Emakume langileon askapenerako proposamenean puntu zentrala izan da historikoki zaintzaren auzia, gure zapalkuntza ezaugarritzen duen gai nagusietako bat baita. Batetik, zaintza sektoreko langileek, lanak berak duen aitortza sozial ezaren ondorioz, dituzten baldintza txarrak; bestetik, zaintza zerbitzuen kalitate eskasa, eta azkenik, zaintza lanek lan banaketa sexualaren ondorioz emakumeongan sortzen duten lan karga.
Aldiz, hainbat izan dira gaiari heltzeko egindako proposamenak, eta eztabaidak indarra hartu du beste behin A30erako deituriko Greba Orokor Feministaren harira. Mugimendu Feministak zaintza esparru osoa berrantolatzeko helburua mahai gaineratu du deialdi horrekin eta irtenbidea instituzio publikoak interpelatu eta presionatzean kokatu dute, azaldu dutenagatik erakundeen ardura baita zaintzarako eskubide unibertsala aitortzea eta bermatzea.
Itaiaren ikuspuntua bestelakoa izan da, ordea. Gure ikuspegitik zaintza lanen problematika interes ekonomiko kapitalistek eragiten dute. Batetik, estatuak enpresarien etekin ekonomikoak babestea du helburu eta, beraz, zaintza lanek ahalik eta kostu gutxien eragitea komeni zaio. Hori dela eta, zaintza lanak familian bermatzea eta sektorera bideraturiko inbertsio publikoan murrizketak egitea beharrezkoa zaio. Bestetik, enpresariak zaintzaren kontura etekin ekonomikoak lortzeko zaintza arloko merkatu sektorea indartzen ari dira, zerbitzuaren pribatizazioaren bidez eta langileen baldintzak eta zerbitzuen kalitatea txartuta.
Enpresariak zaintzaren kontura etekin ekonomikoak lortzeko zaintza arloko merkatu sektorea indartzen ari dira, zerbitzuaren pribatizazioaren bidez eta langileen baldintzak eta zerbitzuen kalitatea txartuta
Instituzioak gizartearen eraldaketarako tresna gisa kokatzea eta estatuaren kudeaketa aurrerakoian sinestea ameskeria hutsa da. Kapitalismoa eta estatua krisian daude eta azken urteetan agerian geratu da instituzioek eskaini dezaketen bakarra ogi apurrak direla. Publikoaz ari garenean, beraz, estatuaren edo administrazioaren kudeaketaz ari gara, eta horrek ez du inondik inora guztion askapena bermatzen. Agian sektore konkretu batzuen pribilegioak mantentzeko balio du, baina egoera zaurgarrienetan dauden emakumeak alboratzen ditu.
Instituzioetan langileon interesak defendatzeko eta bermatzeko aukera bakarra instituzioetatik kanpo indar politiko independentea sortzea da. Horrek berma dezake instituzio burgesen aurrean, proletalgoaren instituzioak gailentzea. Kontrara, instituzioen barruan indar posizioa lortzera bideraturiko proposamenak ez du zapaltzen gaituen kapitalaren markoa gainditzeko aukerarik.
Zaintzaren sektorearen eta zerbitzuaren miseriazko baldintzei eta lan banaketa sexualari aurre egiteko konkretuki, oinarrizko bi aldarri izan behar genituzke kontutan: lehena, zaintza lanen sozializazioa, hau da, zaintza lanak emakumeon ardura izatetik, gizarte osoaren ardura izatera pasa behar dute. Zaintza lanak ezin dira familiako esparru pribatuan geratu, gizartearen antolaketak zerbitzu horretaz arduratu behar du. Bigarrena, guztiontzako soldata berdintasuna. Hau da, klaserik gabeko gizartea. Modu horretan, aberastasun sozialean guztiok egin dezakegun ekarpena aitortzea eta horretatik guztiok aukera berdintasuna jasotzea izan behar dute eraiki beharreko gizarte berriaren oinarriak.
Prozesu horretan ekarpena egiteko tresna politikoa da greba, langileon eskubideak defendatu eta borrokatzeko baliagarria dena. Egunak berak, gure zapalkuntzaren erantzule diren enpresa eta instituzioak seinalatu eta egoerari aurre egiteko kontzientzia garatzeko balio behar du. A30eko Itaiaren mobilizazioek sozialismoaren eraikuntzaren hautua indartzeko helburua dute.
Nadia Perez eta Irene Ruiz, Itaia sareko kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]