Martxoaren 3an Gasteizen izandako gertaerak gogoratzeko deitutako mobilizazioek honako leloa izango dute: "Zaindu gintuztelako, zainduko ditugu". "Aurten, 1976ko Martxoaren 3ko protagonista guztiak gogoratzeaz gain, zaintza sistema publiko baten aldeko borroka aldarrikatu nahi dugu", azaldu dute antolatzaileek. Zaintza-lanak bizitzari eusteko funtsezko direla eta COVID-19ren pandemiak erakutsi bezala, kapitalismo heteropatriarkalak prekarietatera eta esparru pribatura baztertu dituela salatuko dute.
Erdigunean jarri nahi da zerbitzu publiko gehiago eta hobeak garatzeko premia, bai osasun-, zaintza- eta hezkuntza-zerbitzuak, bai zerbitzu horien guztien lan-baldintzak hobetzeko. Hobekuntza horien ondorioz, zerbitzuetako langileak, gehienbat emakumeak eta, askotan, emakume migratuak, pandemiaren hasieratik ari dira borrokan. "Pandemiak agerian utzi du azken hamarkadetan pairatu ditugun gobernu neoliberalen abandonua eta erantzukizun-falta", salatu dute.
Martxoaren 3ko biktimen elkartearen omenaldia 18:00etan egingo dute martxoaren 3ko Plazan, eta manifestazioa 18:30ean aterako da bertatik, Foru Plazan amaituz.
Martxoaren 3an 45 urte beteko dira Espainiako Poliziak Pedro Maria Martinez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda hil zituztenetik. "45 urte geroago, oroimenak bizirik dirau Gasteizen, belaunaldiz belaunaldi pasatuz gizarte-justiziaren, antifaxismoaren eta klase-borrokaren balioak, frankistek iruditeria kolektibotik ezabatu nahi izan zituztenak".
ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuak haserre agertu dira San Frantzisko Eliza Memorial bihurtzeko prozesuaren aurrean. "Aldebakarreko prozesua da, eta ez du euskal gehiengo sindikalak parte hartu. Propaganda politikoko ekintza dela uste dugu, izan ere, prozesu honetan parte hartu duten administrazioak berak dira langileen eskubideak egunerokotasunean gaitzesten dituztenak ", kritikatu dute.
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]
Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.
Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?