Jendarte sistema tradizional askotan “gerontokrazia” moduko antolaketa oso ohikoa zen. Gizakiaren historiaren pasarte gehienetan, eta duela oso gutxi arte, aldaketak mantso suertatzen ziren. Jende gutxi iristen zen zahartzarora. Horrela, zaharra izatera iristea salbuespena zen garai hartan. Hori dela eta, taldearen zaharrenak bereziki zaintzen zituzten, jakinduriaren kutxaren jabe baitziren.
Aldaketak emeki gertatzen ziren aroetan, taldeko zaharrek pilatzen zuten informazioa oso baliagarria zen gatazkak, arazoak edo kezkak sortutakoan. Gazteak aholku eske joaten zitzaizkien eta sarritan azkeneko hitza agureena izaten zen.
Egun, berriz, non aldaketek etengabe bata bestearen atzetik abiadura bizian gainetik pasatzen baikaituzten, zaharrek traba egiten omen digute. Bizitza “modernoaren” gorabeheretan ezin omen digute lagundu. Apenas, banketxeko kutxazain automatikoa erabiltzeko gai dira, eta hamaikagarren aldiz telebistako kateen hurrenkera aldatzen dutenean, bilobei eskatu behar izaten diete laguntza.
Familia eredua zeharo aldatu da. Zenbat arlotan, onerako, garai bateko familia hierarkiko eta patriarkalak gogo askeen espetxeak baitziren. Haatik, beste arlo batzuetan galdu dugunak hainbat baliabiderik gabe utzi gaitu.
"XIX. mendean lurra, dirua eta lana salgai jarri ziren. XXI.ean dena, baita gure zahartzaroa ere"
Familia zabalak, hiru belaunaldi, lehengusu, lehengusu txiki eta bizilagunak elkartzen zituenak, babes sare zabala eskaintzen zigun. Bizitzaren gorabeherei aurre egiteko sekula kale egingo ez ziguten bidaideak aurkitzen ziren hor. XXI. mendeko jendarte mendebaldetarretan, ordea, norbanakoa erdigunea bilakatu delarik, norbanako hura, maiz, bakarrik egoten da haize bolada askoren aitzinean.
Familia nuklearra eta indibidualismoa nagusitu dira. Horrek zenbait ate zabaldu badu ere, leiho asko ere itxi ditu. Familia nuklear bakoitzak edota “single” bakoitzak bere kabitxoa behar du; 35 urteko maileguz eskuratuko duen habia. Kabia garesti hori mundu itxia da, gero eta itxiagoa. Bertan bizi den bakoitzak bere txokoa nahi du: bere telebista, bere ordenagailua, bere eremu ukiezina. Multinazional ezagun baten leloak dioen moduan: “errepublika independentea”.
Lehen ateak irekita zituen etxeak, orain gotorleku bilakaturik, “kanpokoek” traba egiten digute. Kanpotar horiek gure zaharrak ere badira.
Zaharrek traba egiten digute eskasa baino eskasagoa dugun aisialdirako; traba egiten digute osasun arazoak dituztelako; eragozpenak sortzen dizkigute mimoak eskatzen dizkigutelako; gure denbora behar dutelako; gu behar gaituztelako.
Eta guk, guk izkin egin diegu. Zaharrak gure bizitzatik landa nahi ditugu, eta zahar-etxeetan txokoratuta geratzen ari dira.
Jendarte-sareak porrot egin du eta hutsunea betetzeko, adi, harrapari bat zegoen: “Merkatua”. Esan gabe doa “Mekatuari” erakunde ofizial nagusiak kudeatzen dituzten alderdiek lagundu dietela arrantzaleku berria topatzen. Dena ez da gure errua, bistan da.
"Familia eredua zeharo aldatu da. Zenbat arlotan, onerako, garai bateko familia hierarkiko eta patriarkalak gogo askeen espetxeak baitziren. Haatik, beste arlo batzuetan galdu dugunak hainbat baliabiderik gabe utzi gaitu"
Familia zabalaren sarean puskatutakoan ez dugu sare alternatiborik josi. Gertuko lagun eta bizilagunekin batera osatzen diren sare horiek beharrezkoak ditugu, erakundeek eskaini beharko lituzketen zerbitzu publikoen lana osatuko luketenak. Zaintza lana langile prekarioen bizkar gainean uztea jendearte osoarentzat kaltegarria da. Izan ere, lan prekario oro kaltegarria da jendartearentzat.
K. Polanyi ekonomista klasikoak idatzi zuen gure jendarte-sistemak kultura tradizionalen hiru ondare merkatarizatu zituela: lurra, lana eta dirua. Kapitalismo basatiaren garai hauetan, merkatalizazioa azken muturrera eraman dute. XXI. mendean, jendarte aberatsetan, zaharrak azoka-produkutu bilakatu dira.
Bikote zaharrek etxea ordainduta izaten dute, sos batzuk aurreztuta, jubilazio-soldata ere gehienetan, gutxi ala asko, hilero kobratzen dute. Hortaz, gazte askok ez bezala, erosteko ahalmena dute. Ondare horiek tentagarriak dira zerbitzu publikoak pribatizatu nahi dituztenentzat. Zahartzaroa negozio itzela da.
XIX. mendean lurra, dirua eta lana salgai jarri ziren. XXI.ean dena, baita gure zahartzaroa ere.
Testu-inguru honetan, ez da harritzekoa sindikatuak egiten ari diren azkeneko greba luzea zahar-etxeetako langileena izatea.. Greba horretan, soldata arrakala; lanen feminizazioa, ratioak eta bestelako aldarrikapen asko daude mahai gainean. Baina horretaz gain, beste zerbait gehiago ere badago jokoan: jendarte-eredua, deshumanizazioa, gizakia produktu bilakatzea.
Patxi Azparren Olaizola
Antropologia sozial eta kulturalean litzentziaduna
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]