Nerabezaroarekin batera izaten ditugun aldaketek ondorio handiak dituzte gure harremanetan. Bizitzaren garai hori iristean, normalean, gurasoekiko haustura egiteko beharra sentitzen dugu. Haustura hori hainbat arlotan egiten da: psikologikoa, estetikoa, etikoa eta, nola ez, fisikoa. Nerabezaroan gure gorputza zeharo aldatu delarik, arrotza egiten zaigu, aldaketak gurasoengandik ere ezkutatzen ditugu. Guraso gehienek ere adin horretatik aurrera seme-alabekiko harreman fisikoa aldatzen dute. Nerabezaroan gure adinekoekin egon nahi dugu, gure egoera berean dauden pertsonekin. Gurasoekiko askatu ditugun hari guztiak gure bidaide berriekin josten hasten gara. Harreman fisikoak ere hor finkatzen dira, eta garai hartan egin ohi da sexu-hautua.
" Ezustean, bat-batean, gure gurasoen gorputzak ukitu behar izaten ditugu, garbitu, apaindu...Gertatu aurretik ez dakigu nola erantzungo ote dugun"
Geroan, guraso izaten bagara, gure harreman garrantzitsuenak bikotearengan eta seme-alabengan kokatzen dira. Gazte garaietako lagunengandik urrunduz eta oraindik gure gurasoengandik aldenduta. Hala ere, oso ohikoa da, umeak koskortu ahala, gure gurasoek laguntza behar izatea. Ezustean, bat-batean, gure gurasoen gorputzak ukitu behar izaten ditugu, garbitu, apaindu...Gertatu aurretik ez dakigu nola erantzungo ote dugun, gertatutakoan ohartzen gara naturaltasun osoaz egoera berrira egokitzeko gai garela. Ohartzen gara ere, une latz horietatik momentu zoragarriak bizitu ahal ditugula, elkar-zaintza baita gure gogoaren sortzaile nagusienetarikoa, nagusiena, agian. Baina, aurreko artikuluan idatzi nuen bezala, gure jendartean bizitzaren pasarteak ez dira lehen bezala bizitzen. Denboraren mugimenduak beldur handia ematen digu, “beti gazte” eta “Piter Pan” bilakatu gara. Aurreko testuan aipatu nituen ezaugarri sozial berriak direla eta, askotan, orain, zaharren menpekotasunak jokoz kanpo harrapatzen gaitu eta traba egiten digu.
Zaharren Egoitzak
Jendarte mendebaldarretan, non bizi-itxaropena horren handia baiten, azkeneko urteetan gure agureak zaharren egoitzetan pilatu ditugu. Familia, bikote eta pertsona harreman berrietan agureek ez dute lekurik, eta ardura erakunde publikoekin banatzeko beharra sortu da. Haatik, gure erakundeetan agitzen dutenen begirada bestelakoa da. Zaharren zaintza garestia da eta gastu horiek “murriztu” nahi dituzte. Zerbitzu publiko horren pribatizazioan aurkitu zuten irtenbide.
Egun, Europako mendebaldeko herri gehienetan zaharren egoitzen kudeaketaren portzentai oso altua multinazionalen esku geratu da. Menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza merkeagotzeko bide bakarra prekarizazioa da. Multinazional horiek langileen baldintzak okertu dituzte, janariaren kalitatea jaitsi, ratioak handitu dituzte... Beraientzat, zaharrak diru-iturria baino ez dira, beste hamaika inbertsioren artean burtsan egiten duten horietako bat.
Eta birusa iritsi zen
Sistema honek dagoeneko zenbait pitzadura zituen ageri, zerbitzu publiko baten pribatizazioan sekula ez baita “aurrezten”. Zerbitzuaren kalitatearen jaitsiera eta multinazionalek atera nahi duten etekin ekonomikoa beti garestiagoa izango da norbaitentzat, dirutan ez ezik, ondorio sozialetan ere. Egoitzetan dauden agureen familiek konpartitutako gela batengatik hilean 3.000 bat euro ordaindu behar izaten dituzte. Aurrezkiak dituztenak urte erdian sosik gabe geratzen dira; dirurik gabe sartzen direnen kuota diru publikotik ordaintzen da. Hortaz, kasinoan bezala, “bankak beti irabazten du”, multinazionalek , alegia.
