Erraustegiak ez ditu hondakinak balorizatu martxoaren 26tik gutxienez uztailaren 11 arte, erregistroak eskura dauden azken eguna, Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko datuen arabera.
Covid-19ak osasunaren arloan ospitaleetatik haragoko ondorio gehiago utzi du hilabeteotan, hondakinak erretzetik eratorritakoak ere bai. Espainiako Gobernuak martxoan alarma egoera ezarri zuenean zentral askotan energia murrizketa nabarmena sumatu zen eskari beherakadaren ondorioz. Horrekin batera, Zabalgarbiko erraustegian hondakinak ez dira balorizatu hilabete luzetan, eta bere ustezko efizientzia berriz ere zalantzan jarri du datu honek.
Gorka Bueno EHUko irakasle eta gai horretan adituak eman digu horren berri bere Twitter kontuan. Ikasle batekin sorturiko aplikazioaren bidez, Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko erregistroak monitorizatzen dituzte, tartean Bizkaiko erraustegiarenak: “Energia sortu zen azken erregistroa martxoaren 26a izan zen –dio Buenok–. Ez dago besterik gutxienez uztailaren 11ra arte, hori baita daukagun azken erregistro eguna”.
Datu horien arabera, hilabete horietan orduko 30 tona erraustu ziren Zabalgarbin, denera 50.000 tona hondakin balorizatu gabe, EHUko irakasleak nabarmendu duenez: “Covid-19ak oso modu larrian kaltetu du Bizkaian sortzen diren hondakinen balorizazioa”.
Bere ustetan, urtero programatu ohi den geldialdia aprobetxatu du erraustegiak tarte horretan. Baina beste datu harrigarri bat ere badakar monitorizatzeak: urtarrilean eta otsailean beste bi geldialdi egin zituen Zabalgarbik, programatu gabeak hauek. “Zergatik gelditu zuen? Zenbat dioxina eta furano isuri zituen labeak gelditu eta martxan jartzen?”, galdetu du Buenok.
Bizkaia Zero Zabor elkarteak deituta, protesta egingo dute Bilbon astelehenean, urriaren 7an, goizeko 8:00etatik 10:00etara Euskalduna Jauregiaren aurrean, eta 18:00etatik 20:00etara Guggenheimen. Egun horretan ISWA patronalaren mundu mailako urteko kongresua hasiko da, eta... [+]
EH BILDU legebiltzarkide taldeak eskatuta, otsailaren 13an Gorka Buenok Ekologistak Martxan Zero Zabor Bizkaian plataformaren izenean agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean, Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiaren... [+]
ZZB Zero Zabor Bizkaian plataformak salatu du 2005etik gaurdaino Zabalgarbi erraustegiak 600.000 tona eskoria –hondakin nahasiak erretzeak utzitakoak– isuri dituztela Bizkaiko zabortegietan eta hori kontrol egokirik gabe egin duela, prozesuaren kalitatea bermatzen... [+]
Zalaparta sortu baitu Gipuzkoako zabor nahastuak Bizkaiko erraustegira eta zabortegi batera eramateko bi lurraldeetako agintariek daramaten negoziaketaren albisteak (ikusi Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean… eta garestitzen) laster hasi dira... [+]
Mallabiako udalak ukaturik baimena Gipuzkoatik 60.000 hondakin nahasi bertako zabortegira eraman ditzaten, Bizkaiko Foru Aldundiak sartu du eskua operazioan eta Gipuzkoari bi aukera eskaini dizkio: edo tona horiek Zabalgarbiko erraustegira eramatea, edo zaborrok beste TMBren... [+]
Azaroaren 28an Europako Parlamentuko ITRE Industria, Ikerketa eta Energiaren batzordeak bozkatuko du zabor nahasi/errefusentzako diru-laguntzak Europar Batasunaren Zuzentarau berritik kanpo uztea. Honek bete-betean harrapatuko luke Bizkaiko Zabalgarbi erraustegia. ZWE Zero Waste... [+]
Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren... [+]
Zabalgarbi inguruan artsenikoa hirukoiztu egin dela azaldu du Berrian Iñaki Petxarroman kazetariak. Aste bete geroago Fernando Palacios ikerlariak dio erraustegiaren inguruko landarerik eta horiekin bazkatutako animaliarik ez litzatekeela jan behar.
Errauskailuak ez ditu egin dioxina eta furanoen kontzentrazioa neurtzeko azterketak. Laginak ere modu irregularrean hartu ditu, txosten baten arabera.
Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen kudeaketari buruz zabaltzen dituen datuetan “manipulazio larriak daude”, esan du gaur Gorka Bueno EHUko irakasleak, Ekologistak Martxan taldearen izenean Bizkaiko Batzar Nagusietako Eskaeretarako eta Herritarren Hartu-emanerako... [+]
2013tik geldirik zegoen Jata zabortegia –Lemoiz eta Jatabe udalerrien eremuan, Uribe Kostan– berriro ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak, Zabalgarbiko TMBtik ateratako hondakinak bertan pilatzeko.
2014an Bilboko Zabalgarbi errauskailuak kiskali zituen 100 kilo hondakinetatik 31 hondar organikoz osatua zen, enpresak berak Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera.
Bizkaiko errauskailuak 2014an bosgarren postuan amaitu zuen Euskal Herriko enpresa isurtzaileenen artean.
Ekologistak Martxan taldeak ezbaian jarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak emandako 2014ko birziklatze datuak, okerreko metodologian oinarrituta daudela argudiatuta. Gorka Bueno EHUko irakasleak egindako azterketak xehe jasotzen ditu Aldundiari egotzi dizkioten huts metodologikoak.