EH BILDU legebiltzarkide taldeak eskatuta, otsailaren 13an Gorka Buenok Ekologistak Martxan Zero Zabor Bizkaian plataformaren izenean agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean, Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiaren arazo eta alderdi ezkutuak mahai gainean jarriz.
EHUn irakaslea den Gorka Buenok oso informazio garrantzitsuak eskaini dizkie legebiltzarkideei. Konparezentziaren berri Ekologistan Martxanek eman du bere webean. Sarean osorik irakur daitezke Buenoren hitzaldiaren gidoia eta mamia irudiztatzen duen PPT aurkezpena.
Zabalgarbik azken urteotan 24 milioi eurotaraino jaso ditu ustezko energia berdez argindarra sortzeko diru-laguntzetan. Zaborrak erretzea energia berriztagarritzat hartu ezin dela argudiatzeaz gain, Buenok erakutsi zuen nola Zabalgarbik sortutako argindarraren jatorria %70an hondakinen kiskaltzean ez baina horri laguntzeko erretzen duen gas naturala erretzean dagoela. Horren frogarik nabarmenena 2006. urtean ikusi zen. 2005eko azaroan labearen turbinak matxura larri bat jasan eta ezin izan zuten berria abiarazi 2007ko maiatza arte. 17 hilabete haietan Zabalgarbik 300.000 tona zabor erre zituen batere argindarrik sortu barik, eta, aldiz, diru-laguntzak kobratzeko gas naturala soilik errez 43 MW sortu zituen. Egoera horretan, Jaurlaritzak baimendu zion 2006an zaborrik batere balorizatu gabe 6 milioi euro kobratzea. Orain ere, egoera normalean, Zabalgarbiren errentagarritasunak jarraitzen du diru-laguntza publikoetan oinarritzen: 2017an 24 milioi euro kobratu zituen, aurretik urtez urte hobariok handitu dizkietelarik.
Buenok nabarmendutako beste oker handi bat errauste plantaren kutsaduraren kontrolean dago. Zabalgarbik ez du egiten atmosferara eginiko dioxina eta furano isurketen gaineko kontrol jarraiturik. Zabalgarbiko arduradunek [eta Osakidetzako arduradunek ere bai, Erredakzioaren Oharra] behin eta berriro esan dute erraustegiek dioxina isurien kontrol eten gabe eta une orokoa egiten dutela. Esaterako, Deia egunkariari Mikel Huizi Zabalgarbiko zuzendariak esandakoa Zabalgarbik bere orri instituzionalean erakusten du: "Oraintxe bertan detektatuko balitz tximiniak dioxina gehiegi botatzen duela, Gasteizek [Jaurlaritzak] botoia sakatu eta planta geldituko luke".
Baina hori gezurra da, esan zuen Gorka Buenok: "Zabalgarbin urtean dioxina eta furanoak kontrolatzeko lau lagin hartzen dira, bakoitza 6 ordukoa, eta emaitzak hilabete beranduago jasotzen dituzte. Hala ere, balegoke gauzak bestela egitea. Badira aldi oroko lagin bidezko teknikak, benetako isuriak beranduago bada ere ezagutzeko balio dutenak. Baina horrelakorik ez da aurreikusi ez Zabalgarbin eta ezta Zubietan ere".
Bilboko errauste plantaz askoz informazio gehiago eskaini zien parlamentariei Gorka Bueno irakasleak. Hondakinak erreta lagatzen dituen eskoria mendiez, esaterako: urtean 220.000 hondakin kiskaltzeak 44.000 tona eskoria eta 7.000 tona errauts oso toxiko uzten ditu. Beste informazio bat, Donostian laster Change the Change biltzarrak jorratuko duen klimaren aldaketari dagokiona: Zabalgarbik urtean 274.000 tona CO2 igortzen ditu airera, Euskal Herrian klimaren gaiztotzearen arduradun nagusiena da. Erraustegiak Bilbo inguruetako airean, lurzoruan eta landaredian zabaltzen duen kutsaduraz ere aritu zen, horien kontrolik ezaz bezala.
