XXV. Rikardo Arregi Kazetaritza sariak banatu dira

  • Sari Nagusia Berriak Joko Olinpiarrei egindako jarraipenak jaso du. Ainara Argoitiak Barren aldizkarian egindako bost artikuluk merezi izan dute Sari Berezia. Kazetari Berriaren saria Alex Gurrutxagak Berria egunkarian egindako literatur kritikak nabarmendu ditu. Horiez gain hiru sari berezi banatu dituzte: Ohorezko Aipamen Berezia Euskalerria Irratiak eta Berriak jaso dute eta Aipamen Berezia Lander Arbelaitzek, ARGIAn Donostiako Herri Harresiari egindako jarraipenagatik. Arbelaitzek jasotako sariari buruz idatzi du Xabier Letonak blogean.


2013ko ekainaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Saridunak, Cristina Uriarte eta Ana Karrere, Andoaingo ekialdian.

Ekitaldi berezian eman dira 25.nez Rikardo Arregi kazetaritza sariak. Kike Amonarrizek umorez eta goxotasunez gidaturik, Rikardo Arregiren lana presente izan da, sarien ibilbidea erakutsi duen bideoan eta Zeruko Argian idatzi zituen artikuluen pasarte irakurrietan. Familiaren izenean Joseba Arregik anaiaren alde ideologikoa ekarri du gogora, "bai baitira hiltzeko beste hainbat bide. Ahazturik geratzea, adibidez". Duela 25 urte sari hau abiarazi zuten andoaindarrak eskertu ditu Ana Karrere alkateak, "aitortu zutelako euskarazko hedabideak estrategikoak direla". Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura sailburuak nabarmendu du euskarazko hedabideek "euskararen mundura gizatalde berriak erakartzen" egiten duten lana. "Ez gaitezen autokonplazentzian eror", ohartarazi ondoren "ziur helburuak lortzen lan egingo duzuela. Ondoan izango gaituzue etorkizunean" esanaz itxi du ekitaldia. Hona irabazleen hitzak:

Ohorezko Aipamen Bereziak: Euskalerria Irratia eta Berria

Ainara Rodriguez Andoaingo alkate ordeak eta Arantza Aguado euskara teknikariak eman dituzte sariok, eta bi hedabideen bikaintasuna azpimarratu dute. Euskalerria irratiko zuzendari Mikel Bujandak eta Amaia Lasak jaso dute saria eta Bujandak oroitarazi du 25 urte daramatela "aproba fasean, modu probisionalean, emititzeko baimena noizbait iritsiko delakoan". Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak saria jasotakoan ETAk Andoainen Lopez Lacalle hil zuenekoa izan du gogoan, "igual profesionalegi jokatu nuen eta ez nintzen gehiegi hurbildu tragedia sufritu zutenengana". Memoria osatzeko garaiotan medio bakoitzak ere bere iragana aztertzeko lana egin beharra azaldu zuen. "Nire ustez erabat auzi injustuagatik kartzelan dauden" Egin egunkariko zuzendaritzako kideak ere ekarri zituen gogora, eta hauek askatzeaz gain Egunkariaren auzi ekonomikoa itxi dadila desiratu zuen. Cristina Uriarte sailburuari elkarrizketa bat eskatzeko baliatu zuen aukera.

Aipamen Berezia: Lander Arbelaitz

Idurre Eskisabel epaimahai kideak Arbelaitzen jarrera nabarmendu zuen: "informatzeko konpromisoa erakutsi zuen, bere burua arriskuan jartzeraino" eta agentzien menpeko den bulego kazetaritzaren aurrean bertatik zorroztasunez eta minutuz minutu berri ematen egindako lana azpimarratu zuen. Arbelaitzek Herri Harresitik irakaspen hau partekatu zuen "Hedabide txikiok argi izan behar dugu handiek hainbat gairekin beste aldera begiratzen dutenean, aukera zabaltzen zaigula, jendearen jakin mina ase eta gure lana ezagutarazteko". Ertzaintzarekin izandako aurrez aurrekoa ez errepikatzea eskatu zuen "kazetariok erabaki behar dugu non noiz kokatu eta zergatik, beti ere euren lana oztopatzen ez dugun bitartean". Argiako lantalde osoari eskaini zion saria eta aipamen berezia egin zion Xabier Letona zuzendariari, kazetari gazteekin izandako konfiantzagatik.

Kazetari Berria: Alex Gurrutxaga

Joxe Rojas epaimahai kideak literatur kritika hauetan egilearen kokapena estimatu zuen "errespetuzkoa da irakurleekiko, ez da hauen gainetik jartzen. Idazleekiko enpatia erakusten du eta iritzi mailan dabilela argi utziz beti". Gurrutxagak gogoeta bat eskaini zuen: "Politikariek diote herria babesten dutela. Herria lehenbizi buruan eraiki behar da, kontzientziatik. Eta hori kulturatik egiten da, adibidez, kazetaritzatik".

