Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Gasteizko Alde Zaharreko jai autogestionatu eta parte hartzaileak: Zaharraz Harro. Auzoko taberna eta komertzio txiki ezberdinek egiten dituzte posible jai hauek.
Gasteizko Alde Zaharreko jai autogestionatu eta parte hartzaileek bederatzi urte bete dituzte; bederatzi urte hauetan, filosofia berdinarekin jarraitzen dute auzoko jaiek. Alde Zaharreko taberna eta komertzio txiki ezberdinek egiten dituzte posible jaiak, auzoko eragileen parte hartze eta antolakuntzarekin batera. Honen atzean dago ere auzoko herri mugimendu eta bizilagunen asanblada bat, jaiak aurrera ateratzeko. Guztira, 90 ikuskizun ugari egongo dira ekainaren 26tik uztailaren 2ra eta “Autogestioaz auzoa adabatzera goaz!” da aurten baliatuko duten leloa.
Besteak beste, aurten, autogestioaz hausnartzeko mahainguruak burutuko dituzte astelehenean eta asteartean, GES, Errekaleor, Auzolana Pilotalekua, Gernikako Astra edo Iruñeako Gaztetxearen parte hartzearekin.
Hala ere, badaude klasikoak bihurtu diren ekintzak. Hauen artean dago, jaietako larunbatean ospatuko duten ginkana: lagun taldeek, eragileek, komertzioek … talde ezberdinak osatuko dituzte ginkana formatuko ekimen parte hartzaileari ekiteko. Aurten, “Paka – Paka. Autodefentsa eta autogestioa” izena jarri diote: 10:30etan hasita, alde zaharreko kaleak okupatuko ditu jolas aldarrikatzaileak.
Gainera, Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren abeslaria ere alde zaharreko jaietan “errotu” da: kontzertua eskainiko du ekainaren 29an, ostegunean, San Markos kantoian, Txapelarri tabernak antolatuta.
Hala Bedik ere bere ekarpentxoa egingo du aurtengo jaietan: aldarrikapen jolasean irratsaio berezia egiteaz gain, bideo txapelketa antolatu du bideoetako taldeak. Eta nola ez, klasikoa bilakatu den Guatekea uztailaren 1ean izango da, Gasteizko Gaztetxean.
Aurten, larunbatean egingo den bazkaria Arkilloseko pasealekuan egingo dute: herri bazkari autogestionatua izango da eta norbanako bakoitzak janaria eta sukaldatzeko tresna ezberdinak eramateko deia egin dute.
Ekainaren 28an TransBolloMari Borroka Eguna denez, kalejira bat egingo dute 19:00etan Kutxi 103tik, 20:00etan Andra Maria Zuriaren enparantzatik abiatuko den manifestazioarekin bat egiteko.
Uztailaren 1ean, bi mobilizazio ezberdinek osatuko dute egun handia. 18:00etan Mozal Legearen aurkako mobilizazioa egingo dute, legearen bigarren urteurrenean. 20:00etan, aldiz, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko kalejira egingo dute Fariñasetik Alde Zaharrena barrena.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]
Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]
Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".
Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]
Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.
'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra.
Autobus-geltokiko parkingean txosnak jartzea debekatu du Lizarrako Udalak. San Benitora lekualdatu nahi ditu, baina Festagirok uko egin dio inposaketa horri. Emakumeentzat leku arriskutsua dela, udalak herriko eragileak jaietako dinamika sozialetik urrundu eta isolatu nahi... [+]
Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.