"Birusa gurera hurbildu denean, kudeaketa ekonomikoa ardatz den zentro hauetako zuzendariek ez dute behar bezala erantzun"
Birusak azaleratu ditu sistema honen gabeziak. Zaharren egoitzak ez baitira ospitaleak. Zaharren egoitzetan dauden pertsonetan denetik dago: gaixotasun kroniko apala dutenak, familiarik gabe geratu direnak, familiak zaindu nahi/ahal ez dituenak... kasuistika zabala, baina ez dira ospitale gisa prestatu, zenbait osasun zerbitzu eskaintzen dituzten arren. Gauzak horrela, birusa gurera hurbildu denean, kudeaketa ekonomikoa ardatz den zentro hauetako zuzendariek ez dute behar bezala erantzun. Lehentasuna gastuetan murriztea delako eta horrelako egoerak aurreikusi gabe zituztelako. Zenbait tokitan ondo jokatu dute; beste batzuetan, aldiz, langileek euren kabuz ahalik eta gehien egin badute ere, baliabide eskasiak gaitzari ate bat zabalik utzi dio. Izan ere, jakina denez, toki askotan hildakoen %60 zaharren egoitzetako erabiltzaileak izan dira.
Eredua errotik aldatu
Premia larria sortu da. Pribatizatutako zerbitzu honek ezin izan du ongi erantzun eta ezin izango die aurrerantzean etorriko diren erronkei erantzun. Arazo estrukturala da, zerbitzu hau birpublifikatzeko beharra dago. Ratioak txikituz, langileen baldintzak eta prestakuntza hobetuz, zerbitzuaren kalitatea bermatuz. Erakunde publikoen behaketa eta kudeaketa zorrotzik gabe, laster beste krisialdi bat pairatuko dute gure zaharrek.
"Belaunaldi guztietakoak elkarrekin bizitzean (elkarren ondoan) dugu irtenbide logikoena"
Hala eta guztiz ere, aldaketa sakonago baten beharra agerian geratu da. Ezin ditugu gure agureak baztertu gure bizitzetatik. Zaharrak gabe ez dugu gure burua ulertuko, zaharrak zaindu gabe ez gara zuzen jokatzen ari. Bistan da, garai bateko familia eredu horiek ez dira itzuliko (zorionez ziurki). Baina gure komunitateak antolatzeko garaian belaunaldien arteko komuneko eremuak birsortzea gure esku dago. Agureak bere adinekoekin egoitzetan pilatu beharrean, bestelako ereduak landu behar ditugu adinduek beste adinekoekin elkar bizitza egiten jarraitu ahal izan dezaten. Belaunaldi guztietakoak elkarrekin bizitzean (elkarren ondoan) dugu irtenbide logikoena. Kultura zaharrek bazekiten eta guk ahaztu dugu. Bizitzaren etapa ezberdinetan rol desberdinak jokatu behar ditugu: zaintzaile, babesle, zainduta, babestuta, laguntzaile, lagundua... Hori guztia komuneko eremuetan gertatzea onuragarria da guztiontzat, pertsona gisa eta kolektibo gisa. Iraganean izan genituen erronkei talde gisa erantzun genien moduan, geroak ekarriko dizkigun erronka berriei ere horrela erantzun behar diegu.
Birus batek ekarri digu errealitatearen gordintasuna, harresiaren beste aldeetan inoiz aldatu ez den errealitatea gordina, gozoa eta samina. Jendarte mendebaldarretan birus batek egiaztatu digu amesten genuen hilezkortasuna ezinezkoa dela, Peter Panak ere zahartzen direla, prekarietatean lan egiten dutenen bizkarretik bizi garela, kartez eraitako gaztelua haize ufada batek bota dezakeela. Agian garaiz gertatu da, eta akaso, garaiz gaude gure jendarte sistema errotik aldatzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]