Bartzelonako bilketan datuak faltsutu zituen 800.000 euro gehiago irabazteko. Konpainiak kudeatzen du Euskal Herriko zaborren zati handi bat eta Gipuzkoako errauskailua egin nahi du.
Fomento Construcciones y Contratas konpainiak Bartzelonan duen delegazioak azken urteetan hiri hondakinaren bilketa datuak manipulatu ditu, bildutakoa puztu eta diru-sarrera handiagoa izateko. El País egunkariak argitaratu duenez iruzurra 800.000 eurokoa izan daiteke eta Bartzelonako Udalak kasua fiskaltzari igorri dio.
Prisa taldeko egunkariak konpainiako ordezkarien arteko e-postak eta mezuak eskuratu ahal izan ditu eta euretan ageri da iruzurra nola egiten zuten: ontzi arinak eta altzari zaharrak kopuru jakin batetik gora jasoz gero, horiengatik tonako kobratzen duena gutxiago izaten da, horregatik beste hondakin mota batzuekin nahasten zituzten.
Kamioiak erdizka betetzen zituzten ontzi arinekin eta ondoren errefusa botatzen zuten gainetik, errauskailura eraman eta horrengatik gehiago kobratzeko: “Kontuan izan, nahastu ezazue errefusarekin”, dio e-mailetako batek.
FCCko arduradunek hasiera batean iruzurra ukatu badute ere, egunkariak informazio hori argitaratu ondoren adierazi dute prest daudela argitzeko eta “barne ikerketa” bat irekiko dutela.
Ada Colauen gobernuak, bere aldetik, udalaren Gardentasun Bulegoaren esku utzi du iruzurra eta honek fiskaltzara jo du, deliturik ba ote dagoen aztertu dezan.
Zubietako errauskailua egiteko hautagai
FCC konpainiak euskal herritarrek sortzen dugun zaborren zati handi bat kudeatzen du, eta besteak beste Zubietan Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) egin nahi duen errauskailua eraiki eta kudeatzeko hautagaietako bat da.
Hain justu José Ignacio Asensio ingurumen diputatuak asteazkenean jakinarazi du noiz erabakiko duen obrak zeini esleitu: abenduaren 27an izango da. FCCz gain, Sacyr eta Urbaser ere aurkeztu dira lehiaketara. Operazioarekin 1.000 milioi eurotik gora daude jokoan.
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.