Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso politiko eta sozialen eskubideak urratzen dituzten neurriak hartu dituzte", salatu dute. Presoek istiluak sortzea eta horiek beren mesederako erabili nahi dituztela salatu dute. "Ez dugu kartzelari makurren doinura dantzatuko, geuk erabakiko dugu noiz eta nola ekin ezpata dantzari", adierazi dute zenbait presok.
Espetxezain faltaren ondorioz, komunikazio-moduloak itxi dituztela jakinarazi dute presoek. Diotenez, haien abokatuek ez dute sartzerik, bikotekide edota senideekin aurrez-aurrekoak kendu dituzte, eta aisialdira bideratutako liburutegi, kiroldegi, eskola eta kultur aretoak itxi egin dituzte.
"Helburua argia da –irakur daiteke oharrean– kartzelariek, benetako greba bati ekin beharrean, presoei gutxieneko baldintzak kendu dizkiete, hauek aurrera eraman ditzaketen borroken zein istiluek ekarriko duten oihartzun mediatiko eta politikoaz baliatzeko. Erantzukizunaren pisua kartzelarien gain jarri ordez, presoen gain jartzea dute helburu". Halaber, espetxeko zuzendaritzak espetxezainekin bat egin duela salatu dute. "Ezkutuko greba hau zuritzeaz eta babesteaz gain, presoei gutxieneko baldintzak kentzen zaizkien bitartean, lan egiteko materialak sartzen utzi eta lanean mantentzen dituzte presoak, produkzioari eutsita. Horrek argi uzten du zein den espetxe zuzendaritzaren funtzioa, presoei baldintzak bermatu beharrean, hauen esplotazioaz aberasten direnen irabaziak mantentzea".
Gutuna helarazi dute hori salatuz ondorengo preso politikoek: Jon Kepa Preciado Izarrak, Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxeak, Garikoitz Etxeberria Goikoetxeak, Beatriz Etxeberria Caballerok, Lola Lopez Resinak, Julen Atxurra Egurolak, eta Orkatz, Irantzu eta Lexuri Gallastegi Sodupek. "Ogibiderik doilorrenean dihardutenek euren doilorkeriari ohore eginez, benetako greba antolatzeko adorerik izan ez, eta ezkutuko bati ekin diote", salatu dute. "Alta, presoen eskubide eta bizi baldintzak areago urratuta, gu sutu eta oldar gaitezen nahi dute, euren etekin sindikalerako. Gure bahitzaileei, gau eta egun gure aurka faxismoz, ustelkeriaz, utzikeriaz nahiz alferkeriaz dihardutenei 'lagunduko' diegulakoan badaude, jai daukate. Ez dugu kartzelari makurren doinura dantzatuko. Geuk erabakiko dugu noiz eta nola ekin ezpata dantzari".
Aske antolakundeak, bestalde, "amnistiaren aldeko borrokaren bidean", euskal preso politikoek pairatzen duten eskubide urraketa oro salatu eta horien aurka borrokatzera deitu du. Bide horretan, abenduaren 28an Basauriko espetxera antolatutako martxan parte hartzera dei egiten dute.
Benito Aguirre Arabako Espetxeko zuzendariak ostiralean jakinarazi zuen bertan behera geratutako zerbitzuak pixkanaka ari direla berreskuratzen. "Horrela egon dira abenduan denbora bateko ezintasunen ondorioz, eta berrantolaketa baten ostean eta lan-poltsetatik hamar pertsona berriro inkorporatu ostean hasi da berreskurapena".
Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Aguirrek adierazi du espero dela ostiral honetan bertan presoak euren senideekin komunikatzea, eta, horrez gain, espero da astelehenean 22 pertsona gehiago inkorporatzeak hainbat arlotan normalitatea eragitea: aisialdian, hezkuntzan, formazioan, presoek errekurtso ekonomikoak izatea ahalbideratzen duen lana…
Zentroko zuzendariak beren-beregi eskertu du euren lanpostuetan jarraitzen duten langileen profesionaltasuna, eta ez du baloraziorik egin Sailaren eta sindikatuen arteko negoziazioei buruz; izan ere, gogorarazi duenez, bere ardura erasandako eskubideak bermatzea da.
Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]
Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.
Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]
Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.
Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]
Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.
Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.
Pasa den larunbatean (hilak 22) hasi ziren presoen arteko borrokak Ekuadorko Guayaquil hiriko Litoral espetxean. Iturri ofizialek jakinarazi dute 31 preso hil direla, eta hamahiru zauritu –baita polizia bat ere–. Poliziak eta Armadak "kontrola" berreskuratu... [+]
Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.
Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]
Iragan urteko Frantziako Estatuko presondegien bilanak egoera gordina utzi du agerian. Dominique Simonnot txostenaren arduradunak azpimarratu du kartzelak jendez gainezka direla, beren edukieraren %200eraino batzuetan. Gain populakuntza horri lotzen dizkiete baldintza oker... [+]