Bukatzeko, Ekologistak Martxan eta Zero Zero Zabor Bizkaianen izenean, Bizkaiko hondakinen kudeaketa guztiaren auditoria oso bat eskatu zuen, tartean goian aipatutako arazo larriak argituko dituena.
Erraustegiak ez ditu hondakinak balorizatu martxoaren 26tik gutxienez uztailaren 11 arte, erregistroak eskura dauden azken eguna, Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko datuen arabera.
Bizkaia Zero Zabor elkarteak deituta, protesta egingo dute Bilbon astelehenean, urriaren 7an, goizeko 8:00etatik 10:00etara Euskalduna Jauregiaren aurrean, eta 18:00etatik 20:00etara Guggenheimen. Egun horretan ISWA patronalaren mundu mailako urteko kongresua hasiko da, eta... [+]
ZZB Zero Zabor Bizkaian plataformak salatu du 2005etik gaurdaino Zabalgarbi erraustegiak 600.000 tona eskoria –hondakin nahasiak erretzeak utzitakoak– isuri dituztela Bizkaiko zabortegietan eta hori kontrol egokirik gabe egin duela, prozesuaren kalitatea bermatzen... [+]
Zalaparta sortu baitu Gipuzkoako zabor nahastuak Bizkaiko erraustegira eta zabortegi batera eramateko bi lurraldeetako agintariek daramaten negoziaketaren albisteak (ikusi Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean… eta garestitzen) laster hasi dira... [+]
Mallabiako udalak ukaturik baimena Gipuzkoatik 60.000 hondakin nahasi bertako zabortegira eraman ditzaten, Bizkaiko Foru Aldundiak sartu du eskua operazioan eta Gipuzkoari bi aukera eskaini dizkio: edo tona horiek Zabalgarbiko erraustegira eramatea, edo zaborrok beste TMBren... [+]
Azaroaren 28an Europako Parlamentuko ITRE Industria, Ikerketa eta Energiaren batzordeak bozkatuko du zabor nahasi/errefusentzako diru-laguntzak Europar Batasunaren Zuzentarau berritik kanpo uztea. Honek bete-betean harrapatuko luke Bizkaiko Zabalgarbi erraustegia. ZWE Zero Waste... [+]
Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren... [+]
Zabalgarbi inguruan artsenikoa hirukoiztu egin dela azaldu du Berrian Iñaki Petxarroman kazetariak. Aste bete geroago Fernando Palacios ikerlariak dio erraustegiaren inguruko landarerik eta horiekin bazkatutako animaliarik ez litzatekeela jan behar.
Errauskailuak ez ditu egin dioxina eta furanoen kontzentrazioa neurtzeko azterketak. Laginak ere modu irregularrean hartu ditu, txosten baten arabera.
Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen kudeaketari buruz zabaltzen dituen datuetan “manipulazio larriak daude”, esan du gaur Gorka Bueno EHUko irakasleak, Ekologistak Martxan taldearen izenean Bizkaiko Batzar Nagusietako Eskaeretarako eta Herritarren Hartu-emanerako... [+]
2013tik geldirik zegoen Jata zabortegia –Lemoiz eta Jatabe udalerrien eremuan, Uribe Kostan– berriro ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak, Zabalgarbiko TMBtik ateratako hondakinak bertan pilatzeko.
2014an Bilboko Zabalgarbi errauskailuak kiskali zituen 100 kilo hondakinetatik 31 hondar organikoz osatua zen, enpresak berak Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera.
Bizkaiko errauskailuak 2014an bosgarren postuan amaitu zuen Euskal Herriko enpresa isurtzaileenen artean.
Ekologistak Martxan taldeak ezbaian jarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak emandako 2014ko birziklatze datuak, okerreko metodologian oinarrituta daudela argudiatuta. Gorka Bueno EHUko irakasleak egindako azterketak xehe jasotzen ditu Aldundiari egotzi dizkioten huts metodologikoak.