XXI. mendeko gerra(k)


2023ko urtarrilaren 04an - 11:37
Azken eguneraketa: 13:05
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Otsailetik zeresan handia ari da ematen Ukraina eta Errusiaren arteko gerra. Asko hitz egin da kalean honi buruz, milaka berri jaso ditugu komunikabideetatik, ehundaka salaketa mezu whatsapp-en, hamaika elkartasun ekintza Ukrainako biktimei lagundu asmoz… Gogor kritikatu ditugu Errusia zein Putinen erregimen autoritarioa. Eta Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak, merkataritza boikotak eta nazioarteko kirol lehiaketa nagusietan lehiatzeko debekuak hartu dira bitarte honetan. Esan daiteke gehiengo zabal batentzat mundu mailako etsai berri bilakatu dela Errusia eta nazioarteko tirano ankerrena V. Putin…

Badira, ordea, honen guztiaren inguruan asko harritzen nauten hainbat jarrera, gertuko ingurunean ere sumatzera iritsi naizenak:

1. Hasteko, badirudi Putinen ankerkeria eta indarkeria 2022 honetan ezagutu dugula. Hamarkadak doanean gisa honetara jokatzen. Ez da ezer berria. Ondorioz, zergatik orain arte inork ez zuen ahotsik altxatzen eta orain bai? Zer aldatu da? Hor daude 90eko hamarkadatik hona Txetxeniako zein Daguestan-eko herritarren aurka egindako txikizioak. 1999tik Txetxenia Errusiak okupatuta dago, 100.000 hildako eragin zituzten (ia denak zibilak), Grozni gisako hiriak erabat suntsituta geratu dira, txetxeniarren %33k ihes egin behar izan zuen eta giza eskubideen urraketa sistematikoa da bertan. Hori horrela, zergatik ez zen Errusia gaitzesten? Zergatik lehen hain ona zen Putin, orain bat-batean txarra bilakatu da, bere ekintzak aldatu ez badira? Lehen biktimak urrunekoak (edota arriskutsuak) suertatzen zitzaizkigulako, agian?

Nola gerra BAT??? Zoritxarrez gerra asko (eta oso krudelak) egon dira eta daude gure mende honetan

2. “Nola liteke XXI. mendean gerra bat egotea? Ez da posible, lotsagarria da!”, aipatu zidan ezagun batek, erabat arduratuta eta asaldatuta. “Nola gerra BAT??? Zoritxarrez gerra asko (eta oso krudelak) egon dira eta daude gure mende honetan”, erantzun nion harrituta. “Ireki begiak, mesedez!”, esanez bezala. Indarkeriak, indartsuenaren legeak eta gerra krimenek gidatutako ordena, sistema baita, guk zibilizatutzat hartzen dugun hau. Gatazkez betea eta ahulenei erasotzen diena, eta egunero milaka biktima eragiten dituena:

  • Hor dago Israel Palestinarren (zein Libanokoen) aurka egiten ari den garbiketa etnikoa, aplikatzen ari den apartheid-a, genozidioa. Nazien biktima izan zirenen oinordekoak nazien pare jarrita daude aspalditik. Europaren zein AEBen laguntzarekin zein isiltasunarekin, noski.
  • Ezin ahaztu Maroko Saharako herriaren aurka egiten ari dena ere, lurraldeak okupatuz, herritarrak desertuko errefuxiatu guneetara kanporatuz, Saharako baliabideekin legez kanpoko negozioak eginez… Hori dena, bereziki Espainiaren zein Frantziaren laguntza eta babesarekin…
  • Turkiako estatuaren CVa ere orbanez eta odolez zipriztindua dago: XX. mende hasieran Armenian eragindako genozidioa edo azken hamarkada luzeotan Kurdistango herriaren aurka martxan duen gerra makinaria guztia… Hori ere, Europako Batasunaren konplizitatearekin…
  • Edo Saudi Arabia Yemen-en aurka egiten ari dena. Baina nola mendebaldeko herrialdeon aliatu leial eta negozio-kide den…
  • Ezin ahaztu AEBak ere, eta eragin dituzten gerrak, inbasioak (Vietnam, Afganistan, Irak…) zein Hego Ameriketan sustatu eta babestu dituen estatu kolpeak eta erregimen militarrak.
  • Edota Lehen Mundu deiturikoak Afrikan aplikatzen dugun gosearen gerra, urtero milioika hildako eragiten dituena.
Zergatik ez digute ukitzen, mintzen, Ukrainako gerrak bezala? Lehen mailako eta bigarren mailako gerrak ote daude? Lehen eta bigarren mailako biktimak dauden bezala? Zergatik injustizia berdinen aurrean gure elkartasun edo erantzun maila hain desberdinak?

