Hasi dira auzoetako eta herrietako jaiak, eta igandeko Gure Esku Dagoren ekitaldietaz berreskuratu gabe gaudela, beste jai batzuekin egiten dugu topo; ezohiko jai batzuekin. Oraingo honetan, ez nator nire auzoko jaien inguruan hitz egitera jai ereduaaen adibide izan beharko litzatekeen “Zaharraz Harro “ inguruan baino.
Gasteizko muinorik gorenean topatuta aurkitzen den alde zaharreko jai autogestionatu eta parte – hartzaileak hurbil ditugula, hauen berri emateko aukera ederra da hau. Asko dira honen antzeko adibideak, baina zazpi egunetan zehar auzo honek hartzen duen kolore eta aniztasuna beste edonon ikustea ez da erraza.
Zaharraz Harroko jaiak, auzoko herri mugimendu eta bizilagun ezberdinen arteko asanblada batek bultzatzen ditu. Asanblada eta antolaketaren lan honetara, edozein auzokide dago gonbidatuta, eta beraz, urtez – urte, parte hartzaile berriek egiten dute topo, bakoitzak bere konpromiso mailarekin. Beraz, aurten ere, beste urte guztietan bezala, egitaraua alde zaharreko auzokideez edo berarekin nolabaiteko lotura duten pertsonaz zein kolektiboz osatuta dago.
Hala ere, maila honetako egitarau anitz hau osatzeko ezinbestekoa da auzoko taberna eta komertzio txikien laguntza. Besteak beste, 160 komertzio edota tabernen laguntza lortu dute Zaharraz Harrokoek aurtengo egitaraurako. Auzoko komertzio kopurua hartuta, ia gehienek laguntzen dute jaietan.
Honek guztiak, txosna eta kontzertu erraldoiekin lotutako jai eredua apurtzen laguntzen du, jai eredu tradizionala eta alkoholan oinarrituta dagoen parranda hautsi egiten du. Aurten ere, horrela izango da ekainaren 22tik 28ra bitartean.
Oztopoak oztopo, aurrera
Baina horrelako jai herrikoi batzuk aurrera ateratzeak baditu bere zailtasunak. Askotan hainbeste jende koordinatzea zaila izaten da eta erabaki askok bere denbora behar dute, norbaitek proposatzen duen unetik, guztiek onartzen duten arte. Hain egitarau zabala edukita, hitzaldi batek kontzertu batekin edo antzerki batek eskalada ikuskizun batekin topo egitea ez da batere arraroa, baina material nahikoa eta laguntza nahikoa esparru bakoitzean egotea bermatu beharra dago. Baina gogoekin eta parte – hartzearekin ez dago zeriginik.
Baina horri jazarpen politiko bat gehitzen badiogu, jaiak konplikatu daitezke, bai, baina gehiago batuko da auzoa, ziur. Hala gertatu zen 2012ko ekainaren 30ean, Zaharraz Harroko egitarauaren baitan, auzoko preso eta iheslarien egoera salatu eta hauen senideei babesa eman zien kalejira batekin. Ez zen polizia bertara agertu, baina publiko egindako bideo batzuekin zitazioak hasi ziren etxera iristen, guztira ia 20 urteko espetxe eskaerekin. Guztira hamaika lagun epaitu zituen Audientzia Nazionalak terrorismoa goratzea egotzita, eta bertan aurkitzen ziren, besteak beste, senideak, musika abeslariak edota bertsolariak. Azkenengo hauekin, “Bertsolariak Libre” dinamika sortu zen, zeinetan Euskal Herriko bertsolariek elkartasuna adierazi zieten Iker Pastor eta Jagoba Apaolaza bertsolariei. Azkenean, auzokide guztien babesa jaso ostean bai Gasteizen eta baita Madrilen ere, inputatuak libre geratu ziren.
Eta aurten zer?
Egitarauaz gain, berezitasun handi batekin datoz aurtengo jaiak: hainbeste urtetan zehar lapurtuta eta erabili gabe egon den Santa Maria plaza berreskuratu ahalko dute auzokideek jaietan. Bertan, besteak beste, ehunka lagun batzen dituen bazkari herrikoia egingo da, auzokide bakoitzak nahi / ahal duena eskainiz beste auzokideei bazkari honetan.
Sei esparru nagusi edukiko ditu egitarauak, eta ekintza bakoitza, hauetako batean egongo da kokatuta: dantza, musika, zinea, antzerkia, hitz egin eta eragin, umeentzako ekintzak.
Beste urteetan bezala, eguraldia lagun bada, kalean egingo dira ekintza gehienak, auzoko gune ezberdinak aprobetxatuz aldi berean: parte hartzaile ezberdinek uzten dituzten lokalak edo tabernak, Auzolana pilotalekua, Gaztetxea ..
Zaila da karaktere gutxitan jai hauek laburbiltzea… onena hauetaz gozatzea! Aukera ederra ekainaren 22tik 28rarte Gasteizen, alde zaharrean.
Info +: https://zaharrazharro.wordpress.com/
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]
Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.
Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]
Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]
Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]
Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.