Hego Euskal Herriko datuei erreparatuta, adinekoen erresidentzietan eragiten ari den heriotza kopuruak askoren arreta deitu du: Araban izan ezik beste herrialde guztietan, positibo gisa zenbatutako hildako guztien erdia edo gehiago horrelako egoitzetan erregistratu da.
Asteartean Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera, herrialdeko zahar etxeetan dauden pertsonen artean koronabirus positiboak 671 dira, duela bi egun baino ia 200 gehiago. Asko zabaldu da birusa denbora gutxian eta horrek erakusten du zaharren egoitzak bihurtu direla, bereziki Bizkaian, baina baita Euskal Herriko beste lurraldeetan ere, Covid-19aren foku arriskutsuenetako batzuk.
155 erresidentziak osatzen dute Bizkaiko zaharren egoitzen sarea eta horietatik 39tan agertu dira kasu positiboak. Kutsatutako adineko pertsonen artean, 147 ospitaleratu behar izan dituzte jada.
Gaixotasunak ez die adineko pertsonei bakarrik eragiten, haiek artatzen dituzten profesionalak ere kutsatzen ari dira: 205 langilek eman dute positibo dagoeneko, Bizkaiko Aldundiak emandako aurreko datuekin konparatuta hamahiru gehiago. Beste 299 langile daude isolatuta, sintomekin baina frogarik egin gabe.
Eta 143 lagun hil dira dagoeneko Bizkaiko zaharren egoitzetan koronabirusaren erruz, Osakidetzak joan den astean emandako datuen arabera –Bizkaiko Aldundia nahiko iheskor agertzen ari da datu hauek emateko orduan, baina zifra gaurkotuagorik eman ez arren, aurreikustekoa da kopurua handiagoa izango dela jada–. Herrialdeko hildakoen %64 dira eta apirileko lehenbiziko astea bereziki gogorra izan zen, 100 heriotza baino gehiago zenbatu zituztelako.
Nafarroa: hildakoen erdiak, zaharren egoitzetan
Bizkaiko datuekin parekatzeko modukoak dira Nafarroak eman dituenak: 127 lagun hil dira zaharren egoitzetan, alegia, herrialde osoan Covid-19ak ofizialki eragin dituen heriotzen %51. Baina gainera, beste 156 pertsona ere hil dira erresidentzietan koronabirusak eragiten duen gaitzaren antzeko sintomekin, nahiz eta testik egin ez zaienez ezin den zehazki jakin gaixotasun horren erruz hil diren.
Nafarroako Gobernuak emandako datuak dira. Erakunde horretako Gizarte Eskubideen kontseilari Carmen Maeztuk adierazi du azken aste honetan zaharren egoitzetan ari direla “egoera zailenak” bizitzen, egin dituzten 1.197 PCR frogetatik %76k emaitza positiboa eman dutelako. 6.856 pertsona daude Nafarroako zaharren egoitzetan eta aste honen amaieran iritsiko diren test azkarrekin egoiliar horiek guztiak kutsatuta dauden ala ez jakitea espero du foru gobernuak.
Gipuzkoan, hamar hildakotik zazpi; Araban lau
Astelehen honetan argitaratu genuen moduan, Gipuzkoan ere egoera tragikoa da zaharren egoitzetan. Herrialdean koronabirusagatik hil diren hamar lagunetik zazpi erresidentzietako egoiliarrak ziren, 91 lagun alegia.
Arabako egoitzek dirudite, datu ofizialei erreparatuta behintzat, proportzio txikiena ematen dutenak, nahiz eta koronabirusak bereziki gogor zigortu duen herrialde horretan ere, hildakoen %40 inguru adinekoentzako erresidentzietako egoiliarrak izan.
Datuok ofizialak izan arren, Hego Euskal Herriko herrialde bakoitzeko erakundeak erritmo desberdinean ari dira ematen eta test positiborik gabe hildakoen kasuak zenbatuta ez daudenez, erresidenzietan gertatzen ari denaren hurbilpen bat egiteko besterik ez dute balio momentuz. Koronabirusa detektatzeko frogak egoiliar guztiei egiteko modua dagoenean ikusiko da zaharren egoitzetako egoera orain arteko datuek iragartzen dutena bezain kritikoa den.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.