Bere lagun eta senideek hilketaren egile material izan zen Emio Hellin ultraeskuindarra Cristina Cifuentesen masterraren defentsako peritu izango dela salatu dute. Igandean omenaldia egingo diote omenaldia Gonzalezi Deustuko Erriberako plazatxoan.
Otsailaren 1ean 41 urte beteko dira Batallón Vasco Español talde paramilitarrak Yolanda Gonzalez hil zuenetik. PST alderdiko gazteen militantea zen, eta 19 urte zituela hil zuten ETAko kidea zelakoan. Erakunde terroristaren 41. komandoak bere gain hartu zuen hilketa. Autore materialak Emilio Hellin Moro eta Ignacio Abad Velazquez izan ziren, biak ere Fuerza Nueva eskuin muturreko alderdiko kideak. Zuzeneko laguntzaileen artean, gutxienez, polizia nazional eta guardia zibil bana egon ziren, horiek ere Fuerza Nuevako kideak.
Emilio Hellin Morori 43 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1982an Yolanda Gonzalezen bahiketa eta hilketagatik. Horietatik hamahiru baino ez zituen bete. Kartzelatik atera zenean Luis Enrique aldatu zuen izena, Emiliorekin ez lotzeko. Izen horrekin peritatze kriminaleko bi enpresaren jabea da, eta orain Cristina Cifuentesen masterraren kasuaren defentsan arituko da peritu judizial bezala. Madrilgo presidente ohiaren defentsak aurkeztutako agenda elektronikoaren analisia egingo du.
Ez da lehen aldia Emilio Hellinen izena segurtasun lan publikoekin lotuta agertzen dela, aurretik Espainiako Gobernuarentzako, Madrilgo Udalarentzako eta Guardia Zibilarentzako lan egin baitu.
Igande honetan, urtarrilak 31, omenaldia egingo diote bere izena daraman plazatxoan. Erriberako Auzo Elkarteak, Bekoerri elkartean eta Bizi Nahi Auzo Guneak antolatu dute 13:00etan izango den ekitaldia.
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]
Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]
Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.
Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]
1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]
Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.
Joseba Merinoren familiak eta defentsak eskatu dute hilketen garaiko argazkiekin izan dadila hurrengo identifikazio saioa. Deituta zeuden hiru polizietatik bakarra agertu da, beste biak hilda baitaude polizien defentsaren esanetan.
“Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea eta norbait inputatzea". Hitz horiexekin erantzun zion Lourdes Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne Ministroari, honek Senatuan Arturo Espejo Guardia Zibila inoiz... [+]
Mikel Zabalzaren atxiloketa eta heriotzarekin lotura izan duen Arturo Espejo Guardia Zibila teniente jeneral izendatzeagatik azalpenak eman ditu Barne Ministroak Senatuan. Grande Marlaskak erabakia defendatu du, EAJ-k eta Geroa Baik Mikel Zabalzaren familia berriz ere... [+]
Luzaz iraunen du euskaldun askoren oroimenean 1973ko Ostegun Santu hark. Euskal erresistentzia armatuan ordurako mito bihurtua zen Txikia hil zuten eguna. Eustakio Mendizabal Benito Polizia espainolaren tiropean erori zen Euskadi Ta Askatasunako Fronte Militarreko bururik... [+]
Mikel Zabalza Gogoan ekimenak Espainiako Estatuari leporatu dio tortura saritzea. Arturo Espejo Intxaurrondoko tenientea zen orbaizetarra torturatu eta hil zutenean, eta gaur egun Guardia Zibileko teniente jenerala da.
Arturo Espejo Teniente Jenerala 2022an Laguntza Aginteko buru izendatu zuen Marlaskak. Guardia Zibilaren buruzagitzako lau kideetako bat da.