: “Ikuskatzaileen plantillak handitzea eskatzen dugu, bai eta beren lana independentzia osoz egiten dutela bermatzea ere”. Ez dute begi onez ikusten, hortaz, ikuskaritzak aurrez abisatuak egotea.

Irakurri hemen Babestu Elkarteko eta Zaintza Babesten federazioko kide Xabier Monreali urrian eginiko elkarrizketa: "Zahartuta dagoen gizarte batean bizi gara, baina fokua ez da adinekoengan jartzen".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adinekoen zaintza
Herri bat bere zaintza eredua sortzen

Zestoa Gipuzkoako Urola bailaran dagoen herria da. 3.800 biztanle ditu. 2019tik zaintza sarea garatzen ari dira: herriko baliabide profesional guztiak koordinatu eta zestoarrek elkar zainduko duten eredu komunitario bateranzko bidea egiten hasi dira. Udalak du egitasmoaren... [+]


Asier Uriarte
“Zaintzan lan egiten duten emakumeek beraiena den espazioa izan dezaten, lo egiteko eta komunitatea sortzeko”

Etxeko langile diren eta zaintza lanetan aritzen diren emakumeentzako etxea abian jarri dute Berriozarren. Zortzi pertsonendako lekua duen pisua gaitu dute zaintzan diharduten langileak 6-12 hilabetez espazio duin eta seguru batean bizi daitezen. SOS Arrazakeria Nafarroak eta... [+]


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


Irati Mogollon
“Aurreikuspen onenetan, gazteen kopurua bikoiztuko dute nagusiek eta kasurik okerrenean boskoiztu. Zaintzari buruz hausnartu behar dugu”

Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.


Aukeratu gabeko bakardadea prebenitzeko proiektu bat martxan jarri du Nafarroako Gobernuak Sakanan

Sakanako pertsona zaharrei babesa emateko proiektu pilotua da Teknoadineko Landab. Bizilagunen parte hartzea “funtsezkoa” dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.


Proposamen bat zaintza eredua aldatzen hasteko

Bizitza Zaintzeko izenpean, ekonomia soziala ardatz duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dute etxez etxeko sei langilek, Urola Kostan (Gipuzkoan). Ideia sinplea da: enpresen irabaziak langileen esku uztea. Merkatuaren prezioak mantenduko dituzte; hau da, erabiltzaileek... [+]


2023-10-11 | ARGIA
Elizondoko adinekoen egoitza publifikatu du Baztango Udalak

Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.


2023-09-04 | Mati Iturralde
Zaintzaren iraultza

Iraultza txikien akanpadan parte hartu nuen uztailean, zaintzari buruzko hausnarketa egiteko. Mahaiaren inguruan bost emakume eseri ginen: Arabako etxe- eta zainketa-langileen elkarteko Laura eta Shirley; Denon bizitzak erdigunean taldeko Paula eta Ainhoa; eta Kukuso taldeko... [+]


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Donostiako La Paz erresidentzian adinekoak goizeko 6:15ean esnatzen dituztela salatu du ELAk

Donostiako La Paz egoitza Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du, Egiako auzoan. Hain goiz esnatzeak adinekoentzat lan karga handiagoa eta arreta okerragoa ekartzen du.


Analisia
Publiko-pribatu elkarlana

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]


Zaintzailearen zaintzaz

Maria Josefari alzheimerra diagnostikatu ziotenetik ahizparen eta alabaren artean zaintzen dute; gaixotasunak eragindako beldurrez, zailtasunez eta zamaz mintzatu da Maite, Maria Josefaren alaba.


2023-03-08 | Estitxu Eizagirre
Soraya Agirre, migratu feminista zaintzailea
“Zure zaharra zaintzeko kontratatu behar bagaituzu ez gaitzazu begiratu gainetik, parez-pare baizik”

Euskal Herriko Emakume Migratu Feminista Zaintzaile Soziosanitarioen Elkarteko kidea da Soraya Agirre. Berak orduka egiten du lan zaharrak zaintzen, baina elkarteko %90 egoiliarrak dira, zaintzen duten zaharraren etxean bizi direnak. Alokairua lortzeko eta lan baldintzak... [+]


Eguneraketa berriak daude