Nafarroa Behereko Donapaleun euskalgintza sustatzen duen Zabalik Elkarteak webgunea abiarazi berria du. Aurkezpena egin dute baliatuz aurten ere Otsail Ostegunak hitzaldien egitarauaren programa azaltzea. Otsaileko hiru ostegunez aztertuko dira Eñaut Etxamendiren kantagintza, Gipuzkoako hondakinen iraultza eta Mondragon ereduko kooperatibak Fagor erori ondotik. Laugarrenean, Kataluniatik ekarririk Euskal Herrian ezaguna egin den TELP formakuntza eskainiko dute Topaguneak emanik: "Zergatik ez?". Otsailaren 23an, igandez, herri antzerkien artean famatua den Libertimendua irudikatuko dute Donapaleun, karriketan desfile-parodia egin ostean azoka ondoko plazan.
Zabalik elkarteak honela aurkezten ditu Otsail Ostegunak eta elkartea bera zabaldu berria duen webgunean:
"Otsail ostegunak, 1997tik otsail guziez antolatzen dugun mintzaldi-zikloa, nolazbait gaurko Zabaliken aitzindari (minimalista) izan da.
2011an, kideak gogoeta gorrian ari ginela helburu eta antolamenduari buruz, AMIKUZEko euskalgintza bildu zuen « Amiñi bat kanpaina » antolatu genuen, 6 hilabeteko harroaldi bat eman nahirik gure asmoari.Kanpaina hori ZABALIK elkartearen partaide naturalekin antolatu genuen :
- Amikuzeko ikastola : 1971tik AMIKUZEn ikastola bada Donapaleuko Zaldi-Xuri auzoan. 2001az geroztik egoitza berrietan kokatzen da. 70 bat haur eskolatuak dira bertan.
- Amikuzeko gau eskola : 1981ean egituratzen da elkartea, baina urte zenbait lehenago ere kurtsoak emanik izan ziren. Urtetik urtera, 50 bat ikasle badabiltza hor barna gure hizkuntzan trebatzen.
- Aladaka Gaztetxea : Duela orain 7urte Aldakak Amikuzeko gazteei (eta ez hain gazteei) zuzendutako animazio ugari proposatzen dituela, izan dadin kontzertu, proiekzio, eztabaida, ala besta…
- Kitzikazank antzerki taldea : 2006an sortua, talde honek gela antzerki pare bat eman izan ditu, eta 2009az geroztik Libertumenduaren ospakizuna segurtatzen du ihaute-aroan.
- Amikuzeko Musikariak elkarteko Gait’amik eta Txaranga.
- Kilimon joaldunen elkartea.
Zabaliken 2013ko Biltzarrean, xede berriak abiatzea deliberatu dugu. Hauetan aipagarrienak, mintza-pratika taldeak sortzea lagun taldeen baitan, Amikuzeko historia soziologiko baten ikerketa bultzatzea, toki izenen behatoki baten sortzea eta webgune honen abiatzea.
Webgune hau Amikuzeko euskalgintzaren xerbitxuko sortzen dugu, dela euskara oinarri duten gertakarien aurkezteko, gogoeten zabaltzeko, ala han edo hemen ber gisan antolatuak direnen berri honaino ekartzeko. Ekintzen paraleloan, gogoetari tokia eman nahi diogu, eta sentsu horretara, soziolinguistikaren alde desberdinak jorratuko dituen formakuntza zikloak antolatzeko xedea dugu.
Euskaraz bizitzea (edo ez) gure esku ere dago, eta guhauri dagokigu esku horren altxatzea".
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]