Sari Berezia: Ainara Argoitia

Beatriz Zabalondo epaimahai kideak "36ko gerra elgoibartarren ahotan" artikulua nabarmendu zuen, "memoria eta bakea eraikitzeko garaiotan kontuan hartzeko lana" delakoan, "azpimarratzen baitu gertakari historikoen atzean pertsonak daudela beti". Argoitiak Barrengo kideak eta Berriakoak eskertu zituen.

Sari Nagusia: Berriak Olinpiar Jokoei egindako jarraipena

Allande Boutin epaimahai kideak azpimarratu zuen kirolaren ikuspegi oso eta zabala eman zuela Berriak, testuinguru soziala, herrialdeetako egoerak eta ezkutuko errealitateak agerraraziz, Hego eta Ipar Euskal Herriko jokalariak orekatuz eta emakumeen kirolari eta nagusi ez diren kirolei dagokien lekua emanaz. Lara Madinabeitiak, Arnaiz eta Imanol Magrok jaso zuten saria kirol sailaren izenean eta Magrok Berria eskertu zuen "krisi garaiotan handira jo zuelako hordago". Sari ekonomikoa Berria Lagunei emango dietela jakinarazi zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalerria Irratia
35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Euskalerria Irratiak podcasten aldeko apustua eginen du denboraldi honetan

Irrati urtea astelehenean, hilaren 18arekin, abiatuko dute, albistegiak eta arratsaldeko magazina indartuta. Azaroaren 7an, irratiak 35 urte beteko ditu eta hainbat ekimen gauzatuko  dituzte urteurrena ospatzeko.


Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


Maiaren publizitate banaketaren aurka helegitea aurkeztu du Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aitzinean, Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren esleipenaren kontra.


2019-03-29 | ARGIA
ARGIAren mendeurrenaren harira programa oso berezia antolatu du Euskalerria Irratiak

Martxoaren 28an Iruñeko Kondestable aretotik zuzenean antolatu du emisioa Euskalerria Irratiak, herritarrei bertatik bertara ikusi eta entzuteko aukera eskainiz. Bi orduan hamaika pertsonak aurten mendea bete duen euskarazko hedabideari buruzko ertzak landu dituzte.


Euskalerria Irratia: 30 urte eta gailurrean

Euskalerria Irratiak atzo ospatu zuen bere 30. urteurrena Iruñeko Kafe Zentral Antzokia betez. Bertan bildu zuen bere komunitate sendoa: langile, kolaboratzaile, iragarle, bazkide eta entzuleak, besteak beste.


Badugu zer ospatua

Euskalerria Irratiak hiru hamarkada beteko ditu azaroaren zazpian. Lizentzia ukapen guztien gainetik eta bazterkeria ekonomiko guztien azpitik irrati iruindarra hiru hamarkada betetzera iritsi bada, bere komunitate ahaltsu eta eskuzabalari esker izan da. Eta komunitate horretako... [+]


FM 98.3 dialean emitituko du Eukalerria irratiak astelehenetik aurrera

Astelehenean hasiko da Eukalerria irratia FMko 98.3 frekuentzian emititzen. Legezkotasun, indar eta kalitate osoz.


Euskalerria Irratiari lizentzia ematen dion foru agindua argitaratu dute

1997an abiaturiko bi irrati lizentzien esleipen prozesu luzea amaierara iristen ari da. Iruñerriko euskaldunak behingoz irrati euskalduna modu legezkoan entzun ahal izatetik gero eta gertuago daude. Lizentzia lortzeko prozesu luzearen berri ematen da ondoko lerroetan.


Lizentzia... eta lehertu zen festa

Iruñerriko euskal munduaren ispilu zen asteazken gauean Iruñeko Zentral Kafe Antzokia. Eta Nafarroak bizi duen aldaketarena ere bai. Euskalerria Irratiak 27 urteren ondoren lizentzia lortu duela ospatzen ari ziren guztiak.


Lizentzia lortu duela ospatzeko festa egingo du Euskalerria Irratiak

Irailaren 30ean, Iruñeko Kafe Antzokian egingo den ekitaldi batekin ospatuko dute "euskaldun eta euskaltzaleekin" Euskalerria Irratiari lizentzia eman diotela.


Mikel Bujanda, Euskalerria Irratiko zuzendaria
“Gure eskubideen jabe izatea irabazi dugu”

Duela 30 urte ekin zion Euskalerria Irratiak uhinak airean jartzeko baimenak bideratzeari. Azkenean, 1987an lizentziarik gabe ekin zion irratigintzari eta 27 urteren ondoren etorri da hainbeste desiotako baimena. Mikel Bujanda ibilbide horren guztiaren lehen lerroko lekuko... [+]


Eguneraketa berriak daude