Gatazka horietako asko, gainera, denboran eternizatzen ari dira, ohiko, normal edo natural balira bezala… Inolaz ere ez denean horrela… Zergatik ez digute ukitzen, mintzen, Ukrainako gerrak bezala? Lehen mailako eta bigarren mailako gerrak ote daude? Lehen eta bigarren mailako biktimak dauden bezala? Zergatik injustizia berdinen aurrean gure elkartasun edo erantzun maila hain desberdinak? Euren azalaren koloreak eragina ote du honetan? Azken urteotan, urtero 25 milioi errefuxiatutik gora daude munduan, gatazkei, goseari edota hondamendi naturalei ihes eginez datozenak… Zergatik batzuk eskuzabalik hartzen ditugu, baina beste denak uharte galduetara bidaltzen edo hesi erraldoien atarian erailtzen? Denak ez al dira pertsonak? Guztiek ez al dute bada laguntza behar?

3. Aurrekoari lotuta, Errusia gogor zigortua izan den bezala, zergatik ez dira modu berean zigortzen Errusia bezain erasotzaileak eta hiltzaileak diren Israel, Maroko, Turkia, AEB edo Saudi Arabia? Zergatik ez dira aplikatzen neurri berak krimen berberentzat? Zergatik egiten ditugu halako desberdintasunak?

4. Azkenik, Ukrainako guda 2022ko otsailean hasi zela kontatu digute komunikabideek. Baina ezkutatu egiten dute gatazka eta erasoak 2014tik datozela. Orduko Ukrainako Gobernuaren jarrerak ikusita, Donbass izeneko eremuko herritarrek independentzia aldarrikatu zutenean (errusiar sentitzen zirelako). Horren aurrean, Ukrainaren erantzuna (AEBen laguntzaz) Donbass militarki eraso eta etxebizitzak, eskolak, ospitaleak zein lantokiak bonbardatzea izan zen, 1.000.000 zibil desplazatu eta 6.000 hildako eraginda, auzo osoak birrinduta… Kontuz ibili behar gara, beraz, errelato ofizialarekin, hots, Errusia gaizto eta Ukraina zintzoarekin. Bata zein beste baitira erasotzaileak eta gerra-krimenen erantzuleak. Errusia dirudien bezain ankerra da, bai, zalantzarik gabe. Baina Ukraina ez da kontatzen diguten bezain otzana edo bakezalea.

Ezkutuko protagonistak daude gerra honen atzean ere. Euren interes ekonomikoak medio, Ukraina erabiltzen ari direnak gerra sustatu eta negozioa egiteko

Ezkutuko protagonistak daude gerra honen atzean ere. Euren interes ekonomikoak medio, Ukraina erabiltzen ari direnak gerra sustatu eta negozioa egiteko. Eta, bide batez, arerio historiko bat ahultzeko, bakartzeko. Beste behin AEBetako eliteak dira hariak mugitzen dituztenak. Hildakoak, beti bezala, besteek jartzen dituzte…

Eta ondorengo galdera datorkit burura: hamarkada luzez etengabe etsaiak, tiranoak, asmatzen eta ondoren “ustez” borrokatzen dabilen hori ez ote azkenerako benetako etsaia edo arerioa dena?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Eguneraketa berriak daude