Hamasei urte nituela, gure Mallabiako Hambre baserriaren alboan zegoen putetxean bi pertsona tirokatu zituzten. Putetxean, Julián Sancristobalek, Ermuko alkate ohia eta Segurtasun Indarren zuzendari orokor ohia, diru beltza mugitzen zuela aipatzen zuten bertako bezero batzuek. Urte batzuk geroago, EAJren abokatu famatu baten bitartez jakin nuen Ignacio Astarloak, Euskadiko Parlamentuko abokatu ohia eta Estatuko Segurtasunaren idazkari ohia, Mallabiarekin harremana zuela. Bere ama gure baserrian lo egindakoa da. Handik gutxira, Hambreko jatetxean eta tabernan ezaguna zen artista baten bitartez, Jorge Fernández ministro ohiaren emaztearen berri jaso nuen, mallabitarren alaba eta euskal pilotarekin harremana izan zuena.
Horrelako istorio bitxiak gertatzen ziren Hambreko zuloan. Hiru hamarkadaren buruan, Mallabiatik gertu beste bi pertsona zendu dira, KondIa baserriarekin harremana duen beste zabor-zulo batean. Zaldibarko zabortegiaren jabeak Iñaki Arriola Eibarreko alkate ohiaren idazkaria izan zen Javier Sánchezekin harreman zuzena zuen, baita URA agentziako zuzendaria den Ernesto Martínez de Cabredorekin ere, SPRIko zuzendariorde ohi batekin, Confebaskeko lehendakari ohi batekin, Zaldibarko Zapai putetxearen arduradunarekin eta Joxean Tolosa pilotari ohiarekin ere bai.
Bezerokerian oinarritutako harreman hauek dira euskal oasiaren isiltasunaren legea bultzatzen dutenak. Jakitun ziren agintari batzuk, auzokide asko, zabortegira hurbiltzen ziren garraiolariak, zabortegiko langile batzuk… zulo horretan ustel usaina zegoela. Ustelkeria azaleratzea bezerokeriaren eskutik etortzen baita.
Herri hau oso txikia da eta denok ezagutzen dugu elkar, ustez. Kasuko, zabortegian nire lagun batek lan egiten duela hondamendiaren ondoren jakin nuen. Akaso, bi langile zendu ez balira, autopista zanpatu ez balitz eta Ipuruan jokatu beharreko partidua burutu balitz, agian oraindik ez nukeen jakingo.
Zaldibarko zabortegiaren jabeak, El conde de Eibar ezizenarekin ezaguna, Eitzaga auzoa munduko mapan kokatu du. Bere sozio baten errotan aurkitu zuten, zabortegia kokatzen den auzoan, Zaldibarko armarria. Herri honetan Peñafloridako Kondeak urgaziak eta uratzak erabili zituen bainuetxe bat eraikitzeko. Gaur egun, bainuetxea Ospitale Psikiatrikoa da. Antza denez, euskal gizartearen zaborra eta gaixotasuna Zaldibarko zuloan ezkutatu nahi izan ditugu urteotan. Kiratsa dario euskal oasiari.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]